Euskara industrian
Albisteak 11 apirila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.
Abian daGLADYS Sariaren bosgarren edizioa, PUNTUEUS Fundazioak eta EHUk sustatuta. Astelehenean aurkeztu zen Donostian Gladys Sariaren bosgarren edizioa, inoizko babesik handienarekin aurkeztu ere. PUNTUEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak sustatzen duten ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin batera, Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EITB eta EHUko berdintasun-zuzendaritzaren laguntza jaso du aurten. Sari hau 2021.urtean sortu zen, emakume gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzeko, eta euskal ingurune digitalean erreferente berriak sortzeko helburuarekin. Lau urteko ibilbidean gero eta interes handiagoa piztu du, eta horren erakusgarri da urtez urte aurkeztutako hautagaitza kopuruak izandako hazkundea.
Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia egingo da datorren maiatzean, Enpresa Digitalaren eskutik. Bideojokoen industria nabarmen hazi da azken urteotan. Euskal Herrian, baina, zer da aurki genezakeena? Zeintzuk dira gurean sortutako eta argitaratutako bideojokoak? Gaur egun, hiru gaztetik bik jokatzen dute bideojokoetan, egunero, Euskal Herrian. Kontsumo joeretatik hasiko gara industria honek eskaintzeko daukana ikertzeko. Enpresak zein estudioak eta bertan aurkitzen diren garatzaileak ezagutzeaz gain, bideojokogintzaren munduan barneratzeko ikasketak non burutu daitezkeen zein euskarak bideojokoen munduan daukan lekua aztertuko ditugu. Horrez gain, Game Erauntsia euskal bideojokozaleen elkarteak egiten duen lana agerian jarriko dugu.
EnpresaBIDEA: Mundua alda dezakeen hiruhilekoa. Axier Garate Azpitartek sinatutako artikulua ekarri nahi izan dugu gurera, azken asteotan finantzen munduan gertatzen ari dena ulertzen laguntzeko baliagarri izan daitekeelakoan gaude eta. Mundua interes talde independenteetan ari da kolokatzen berriz ere. Merkantilismo edo autarkia era berri baten aurrean dago. Zeintzuk dira mundu mailan finantza eszenatokia kontrolatzen duten burtsak? New Yorkeko burtsa (NYSE) da mundu mailan kapitalizazio handiena duena: 25 bilioi dolar. Bertan Apple, Microsoft, Amazon edo Coca Cola bezalako erraldoiek kotizatzen dute. Horren alboan Nasdaq-a dago, teknologien merkatua bezala kokatua.
“Enkriptatze” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Kriptografian, algoritmo baten bidez informazioa kodetzeko prozesua, hau da, testu soil edo bakun bat testu zifratura bihurtzekoa. Idealki, baimendunek soilik deszifra dezakete testu zifratua, eta berriz testu soil bihurtu, haiek soilik ezagutzen duten kode baten bidez. Garai batean, zifratze-sistemak mezularitza militarrean erabiltzen ziren nagusiki, isilpeko komunikazioetarako baliatzen baitzituzten. Azken urte luzeetan, informatikaren alor guztietan erabiltzen dira: Interneten eta merkataritza elektronikoan, telefono mugikorretan, haririk gabeko mikrofonoetan, Bluetooth sistema darabilten gailuetan, kutxazain automatikotan eta abarretan.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.