IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore
Datorren asteazkenean bukatuko da BIKAIN Euskararen Kalitate ziurtagiria lortzeko lehenebaluazioaldian izena emateko epea. Martxoaren 5.eguna izango da BIKAIN ziurtagiria lortzeko lehen ebaluazioaldian izena emateko azken eguna. Hiru prozesu motaren artean aukeratu dezake ziurtagiria lortu nahi duen erakundeak: Oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua, erakundeak oinarrizko ziurtagiria eskuratu ahal izango du bakarrik. Ebaluazio arinagoa da. Bikain ziurtagiria eskuratzeko ohiko ebaluazio prozesua, erakundeak ziurtapen-maila bat lortu ahal izango du, ebaluazioan lortutako puntuazioaren arabera, Eta goi-mailako ziurtagiria berritzeko ebaluazio prozesua, goi-mailako ziurtagiria hiru aldiz eskuratu duten edo aurreko bost urteetan gai-mailako ziurtagiria eskuratu eta berritu nahi duten erakundeentzat berariaz sortutako prozedura sinplifikatua.
Euskarazko digitalizazioa indartzeko urrats berria eman du PUNTUEUSek Labur.eus berritu eta sendotuz. LABUR.EUS berrituta haien arteko lankidetza estrategikoa sendotu dute PUNTUEUS Fundazioak eta IAMETZAk. Horrela, euskarazko URL laburtzailea indartu eta euskal komunitate digitalari tresna profesionalagoa eskainiko diote aurrerantzean. Labur.eus euskal komunitatearen plataforma erreferentea da, 5.000 erabiltzaile erregistratu eta 600.000 URL baino gehiago ditu sortuta.Hedabideek, hezkuntza-sektoreko profesionalek eta askotariko eragileek eguneroko lanean erabiltzen dute, informazioa errazago partekatzeko eta euskarazko eduki digitalen zabalkundea errazteko. Berrikuntzarekin batera, zerbitzu berriak eta funtzionalitate aurreratuak gehitu dira, erabiltzaileei esperientzia hobea eskainiz.
i+Med: zientzialarien kooperatiba euskararen normalizazioan lanean. EnpresaBIDEA egunkari digitalean irakurri dugu INDEUSkide den i+Med enpresari buruzko erreportaje interesgarri hau eta gurera ekarri nahi izan dugu. i+Med munduko zientzialarien lehen kooperatiba da. 2014an sortu zen Gasteizen, 2013an garatutako proiektua gorpuztuta, EHUk ekintzailetza programa bat aprobetxatuz. Hortik aurrera, hazkunde nabarmena izan du; gaur egun, i+Med 80 langilek osatzen dute, eta inguruko enpresetako langileak batuta, 160 langile dira orotara. Konpainiaren izenak neurri handi batean iragartzen du lan ildo nagusia. Zientzialariak izanik, zientziarekin lotutako produktuak ekoizten dituzte, eta zientzia proiektuak lantzen dituzte beste enpresentzako. “Zientzia arloan osasun arloko produktuak hasi ginen garatzen.
“Eraso-bektore” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Birusen edo harren moduko programa informatiko maltzur batek ordenagailuan hedatzeko edota hura kutsatzeko darabilen metodoa. Termino honetan bektore hitzak duen esanahia biologian duenaren antzekoa da, eta handik eratorria da. Eraso-bektoreen adibideak dira posta elektronikoko fitxategi erantsiak, leiho emergenteak, engainuak, txat-gelak, birusak eta berehalako mezuak. Kasu gehienetan, programazio bidezkoak izaten dira, hau da, software bidezkoak, eta arraroa da eraso-bektore batean parte hartzen duten hardware baliabideak ikustea.
INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko onlineko ikastaroa datorren martxoaren 24an. Instagram I ikastaroaren jarraipena, Instagramek enpresetarako duen profilaren kudeaketan oinarrituta. Ikastaroan erabilera eta nobedade guztiak landuko ditugu, horien artean egonik Instagram Stories eta sare sozial horren azken eguneraketak, gure marka edo negozioari nabarmentasun handiagoa emateko. Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresei edo autonomoei zuzendutako ikastaroa.
Lotutako albisteak

21/02/2025 Euskara industrian
IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

14/02/2025 Euskara industrian
IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

07/02/2025 Euskara industrian
IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza
Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

31/01/2025 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

24/01/2025 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.