Euskara industrian
Albisteak 7 Marzo, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.
BAIC: Zergatik da beharrezkoa datuaren estrategia? Aro digitalean, non informazioa erabakiak hartzeko funtsezko baliabide bihurtu den, ondo definitutako datuaren estrategia bat izatea funtsezkoa da edozein erakunderen arrakastarako. Baina zer inplikatzen du benetan estrategia horrek eta zergatik da hain garrantzitsua? Datuaren estrategia kalitatezko datuak biltzean, kudeatzean eta erabiltzean oinarritzen da, fidagarriak, garrantzitsuak eta eskuragarriak direla ziurtatuz. Horrek esan nahi du datuaren gobernu sendoa inplementatu behar dela, kudeaketa egokia bermatu behar dela eta mekanismoak ezarri behar direla datuak antolakundeak "balidatu" ditzan; horrek esan nahi du esanahi bakarra dutela, eta ulergarria negozio-unitate guztientzat.
ETEKIN Ekonomia Topaketen bigarren edizioa hasiko da martxoaren 26an. ETEKIN zikloak hiru hiriburuak bisitatuko ditu bigarren edizioan ere: Donostia martxoaren 26an, Gasteiz ekainaren 18an eta Bilbo urriaren 22an (hiru kasuetan goizeko 9etatik 10:30ak arte). Saio bakoitzean, gaurkotasunezko gai desberdin bat jorratuko da sektoreko adituekin eta, ondoren, gosaria eskainiko da bertaratutako guztion artean iritzi trukaketa sustatzeko eta sare profesionalak indartzeko. Talentua erakartzeko gakoak izango da, martxoaren 26an Donostian egingo den lehen topaketaren ardatz nagusia, Andres Arrizkorreta (CAF), Ane Insausti (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Lander Beloki (Mondragon Unibertsitatea) bilduko dituena.
KomunikaziONA Bidegurutzean, martxoaren 26an San Telmo Museoan, Nortasuna Sareanen eskutik. Euskaraz, doan eta modu irekian ezagutza partekatu eta saretzeko Nortasuna Sarean ekimenak aurtengo jardunaldia antolatu du martxoaren 26rako. San Telmo Museoan egingo den ekitaldiari Komunikaziona Bidegurutzean izenburua jarri diote: “Gaur egungo komunikazio joera kaltegarrien aurrean, ba al dago alternativa osasuntsuagorik? Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki? Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin komunikazio modu onak planteatu eta, egin diren saiakeren inguruan aritzeaz gain, har ditzakegun konpromisoetaz arituko gara”. Hamargarren jardunaldia hamarrekoa izango da!
“Fabrika adimendun” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Denbora errealeko interakzioan oinarritutako lantegia, manufakturazioan eta logistikan sistema ziberfisikoak integratuz eta industria-prozesuetan Internet erabiliz erdiesten dena. Fabrika adimenduna definitzen duten elementuak teknologia berrietan oinarritzen dira, eta konektibitate handiagoa izatea da oinarrizko printzipioa. Horri esker, pertsonek, baliabideek eta makinek informazioa partekatu ahal izango dute, Gauzen Internet bidez. Laugarren iraultza industrialaren funtsa da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.