Albisteak 21 Marzo, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.
INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko onlineko ikastaroa, astelehenean. Instagram I ikastaroaren jarraipena, Instagramek enpresetarako duen profilaren kudeaketan oinarrituta. Ikastaroan erabilera eta nobedade guztiak landuko ditugu, horien artean egonik Instagram Stories eta sare sozial horren azken eguneraketak, gure marka edo negozioari nabarmentasun handiagoa emateko. Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresei edo autonomoei zuzendutako ikastaroa.
Datorren asteazkenean egingo da ETEKIN Ekonomia Topaketen bigarren edizioaren lehen ekitaldia. ETEKIN zikloak hiru hiriburuak bisitatuko ditu bigarren edizioan ere: Donostia martxoaren 26an, Gasteiz ekainaren 18an eta Bilbo urriaren 22an (hiru kasuetan goizeko 9etatik 10:30ak arte). Saio bakoitzean, gaurkotasunezko gai desberdin bat jorratuko da sektoreko adituekin eta, ondoren, gosaria eskainiko da bertaratutako guztion artean iritzi trukaketa sustatzeko eta sare profesionalak indartzeko. Talentua erakartzeko gakoak izango da, martxoaren 26an Donostian egingo den lehen topaketaren ardatz nagusia, Andres Arrizkorreta (CAF), Ane Insausti (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Lander Beloki (Mondragon Unibertsitatea) bilduko dituena.
Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia datorren asteazkenean San Telmo Museoan, Nortasuna Sareanen eskutik. Euskaraz, doan eta modu irekian ezagutza partekatu eta saretzeko Nortasuna Sarean ekimenak aurtengo jardunaldia antolatu du martxoaren 26rako. San Telmo Museoan egingo den ekitaldiari Komunikaziona Bidegurutzean izenburua jarri diote: “Gaur egungo komunikazio joera kaltegarrien aurrean, ba al dago alternativa osasuntsuagorik? Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki? Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin komunikazio modu onak planteatu eta, egin diren saiakeren inguruan aritzeaz gain, har ditzakegun konpromisoetaz arituko gara”. Hamargarren jardunaldia hamarrekoa izango da!
“Ikusmen bidezko komunikazio” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Komunikazio bisual ere deiturikoa. Informazioa eta ideiak osorik edo partzialki ikusmenaren bidez jasoak izateko moduan transmititzea. Era askotako irudi eta elementu grafikoez baliatzen da, hala nola marrazkiak, argazkiak, animazioak eta bideoak. Komunikazio bisuala erabiltzeko joeraren oinarrian den iritzia da irudiek handitu edo hobeto egiten dutela mezuak duen ahalmena jasotzailea informatzeko edo hari eragiteko.
Euskarazko txatbot publikoak hobetzen lagundu ahal dugu HiTZ zentroaren eskutik. HiTZ, Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak dei bat egin du euskarazko txatbot publikoak hobetzeko laguntza eskatuz Txatbot ebaluatorioaren bidez. Ekarpena egiteko bidea oso erraza da: estekan klikatu, erregistratu, sartu, galdetu eta erantzun hoberena aukeratu. Erraza eta dibertigarria, lehiaketa eta sariak daude! HiTZen hainbat txatbot lehian jarri ditu, hipotesi zientifikoak baieztatzeko asmoz. Denetarik dago, txatbot onak, oso onak eta txarrak ere. Apirilaren 2ra arteko epea dago ariketan parte hartzeko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.