Albisteak 28 Marzo, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.
Nortasuna Sarean ekimenaren ‘KomunikaziONA bidegurutzean’ jardunaldia egin da martxoaren 26an Donostian. 2016an abiatutako ekimenak bere hamargarren jardunaldia egin du Donostiako San Telmo Museoan joan den asteazkenean. KomunikaziONA bidegurutzean hizpide hartuta, Xabier Landabidea, Estitxu Garai, Jordina Arnau, Ainhoa Mendibil eta Mattin Solisek hartu zuten parte topaketan. Teknologiatik hasi eta Fedibertsora arte, Komunikazio estrategiak, errelatoak edota euskarak markagintzan izan dezakeen tokitik pasatuz, bi ordutik gora iraun zuen jardunaldian jorratutako gaiek bertaratutakoen interesa piztu zuten.
Arabako Enpresen Foroaren aurtengo lehen ekitaldia apirilaren 3an egingo da Gasteizen. Lanabes ekimenaren baitan eratzen den foro honek hizkuntzen kudeaketarekin interesa duten Arabako enpresak biltzen ditu, praktika komunitate baten dinamikan, enpresek euren jardunaz ardura duten jakintza eta gogoetak partekatzen dira, elkarrengandik ikasi, eta jakintza berria ere sortzeko. LanHitz eta Gasteizko Merkataritzako diru laguntzak, Euskaraldia eta Praktika onak izango dira jardunaldiaren ardatz nagusi. Euskarazko praktiken mapa ere osatuko da topaketan eta amaitzeko talde lanari ekingo zaio, eman daitezkeen erronkak eta aurrerapausuak aztertzeko.
‘Talentua Erakartzeko Gakoak’ hizpide 2025 ETEKIN Ekonomia Topaketen lehen saioan. Asteazkenean hasi ziren Eusko Jaurlaritzak eta Finantza Entitateek antolatutako 2025ko ETEKIN Ekonomia Topaketak. Foro hauek antolatzen diren bigarren edizioa talentuaren inguruko erronkei buruzko solasaldi batekin hasi da, Donostiako Aquariumean. ‘Talentua Erakartzeko Gakoak’ lelopean, Andres Arizkorretak, CAFeko presidente ohiak eta Círculo de Empresarios Euskadiko presidenteak; Unai Anduezak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatuak; eta Lander Belokik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako dekanoak gaiari buruz dituzten ezagutzak eta ikuspegiak partekatu zituzten.
“Mekanika kuantiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Fisikaren oinarrizko teoria, eskala nanoskopikoko sistema fisikoen portaera deskribatzen duena, hala nola atomoena eta oinarrizko partikulena. Mekanika kuantikoaren eta mekanika klasikoaren artean oinarrizko hiru alde daude. Batetik, energia, momentua, momentu angeluarra eta sistemaren beste magnitude batzuk kuantizatuta daude, hau da, balio diskretuak soilik har ditzakete, eta ez balio jarraituak. Bestetik, objektuek partikulen eta uhinen propietateak dituzte (uhin-partikula dualtasuna). Azkenik, magnitude-bikote batzuen —hala nola momentuaren eta posizioaren— balioak ezin dira aldi berean eta nahi adinako zehaztasunez jakin.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.