Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Azaroa, 2022 Euskara industrian Indeusberri

INDEUSek Euskaraldiarekin bat egin du 200dik gora ARIGUNE eta milaka Ahobizi eta Belarriprestekin

Industriaren Euskal Plataformako enpresa eta erakundeek gaur egin dute urteko azken batzar orokorra. Bertan izan da Aitor Urzelai, SPRIren Zuzendari Nagusia.

FAGOR eta Euskal Herriko Itsas Foroaren bategitearekin, dagoeneko 31ra heldu da INDEUSeko kideen kopurua.

Industria arloan euskararen erabilera handitzea helburu duen INDEUS Industriaren Euskal Plataformako kideen urteko azken batzarrak bat egin du EUSKARALDIAren hasierarekin; horrenbestez, INDEUSkideek euskararekiko konpromisoa agerian utzi nahi izan dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egindako topaketan.

Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusia izan da bileraren buru eta parte-hartzaileei harrera egitearen ardura izan duena eta bereziki plataformako kide bihurtu berri diren Fagor eta Euskal Herriko Itsas Foroari ongietorria eman diena.

2022.urtean zehar egindakoak laburbiltzea izan da bileraren lehen betebeharra: lantaldeen lau bilera orokor, IKTroen lantaldearen sorrera, derrigorrezko ikuskaritzak euskeratzeko egindako gestioak, euskaraz erabil daitezkeen hainbat produkturen berri jasotzea, SAP programan euskara txertatzeko bidea jorratzea, Lanhitz deialdiaren aurtengo berritasunak, baita Gaituren ingurukoak ere besteak beste.

Honekin batera, datorren urterako erabaki beharreko helburuak eta lan-ildoak ere aztertu dira eta, den eguna izanda, EUSKARALDIArekiko atxikimendua bistaratu nahi izan dute: guztira 200dik gora ARIGUNE sortu dira INDEUSeko kide diren enpresa eta erakundeetan, milaka AHOBIZIren eta BELARRIPRESTen parte hartzearekin.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:

  • Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
  • Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
  • Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
  • Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea.
  • Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.

Antolaketa

Hiru lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:

  1. Euskarazko produktuak eta erakunde publikoak. 
  2. Inguru digitala. 
  3. Atariko

Partaideak

31 dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresa eta elkarteak: AMPO, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.

Erakunde publikoak, berriz, sei: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak