INDEUSeko lantaldeek urteko azken topaketa egin dute
Urteko azken bilera egin dute INDEUSeko enpresa eta erakundeek, Industriaren Euskal Plataformaren nondik norakoak aztertzeko. Ekimena abiarazi zenetik hiru urte baino gehiago pasatu direnean, Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusiak gogoeta egiteko une aproposa dela esan du eta ekimeneko partaide diren enpresa eta erakundeei ekarpenak egiteko eskatu die, datorren urterako erronkak ezartzerakoan baliogarri izango direlako.
Euskal industria-ehunean trakzio lana egin dezaketen enpresak ekimenera erakartzea izango da erronketako bat eta honekin batera industria sektorean euskaraz lan egin ahal izateko tresnak bilatzen laguntzea.
INDEUS 2018.urtean jarri zen martxan, Euskadiko Industria sarean euskararen presentzia areagotzeko helburuarekin, hizkuntza lehiakortasun elementutzat hartuta. Gaur egun 26 enpresa eta elkartek hartzen dute parte, SPRI, Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.