Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Danobatgroup_Indeus Elkarrizketak
Elkarrizketak 4 Marzo, 2024

“Lan mundua euskalduntzea datozen belaunaldiei zor diegun erronka bat da” Danobatgroup

1954.urtean sortu zen Danobat Elgoibarren. Ia zazpigarren hamarkadara iritsita, bost kooperatiba eta 1.300 pertsonako lantaldea osatzen du Danobatgroupek, makina-erreminta sektorean erreferente denak.

Pello Rodriguez, Danobatgroupen presidentearen eta Mertxe Uzkudun, Ideko zentro teknologikoko komunikazio arduradunaren laguntzarekin, kooperatiba talde honen sorreratik gaur egunera bitarteko ibilbidea ezagutzeko aukera izan dugu Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan.

“Gu gera erreferente bat, oso txikiak baina egiten dugunean oso onak. Euskadi mailan Euskadiko makina-erreminta Espainiaren %80 ingurua da eta Europan gu bai gera bolumenean txikiak baina egiten ditugun aplikazioetan erreferente bat gera, jakin izan dugu gure nitxoa bilatzen, bai Danobatgroupek eta baita inguruan dauden beste makina-erreminta fabrikante batzuk” azpimarratu du Pello Rodriguezek.

Euskara industria sektorean bultzatzeko erronkari buruz aritzerakoan Mertxe Uzkudunek uste du “lan mundua euskeratzea guretzako estrategia bezala hartu beharko genukeela. Egia da komunikazio hau, bakoitzak bere erritmoan egin beharko lukeela, ze bai bezeroekin, bai etxeko langileekin, hornitzaileekin, erritmo desberdinetan egin behar da, baino nik uste det datozen belaunaldiei zor diogun gauza bat dala.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

 

Lotutako albisteak

‘Munduan  gaude,  baina  gure  nortasuna  ez  dugu  galdu  nahi.’  Aroa  Insausti,  Bianditz  Iraola  –  CAF

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF

Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

‘Loturak  sortu  behar  ditugu  jendearekin  eta  euskara  izan  daiteke  horietako  bat.’  Bittor  Larraioz,  Xabier  Iturralde  –  Larraioz  Taldea

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea

Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza  oso  garrantzitsua  da  edozein  jarduera  ekonomikoren  barruan.”  Imanol  Larrea,  Soziolinguistika  Klusterra

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra

Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk  nabaritu  dugu  orain  gehiago  eskatzen  digutela  dena  euskaraz.”  Asier  Orio,  Metaposta

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta

Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure  ikerkuntzaren  produktua  euskaraz  lan  egitetik  sortzen  dugu”  Amaia  Iza,  CEIT

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT

Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.