‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Orain dela 35 urte sortu zen enpresa, batez ere makina-erreminta sektoreko bezeroei zuzenduta. Ordutik hona lan-eremua zabaltzen joan dira eta gaur egun sektore asko eta askotarikoak dituzte bezeroen-zerrendan, hala nola elikadura, packaging, farmazia edota automozioa. Bittor Larraiozek eta Xabier Iturraldek azaldu digute Larraioz Taldea zer den.
‘Guk ezin izango dugu lehiatu enpresa handiekin soldata aldetik, beti egongo da bateren bat gehiago ordainduko duena. Orduan, loturak sortu behar ditugu jendearekin; non bizi garen eta nola bizi garen lotura bat da. Eta euskara izan daiteke horietako bat.’
Larraioz Elektronika, Basque Automation eta Automation & Research-ek osatzen dute taldea: ‘Larraioz Eletronikan egiten duguna da mugimendu-kotzeptua makina-fabrikatzaileei eman; Basque Atomationen egiten duguna da makinaren adimena sortu. Automation & Research zerbitzu-enpresa da, konponketak egiten dituena, gailu elektronikoei bigarren bizia ematen diena. Ekonomia zirkularraren kontzeptuan dago.’
‘Gu txikiak gara, badakigu gure lehiakideak enpresa internazionalak direla, gu baino askoz handiagoak. Orduan gure nortasun-ikur bat aurkitu behar dugu. Eta batez ere izan behar du kalitatea eta gauzak besteak baino askoz hobeto egitea. Gure izena zabaldu behar dugu, horregatik jarri dugu Basque Automation, ze Basque Country-Euskal Herriak badauka bere nortasun-ikurra, jendeak ezagutzen du beste herrialdeetan’ azpimarratu dute solaskideek.
Hizkuntza hizpide hartuta, aurten INDEUSkide bihurtu den talde honen arduradunek diote ‘guk ezin izango dugu lehiatu enpresa handiekin soldata aldetik, beti egongo da bateren bat gehiago ordainduko duena. Orduan, loturak sortu behar ditugu jendearekin; non bizi garen eta nola bizi garen lotura bat da. Eta euskara izan daiteke horietako bat.’
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Lotutako albisteak

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.

“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” Javier García San Martín, Fagor Taldea
Indeus Elkarrizketak: FAGOR TALDEA. Javier Garcia San Martín, COPRECIko zuzendari nagusia dugu solaskide.

“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN
Indeus Elkarrizketak: GISLANeko zuzendari nagusia, Imanol Esnaola dugu solaskide.

“Euskara gure nortasun agiria da” Ekin Kooperatiba
Indeus Elkarrizketak: Ekin Kooperatibako Agurtzane Gerediaga eta Oscar Barañano ditugu solaskide.

“Empresaren balioak transmititzeko garrantzitsua da hizkuntza eta kultura eskutik joatea” Sandra Benito, i+Med
Indeus Elkarrizketak: i+Med enpresa bertatik bertara ezagutzeko aukera dugu Sandra Benito, Laborategiko gerentearen eskutik.

“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Orain dela 20 urte Donostian sortutako enpresa da ZITU, bezeroei neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen dizkiona eta bere produktuetan euskara txertatzen duena.

“Norberaren hizkuntzan lan egitea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH
Vicomtech orain dela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Zentro Teknologikoa da. Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko partaide, inteligentzia artifiziala eta visual computing & interaction teknologian oinarritutako ikerketan dago espezializatuta.