Euskara industrian
Elkarrizketak 14 Azaroa, 2024

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF

Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

XIX.mendean Goierriko burdinola zahar batean lehen urratsak eman zituen CAF, munduko jokalari garrantzitsuenen zelaian lehiakide izatera iritsi da mende t’erditik gorako ibilbidean, tren-ibilgailuak egitetik mugikortasuneko soluzio integralak eskaintzera pasatuz, munduan zehar 100 enpresa baino gehiago eta 15.500 langiletik gora izanik. Aroa Insausti, Ibilgailuetako Estrategia eta Antolakuntza zuzendariaren eta Bianditz Iraola, Euskara arduradunaren eskutik ibili gara CAFen historia errepasatzen.

‘Munduko jolakari bat gara. 15.500 langile baino gehiago, proiektuak mundu guztian zehar, esleipen industrialak leku askotan, baina azkenean badaukagu gure Goierriko nortasun horrek ematen digun berezitasuna. Egia da euskara dela gure nortasuneko ezaugarri bat eta hazten ari gara eta munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu nahi galdu.’

Gure solaskideek azaldu digutenez ‘CAF bihurtu da ez bakarrik ibilgailuen fabrikazioko enpresa bat, baizik eta mobilitate soluzio integralak eskaintzen dituen enpresa bat da: ibilgailuak, autobusak, baina baita proiektu integrala, seinalizazioa, sistemen operazioa, finantzazioa.’

Egungo erronka nagusienetakoa mugikortasun jasangarrian kokatzen du CAFek ‘gaur gizarteak aurrean daukan erronketako bat da mugikortasun jasangarria, hirietako populazioa hazten ari da, trantsizio berdea babesten duten politikak baita herrialde askotan martxan daude, ta testuinguru horretan guk hirietako garraio publikoak bermatzeko soluzio integralak ematen ditugu.’

CAF Industriaren Euskal Plataformako kide da eta aberasgarritzat jotzen dute INDEUSen egotea: ‘Enpresa tamaina diferenteak daude, egoera ere ez da berdina, zure egoera soziolinguistikoa, ingurunekoa… Orduan hor, elkar banatze horretan perspektiba hartzen duzu, ondo egindakotik ikasten duzu, akatsak ekiditen dituzu eta alde horretatik oso aberasgarria da.’

Hizkuntzari, nortasunari eta Goierriri buruz hitz egiterakoan nabarmentzekoa: ‘Munduko jolakari bat gara. 15.500 langile baino gehiago, proiektuak mundu guztian zehar, esleipen industrialak leku askotan, baina azkenean badaukagu gure Goierriko nortasun horrek ematen digun berezitasuna. Egia da euskara dela gure nortasuneko ezaugarri bat eta hazten ari gara eta munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu nahi galdu.’

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

‘Loturak  sortu  behar  ditugu  jendearekin  eta  euskara  izan  daiteke  horietako  bat.’  Bittor  Larraioz,  Xabier  Iturralde  –  Larraioz  Taldea

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea

Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza  oso  garrantzitsua  da  edozein  jarduera  ekonomikoren  barruan.”  Imanol  Larrea,  Soziolinguistika  Klusterra

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra

Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk  nabaritu  dugu  orain  gehiago  eskatzen  digutela  dena  euskaraz.”  Asier  Orio,  Metaposta

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta

Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure  ikerkuntzaren  produktua  euskaraz  lan  egitetik  sortzen  dugu”  Amaia  Iza,  CEIT

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT

Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.

“Euskararen  presentzia  oso  handia  da  gure  kooperatibetan.”  Javier  García  San  Martín,  Fagor  Taldea

“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” Javier García San Martín, Fagor Taldea

Indeus Elkarrizketak: FAGOR TALDEA. Javier Garcia San Martín, COPRECIko zuzendari nagusia dugu solaskide.

“Euskara  erdi  erdian  dagoen  ezaugarri  bat  da  guretzat”  Imanol  Esnaola,  GISLAN

“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN

Indeus Elkarrizketak: GISLANeko zuzendari nagusia, Imanol Esnaola dugu solaskide.

“Euskara  gure  nortasun  agiria  da”  Ekin  Kooperatiba

“Euskara gure nortasun agiria da” Ekin Kooperatiba

Indeus Elkarrizketak: Ekin Kooperatibako Agurtzane Gerediaga eta Oscar Barañano ditugu solaskide.

“Empresaren  balioak  transmititzeko  garrantzitsua  da  hizkuntza  eta  kultura  eskutik  joatea”  Sandra  Benito,  i+Med

“Empresaren balioak transmititzeko garrantzitsua da hizkuntza eta kultura eskutik joatea” Sandra Benito, i+Med

Indeus Elkarrizketak: i+Med enpresa bertatik bertara ezagutzeko aukera dugu Sandra Benito, Laborategiko gerentearen eskutik.

“Gure  hizkuntzan  hitz  egin,  lan  egin  eta  harremantzeko  aukera  daukagunean  erosoago  gaude  denok”  Nekane  Ubillos,  ZITU

“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU

Orain dela 20 urte Donostian sortutako enpresa da ZITU, bezeroei neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen dizkiona eta bere produktuetan euskara txertatzen duena.

“Norberaren  hizkuntzan  lan  egitea  motibaziozkoa  da  eta  elkartasun  sentsazioa  ematen  du”  Nora  Gurrutxaga,  VICOMTECH

“Norberaren hizkuntzan lan egitea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH

Vicomtech orain dela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Zentro Teknologikoa da. Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko partaide, inteligentzia artifiziala eta visual computing & interaction teknologian oinarritutako ikerketan dago espezializatuta.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.