“Zenbat eta hizkuntza gehiago hitz egin eta landu, aberatsagoa bihurtzen da bai enpresa eta bai gizartea” Unai Agirre, EGOIN
EGOINen historiari gainbegiratua ematerakoan, Unai Agirrek kontatu digu hemen egurra beti ikusi dala bigarren mailako material bezala eraikuntza munduan, baina ez Europan ezta munduan ere. “Egoin izan da kapaza ikusteko eta ikasteko europarrak zertan zebiltzaten. Eta pixkanaka teknologia horiek hona ekartzen eta mundu txiki honetan toki bat egiten, eta joera be aldatzeko bultzada bat ematen.”
Hizkuntzen kudeaketari buruz hitz egiterakoan Egoineko zuzendariak esan digu: “Askotan pentsatzen da dala borroka bat hizkuntzen artean eta ez da borroka bat, zenbat eta hizkuntza gehiago hitz egin eta landu, aberatsagoa bihurtzen da bai enpresa eta bai gizartea. Argi izan behar dugu euskara horretan dala izugarrizko potentziala. Oso erraza da hitz egitea Austriakoekin edo Alemaniakoekin ze beraiek menditik datoz, orduan tradizioa, hizkuntza asko baloratzen dute eta hona datozenean ez da bakarrik Natxituako parajea ikustea eta ze toki polita, beraientzat euskal enpresa bat ikustea garrantzi handiko gauza bat da.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Lotutako albisteak

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.