Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Hazinnova programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Enpresa bateko bazkide bat langilea ere denean, enpresak ordaindutako autonomo-kuotaren ordainagiriaren bidez ziurtatu behar da. Bertan, izen soziala ordaintzaile/titular gisa agertuko da argi eta garbi. Guztira, enpresak gutxienez 5 langilera iritsi behar du, autonomoen ordainagiri horiek eta langileak batuta, Langileen Zerrenda Nominalaren (RNT) arabera.

Zure enpresa hautagarria bada, eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu zure JEZ jarduera-sektore hautagarrietako batean kokatzen dela justifikatzeko, eta SPRIri baimena eman beharko diozu dagokion egiaztagiria zuzenean lortzeko.

Zure enpresa hautagarri gisa aitortuta ez badago, baina benetan jarduera hautagarriren bat egiten badu, dagokion foru-ogasunak emandako jarduera ekonomikoen dokumentu historikoa aurkeztu ahal izango duzu SPRIren Enpresen Arreta Zerbitzuan, non Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) dagokion epigrafean alta emateak gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna islatzen duen. Horretarako, inprimaki hau bete eta zure kasua aztertuko dugu.

Ez, Hazinnova gauzazko laguntza da, zeinaren bidez enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta banakoa ematen zaion proiektua egiteko.

Bai. Enpresak, arrazoiren batengatik eskatutako proiektua egin ezin badu, eskabidea egin duen lege-ordezkariak mezu elektronikoa bidali beharko du info@spri.eus helbide elektronikora, gaian esleitutako espediente-zenbakia adieraziz (HZI-2024-zk.) eta uko egitea eskatzeko agiri formala atxikiz. Agiri horrek lege-ordezkariaren sinadura izan beharko du.

Ez. Enpresa aholkularia SPRIk esleituko du, egiten duzun proiektu-motaren arabera. Enpresa aholkulari bana esleituko da gai-arlo bakoitzeko.

Aholkulariak gehienez 50 orduko arduraldia izango du. Arduraldi horren barnean egongo da lan-bilerak egin, datuak bildu, txostenak egin eta jarduketan zehatzak martxan jartzea.

Alde biek Lankidetza-hitzarmena eta Memoriaren Proiektua sinatuz, SPRIk emandako formatuan oinarrituz.

Hazinnova proiektua amaitzean, enpresak txosten osoa jasoko du aholkulariaren partetik, non egin behar diren jarduketen zerrenda emango den, negozio-produktu edo -prozesuetan berrikuntzak ezartzea errazte aldera. Era berean, aholkulariak zenbait jarduketa txiki ezarriko ditu prozesuan zehar, enpresari lehenengo urratsak egiten laguntzeko. Gainera, aholkulariak programa berean edo bestelako laguntza-programa eta -zerbitzuetan garatzeko berrikuntzarako beste proiektuak ere identifikatu eta proposatu ahalko ditu.

Enpresak programan parte hartu izana justifikatzeko egiaztagiria jasoko du. Horretaz gain, aholkulariak enpresari proposatu ahalko dio jardunbide egokien kasua egitea, enpresa berritzaile gisa nabarmentzen laguntzeko.

Hazinnova prozesu osoan zehar, erronka identifikatu eta proiektua egiten denetik likidaziora arten, enpresak laguntza izango du beti.

Alde batetik, hasiera-hasieratik Hazinnovako eragilea izango du. Eragile horren eginkizuna da enpresari entzutea, erronka identifikatzen laguntzea, proiektuari forma ematea eta eskabidea eta likidazioa egiten laguntzea.

Alde batetik, behin eskabidea gauzatuta, enpresa aholkulari bateko aditua ere egongo da, eta horrek, enpresarekin batera, zure proiektuaren garapena egingo du. Aditu horrek laguntza emango dio enpresari memoria eta lankidetza-hitzarmena egiten, behar diren bilerak egingo ditu eta erakundeari amaiera-txostena emango dio.

Behin proiektua amaituta, enpresak espedientearen “likidazio-eskabidea” egin beharko du, eta aholkulariak egindako eta alde biek sinatutako “amaiera-txostena” erantsi beharko du, honako webgune honetan: https://app7.spri.net/hazinnova/. Amaiera-txosten hori proiektua amaitzean enpresa aholkulariak egin eta enpresari bidaltzen diona da, eta enpresak “3. Dokumentazio osagarria” puntuan erantsi beharko du.

Behin atal guztien likidazioa osatuta, erakunde eskatzailearen lege-ordezkariak likidazioa sinatu beharko du bere ziurtagiri digitalarekin, eta likidazioa bidaliko du.

Zure enpresa hautagarria bada, lehenik eta behin, aukeratu eta jarri harremanetan zure eragilearekin, zure beharra jakinarazteko. Eragileko pertsona batek entzungo dizu eta zure proiektuaren eskabidea izapidetzen lagunduko dizu, zuretzat egokiena den gai-arloa identifikatuz.

Zalantzarik baduzu edo ez badakizu zein eragile aukeratu, inprimaki hau bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

30 egutegi-egun dokumentazio osoa aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskabidea gaitzetsi dela ulertuko da.

Behin proiektua amaituta, enpresak espedientearen “likidazio-eskabidea” egin beharko du, eta aholkulariak egindako eta alde biek sinatutako “amaiera-txostena” erantsi beharko du, beranduenez 30 egutegi-eguneko epean.

Proiektuaren amaiera-txostena igotzeko, enpresa Hazinnovaren aplikazioko “Likidazioa” atalera sartu beharko da. https://app7.spri.net/hazinnova/

Zure kokapenaren eta jarduera-eremuaren arabera asoziatuta dituzun lurralde-, sektore- eta enpresa-eragileak jakin ditzakezu, hautagarritasun-egiaztatzailean sartuz eta zure IFK edo sozietatearen izena adieraziz. Eragile bakoitzean “klik” eginez, lagun zaitzakeen pertsonaren harremanetarako datuak ezagutu ahal izango dituzu.

Eragile bakar bat aukeratu beharko duzu egiaztatzailean proposatutakoen artean. Eragile horrek aholkuak emango dizkizu eta egin nahi dituzun proiektuak kudeatzen lagunduko dizu. Enpresek ezin dute edozein eragile aukeratu programari atxikita ez badago.

Zalantzarik baduzu edo ez badakizu zein eragile aukeratu, inprimaki hau bete dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Behin eskabidea bidalita, SPRIk aurretiazko berrikuspena egingo du. Datuak falta badira edo dokumenturen bat gaizki badago, zuzenketa-errekerimendua bidaliko da. Eskabidea ondo badago, dagokion aholkularia esleituko da eta enpresari zein aholkulariari horren berri emango zaie. Une horretatik aurrera, enpresak 7 egutegi-eguneko epea du Hazinnovaren aplikazioan Proiektuaren Memoria eta Lankidetza-hitzarmena kargatzeko, alde biek sinatua, enpresa eta aholkularia. Aholkularia enpresarekin harremanetan jarriko da Memoria eta Hitzarmen horren edukia mugatzeko bilera egiteko.

Behin Proiektuaren memoria eta Lankidetza-hitzarmena kargatuta, SPRIk eskabidea behin betiko onetsi edo gaitzetsiko du. Onesten den unetik, proiektua egikaritu eta lehenengo emaitzak lortzeko epea 90 egutegi-egunekoa izango da, 3 hilabete gutxi gora behera, eta amaierako txostena aurkeztu eta proiektua likidatzeko epea beste 30 egutegi-egunekoa izango da.

Deialdi honetako proiektuak amaitu eta likidatzeko epemuga 2026eko martxoaren 31 izango da.

Bai, beraz, enpresa onuradun berak ezin izango du 300.000 eurotik gorako laguntzarik jaso hiru urtez. Aldizkarirako esteka

Enpresak bere minimis egoera zein den kontsulta dezake horretarako gaitutako Ogasun Ministerioaren webgunearen bidez:

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/minimis

Hazinnova proiektu baterako eskabidea egiten duzun bakoitzean, datu hauek aurkeztu beharko dituzu:

  • IFZ eta enpresaren izena (izen soziala)
  • Eragileak emandako sarbide-kodea
  • Enpresaren harremanetarako datuak (helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, webgunea)
  • EJSN/EJZ (alta-egunarekin)
  • Eratze-eguna (uu/hh/ee)
  • Banku-kontua (titularra, IBANa)
  • Legezko ordezkariaren ordezkaritza-ahalordea eta datuak
  • Harremanetarako pertsonaren datuak
  • Plantillaren datuak (Azken urteko batez besteko langile-kopurua)
  • Salmentak eta balantzea (2023, 2024)
  • Minimis laguntzak eta proiektu bererako beste laguntza batzuk

Zure enpresak 5 langile baino gehiago baditu, Euskadin badago eta programaren xede diren industria- eta zerbitzu-sektoreetako batean aritzen bada, sartu hautagarritasun-egiaztatzailean, adierazi zure IFK edo izen soziala, eta egiaztatu ahal izango duzu zure enpresak parte har dezakeen, eskabidea egiten zein eragilek lagun diezazukeen jakiteaz gain.

Zure enpresa hautagarria bada, eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu, enpresak azken 12 hilabeteetan batez beste 5 eta 249 langile artean izan dituela justifikatzeko, eta SPRIri baimena eman beharko diozu dagokion egiaztagiria zuzenean lortzeko.

Zalantzarik izanez gero edo zure enpresa hautagai gisa onartua ez badago, baldintza hori betetzen duen egiazta dezakezu, Gizarte Segurantzan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena eskatuta. Zure enpresak azken 12 hilabeteetan 5 eta 249 langile artean izan baditu batez beste, SPRIren Enpresen Arreta Zerbitzura jo dezakezu inprimaki  hau betez, eta zure kasua aztertuko dugu.

Sozietate-langile autonomoak dituzten enpresek batez besteko plantilla-kopuruari gehitu behar dizkiote, betiere enpresa eskatzailearekin duten lotura egiaztatu ahal bada. Lotura hori frogatzeko, erakunde eskatzailearen bazkideen batez besteko enplegu-kopurua egiaztatzen duen Gizarte Segurantzarekiko erakunde laguntzailearen ziurtagiria aurkeztu behar da.

Enpresa parte-hartzaileak ezin izango dira egoera hauetakoren batean egon:
a) HAZINNOVA programaren esparruan 8 zerbitzuren onuradun izatea. Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko programaren aurreko proiektu pilotuan egindako zerbitzuak.
b) HAZITEK programak finantzatutako proiektuetan lider gisa parte hartu izana 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan, edo, lider gisa HAZITEK 2025 programa eskatu izana.
c) INNOBIDEAK 2022, INNOBIDEAK INNOKONEXIO 2023 edo FAST TRACK INNOBIDEAK 2024 programaren onuradun izatea.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.