Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Deskarbonizazio Industrialeko programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Eskaerak inbertsioen memoria xehea eta eskatzaileak osatu beharreko kalkulu-orria izan beharko ditu.
Informazio hau izan behar du dokumentuak:
- Inbertsioaren deskribapena eta egiteko epeak.
- Produktuaren eta ekoizpen-prozesuaren azalpena, inbertsioa egin aurretik eta ondoren
- Isurpenen murrizketa kalkulatzeko erabilitako kontsumo-balioen justifikazioa
- Plan ekonomiko finantzarioaren xehetasuna
Eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orriak aukera ematen die enpresei ekidin dituzten isurpenak kalkulatzeko eta informazio hau jaso behar da bertan:
- Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpena murriztearekin zuzenean lotuta dagoen inbertsio aukeragarriaren kostuen eraginkortasuna. Efizientzia hori kalkulatzeko, inbertsio aukeragarriaren balioa inbertsioaren bitartez lortutako eta gehienez ere 10 urtetan zehar kalkulatutako CO2aren tona baliokideen murrizketarekin zatitu behar da.
- Inbertsioaren xede-prozesuan erabilitako erregaiak eta energia-iturriak eta haiei dagozkien kontsumoak, inbertsioa egin aurretik eta ondoren.
- Dirulaguntza eskatu den inbertsio aukeragarriaren balioa.
Dirulaguntza eskatzen den egunetik 2025/12/31ra.
Dirulaguntza hainbat ordainketatan zatituko da:
- Lehen ordainketa, aldez aurretikoa, dirulaguntza onartu ondoren egingo da, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 5ekoa izango da.
- Gainerako ordainketak egiteko, enpresa onuradunak atal hauek bete beharko ditu egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez:
- Dirulaguntza jasotzeko egindako inbertsioen adierazpena.
- Ordainagirien koadroa, inbertsioaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatuarekin (BEZik gabe).
- Dirulaguntza eman ondoren, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki duelako onuradunak berreskuratzeko agindurik ez duela egiaztatzen duen adierazpena.
- Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era gutxienez heltzen diren enpresaren berezko baliabideen zenbatekoaren, jatorriaren eta aplikazioaren zenbatekoaren adierazpena.
2 hilabete, inbertsioak egiteko ezarritako epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.
Enpresa onuradunak Enpresa Handiak eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) izan daitezke; erauzketa-industrien, eraldatzaileen, ekoizpen-industrien edo industriako produktuari-prozesuari lotutako zerbitzuen parte baldin badira; eta dirulaguntza jasotako inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badaude.
Bai, erakunde hauek deialdi honetatik kanpo geratzen dira:
- Euskal Autonomoa Erkidegoko Sektore Publikoaren parte diren erakundeak, Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bategina onartzen duen 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Energia sortu eta banatzen duten enpresak.
- Energia-zerbitzuetako enpresak.
Bai, betiere dirulaguntza horien guztien batura ez bada 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Araudiaren 36. artikuluak zehaztutako muga baino handiagoa, eta dirulaguntza horiek Industria eta Trantsizio Ekonomikoaren Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.
Bai, izatez, beharrezkoa da enpresak aurreikusitako inbertsio guztiak eskaera bakarrean aurkeztea.
Ez. Eskaera bakarra bete daiteke enpresak egitea aurreikusten dituen jarduketa guztientzat.
Eskaeraren xede-proiektua hasi aurretik. Gainera, lanak egun horretatik aurrera egin beharko dira, betiere 2024ko ekitaldian hasita eta gehienez ere 2025ko abenduaren 31ra arte.
Dirulaguntzaren ehunekoa laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da:
- Mikroenpresak eta enpresa txikiak: % 30.
- Enpresa ertainak: % 25.
- Enpresa handiak: % 20.
Dirulaguntzaren intentsitatea % 2,5 handituko da Euskal Autonomia Erkidegoaren Ezkerralde Zabalduan kokatuta dauden inbertsioentzat.
Ez, inbertsioa eskaera egin ondoren hasi behar baita.
Deskarga ezazu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearentzako gida”. Bertan azaltzen da zer izan behar den kontuan eta enpresaren tamaina nola kalkulatu.
Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsiotzat hartzen da ekoizpen-prozesuen deskarbonizazioaren bitartez berotegi-efektuko gasak murriztera edo ezabatzera bideratuta dauden enpresaren aktibora gehitzeko aktibo finkoen erosketa, kategoria hauetakoren bat jorratzen badute:
- 212 Instalazio teknikoak
- 213 Makinak
- 215 beste instalazio batzuk
- 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
Erregai fosilak erabiltzen dituzten (gas naturala barne) industria-prozesuetako ekipoetan, makinetan eta instalazioetan egindako inbertsioetan, ekipoen, makinen edo ekoizpen-instalazioen ingurumen-babesaren maila hobetzen duten osagarri gehigarrien instalazioari soilik emango zaio dirulaguntza; betiere, inbertsio berriarekin ekoizpen-gaitasuna handitzen ez bada eta erregai fosilen kontsumoa handitzen ez bada.
Ez, gehieneko zenbatekoa enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzekoa da, eta muga 1.500.000 eurokoa da.
Excel dokumentuak 4 erlaitz ditu:
- Jarraibideak:
Kalkulu-orria ongi betetzeko jarraitu beharreko pausoak zerrendatzen ditu. Ez da gelaxkarik bete behar. - Proiektuaren datuak:
Erlaitz honetan bakarrik gehitu behar da informazioa. Inbertsioaren aurretik eta ondoren erabilitako erregaien, lehengaien, hondakinen eta hozgarrien gaineko informazioa eskatzen da, baita horien kontsumoak eta inbertsioen guztizko kostua ere. - Isurpen-faktoreak eta Isurpen-faktoreak 2:
Kasu bakoitzerako kalkulatutako eta erreferentzia gisa hartutako isurpen-faktoreak ageri dira (erregaiak, lehengaiak, hondakinen kudeaketa eta hozgarriak). Erlaitz hauetan ez da gelaxkarik bete behar.
Dirulaguntzen esleipena norgehiagoka bidez ebatziko da eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.