Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Smart Industry Programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Proiektuaren memoria:
  • Hornitzaile teknologikoen eta ezartzaileen eskaintza teknikoa.
  • Eskaintza ekonomikoa, helburuak, zereginak eta kostuak zehaztuz, hornitzaile teknologikoaren kostuen banakapena barne, baita hardware edo software inbertsioak ere.
  • Proiektuaren laburpen exekutiboa (gehienez, 2 alde).
  • Espero diren enpresaren lehiakortasun-hobekuntzen justifikazioa.
  • Enpresak duen fabrikazio aurreratuko arazo bat konpontzeko ezarri beharreko teknologiaren gaitasuna.
  • Teknologia hori ezartzeak enpresan konpon ditzakeen hobekuntzak edo arazoak identifikatzea.
  • Proiektuak zuzeneko eta zeharkako enpleguaren sorreran (enplegu berrien kopurua kuantifikatzea), fakturazioaren igoeran eta/edo enpresa onuradunen esportazioaren gehikuntzan duen eraginaren justifikazioa, aurreko urteko ehunekoetan eta termino ekonomikoetan (eurotan) kuantifikatuta.
  • Ezarpen-taldea (sartu proiektuan parte hartzen duten pertsonen CV xehatua). Proiektuan EIKTak ezartzeko adituak daudela justifikatzen duen txostena, bai enpresa onuradunean bertan, bai kanpoko aholkularitza espezializatu baten bitartez, manufaktura-enpresa industrialean ezarritako proiektuaren iraunkortasuna eta mantentzea bermatzeko (5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan izan ezik; horretarako, beste jarduera ekonomiko batzuk onartuko dira).
Transferentziaren xede den teknologia deskribatzen duen memoria. Hornitzaile teknologikoaren «aktibo teknologiko» tzat jotzen diren ezagutza teknikoen multzoa deskribatzea, eta hornitzaileari transferitzeko prest dagoen ezagutza horren zatia bereiztea (edo beste jarduera ekonomiko batzuk, 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan). Teknologia horiek ondasun edo zerbitzu berrien diseinua eta sorrera errazteko dituzten ahalmenak deskribatzea. 4-5 orrialdeko laburpen exekutibo bat sartzea teknologia horien deskribapenarekin. Gastu hautagarri gisa «jabetza industriala eskuratzeko gastuak» aurkeztuz gero, jabetza industrial horren transferentziaren baldintzak eta prezioa jasotzen dituen dokumentua aurkeztu beharko da.
  • Memoria ekonomikoa, fakturen xehetasunekin, honako hauek zehaztuta: hornitzaile teknologikoaren kostuak, jabetza industrialaren erosketa, ezartzailearen kostuak, hardwarea eta softwarea eta bertako langileen kostua.
  • Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen eta finantza-erakundearen ordainketa-frogagirien kopia.
  • Erakunde hornitzaileak egindako lanak (erositako makineria edo ekipamendu aurreratua ezartzea eta abian jartzea) egiaztatzen dituen memoria deskribatzailea, honako informazio hau jasotzen duena:
  • Makineria edo ekipamendu aurreratu hori (hardwarea eta softwarea) erostearen ondorioz lortutako hobekuntzak/onurak.
  • Eskuratu den makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) ezarri ondoren, egin nahi den Smart Industry proiektuaren hurrengo urratsen deskribapena/jarraipena.
  • Hasierako planarekiko desbideratzeak.
  • Makinerian eta/edo ekipamendu aurreratuan (hardwarea eta softwarea) egindako inbertsioen deskribapena eta ebidentziak (pantaila-kapturak, argazkiak…).
  • Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, onuradunaren izenean dagoen kontu korrontearen (IBAN) titulartasuna eta zenbakia egiaztatzen duena.
  • Bertako langileen dedikazioaren eta kostuaren ziurtagiria, enpresaren legezko ordezkariak digitalki sinatua.
  • Ez dira kontuan hartuko DLOren 31.3 artikulua betetzen ez duten gastuak, eta, aplikatzekoa denean, 31.2 artikulua, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeei dagokienez. 30.000 €-tik gorako dirulaguntzetan: fakturak ordaintzeko batez besteko epea 30 egunekoa izango da, edo 60 egunekoa, adostasuna egon bada.

Proiektua amaitu eta 3 hilabeteko epean.

Bai. Aldez aurretik eskaera eginda (hasieran eskatutako proiektuaren epea amaitu baino lehen) eta erakunde eskatzaileek justifikatuta, programaren kudeaketaren arduradunak egin beharreko jarduerak gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, betiere diruz lagun daitekeen jarduera egiteko gehieneko epea (16 hilabete) 12 hilabete baino gehiago luzatzen ez bada. Hau da, proiektua 16 hilabetekoa izan daiteke, eta beste 12 hilabetez luza daiteke, aldez aurretik eskatuta.

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengo ordainketa laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egingo da, dirulaguntzaren % 70ari dagokion zenbatekoarekin eta aplikatu beharreko berme-erregimenarekin. Bigarren ordainketa gainerako % 30a izango da, likidazio-eskabidea eta eskatutako egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Diruz lagundu daitekeen gastua laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki doituko da, eta SPRIri itzuli beharko zaio, dagozkion interesekin, baldin eta dirulaguntza itzultzea erabakitzen duen ebazpenak hala xedatzen badu.

16 hilabete, beste 12 hilabetez luzatu ahal izango da, epe barruan eskatuz gero.

Ez.

Proiektuak ebaluatzeko, honako irizpideak eta puntuazioak aplikatzen dira:

  • Enpresaren lehiakortasunaren hobekuntza, teknologiaren ezarpenak enpresaren fabrikazio aurreratuko arazoa konpontzeko duen gaitasunean oinarrituta: gehienez 30 puntu.
  • Proiektuak enplegua sortzeko (zuzenean edo zeharka), fakturazioa handitzeko edo esportazioa handitzeko duen gaitasuna: gehienez 30 puntu.
  • EAEko beste manufaktura-enpresa industrial batzuen barruan manufaktura aurreratuaren arloko produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko izan dezakeen inpaktua, edo jarduera ekonomiko orokorra hobetzeko izan dezakeen inpaktua (5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan): gehienez 40 puntu.
  • Garapen Esperimentaleko Proiektuak, Smart Industry kontzeptuarekin lotutako teknologiak (Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Konputazio Kuantikoa, 5G edo Cloud Computing, besteak beste) txertatzeko proiektuak lantzen dituztenak eta Garapen Esperimentaleko fasean daudenak.
  • «Hornitzaile teknologikoek» («I+G agentea») inplementatu beharko dituzte proiektu horiek, hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek, ingeniaritzek/aholkularitzek edo telekomunikazioetako operadoreek.
  • Industria-enpresetan eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresetan inplementatuak (5G teknologietarako beste jarduera ekonomiko batzuk onartuz)
  • Proiektuek frogatzaile-efektua izan beharko dute, eta, beraz, EIKTetako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitzea ahalbidetuko dute

Bai. Enpresa bakoitzak 200.000 euroko muga izango du ekitaldian zehar programa honetarako diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko. Zenbateko hori 100.000 euro gehiago gehituko da 5G eremuarekin lotutako proiektuen kasuan.

Bai.

  • Hornitzaile teknologikoaren edo teknologikoen ordu-dedikazioaren gastuak («I+Gko agentea», hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak/Ingeniaritzak/Aholkularitzak edo Telekomunikazioetako operadorea): gehienez, % 100.
  • «Ezartzailearen» ordu-dedikazioaren gastuak (aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresak edo telekomunikazio-operadoreak), industria-plantan edo jarduera ekonomikoko zentroan laguntzea eta aholkularitza barne, 5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan: gehienez % 20.
  • Jabetza industriala eskuratzeko gastuak: gehienez, % 20.
  • Hardware eta softwareko inbertsioak eta/edo gastuak: gehienez, % 20.
  • Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak: gehienez, % 10.

«I+Gko eragilea», hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, ingeniaritzak/aholkularitzak edo telekomunikazio-operadoreak.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.