Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Deskarbonizazio Industrialeko programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Enpresa onuradunak Enpresa Handiak eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) izan daitezke; erauzketa-industrien, eraldatzaileen, ekoizpen-industrien edo industriako produktuari-prozesuari lotutako zerbitzuen parte baldin badira; eta dirulaguntza jasotako inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badaude.

Bai, erakunde hauek deialdi honetatik kanpo geratzen dira:

  • Euskal Autonomoa Erkidegoko Sektore Publikoaren parte diren erakundeak, Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bategina onartzen duen 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Energia sortu eta banatzen duten enpresak.
  • Energia-zerbitzuetako enpresak.

Bai, betiere dirulaguntza horien guztien batura ez bada 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Araudiaren 36. artikuluak zehaztutako muga baino handiagoa, eta dirulaguntza horiek Industria eta Trantsizio Ekonomikoaren Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.

Bai, izatez, beharrezkoa da enpresak aurreikusitako inbertsio guztiak eskaera bakarrean aurkeztea.

Ez. Eskaera bakarra bete daiteke enpresak egitea aurreikusten dituen jarduketa guztientzat.

Eskaeraren xede-proiektua hasi aurretik. Gainera, lanak egun horretatik aurrera egin beharko dira, betiere 2024ko ekitaldian hasita eta gehienez ere 2025ko abenduaren 31ra arte.

Dirulaguntzaren ehunekoa laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da:

  • Mikroenpresak eta enpresa txikiak: % 30.
  • Enpresa ertainak: % 25.
  • Enpresa handiak: % 20.

Dirulaguntzaren intentsitatea % 2,5 handituko da Euskal Autonomia Erkidegoaren Ezkerralde Zabalduan kokatuta dauden inbertsioentzat.

Ez, inbertsioa eskaera egin ondoren hasi behar baita.

Deskarga ezazu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearentzako gida”. Bertan azaltzen da zer izan behar den kontuan eta enpresaren tamaina nola kalkulatu.

Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsiotzat hartzen da ekoizpen-prozesuen deskarbonizazioaren bitartez berotegi-efektuko gasak murriztera edo ezabatzera bideratuta dauden enpresaren aktibora gehitzeko aktibo finkoen erosketa, kategoria hauetakoren bat jorratzen badute:

  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makinak
  • 215 beste instalazio batzuk
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak

Erregai fosilak erabiltzen dituzten (gas naturala barne) industria-prozesuetako ekipoetan, makinetan eta instalazioetan egindako inbertsioetan, ekipoen, makinen edo ekoizpen-instalazioen ingurumen-babesaren maila hobetzen duten osagarri gehigarrien instalazioari soilik emango zaio dirulaguntza; betiere, inbertsio berriarekin ekoizpen-gaitasuna handitzen ez bada eta erregai fosilen kontsumoa handitzen ez bada.

Ez, gehieneko zenbatekoa enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzekoa da, eta muga 1.500.000 eurokoa da.

Excel dokumentuak 4 erlaitz ditu:

  • Jarraibideak:
    Kalkulu-orria ongi betetzeko jarraitu beharreko pausoak zerrendatzen ditu. Ez da gelaxkarik bete behar.
  • Proiektuaren datuak:
    Erlaitz honetan bakarrik gehitu behar da informazioa. Inbertsioaren aurretik eta ondoren erabilitako erregaien, lehengaien, hondakinen eta hozgarrien gaineko informazioa eskatzen da, baita horien kontsumoak eta inbertsioen guztizko kostua ere.
  • Isurpen-faktoreak eta Isurpen-faktoreak 2:
    Kasu bakoitzerako kalkulatutako eta erreferentzia gisa hartutako isurpen-faktoreak ageri dira (erregaiak, lehengaiak, hondakinen kudeaketa eta hozgarriak). Erlaitz hauetan ez da gelaxkarik bete behar.

Dirulaguntzen esleipena norgehiagoka bidez ebatziko da eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.

Hondo urdina eta hondo horia duten gelaxketan bakarrik sartu behar dira inbertsioei buruzko datuak:

Hondo urdina duten gelaxkak (C zutabea “aukeratu”):

Lehenik eta behin, erabili den eta/edo erabiliko den erregaia aukeratu behar da lehenengo taulan, menu zabalgarriko balio bat hautatuta. Hori egindakoan, automatikoki beteko dira “unitateaetaisurpen-faktorea” zutabeetako gelaxkak.

Hurrengo taulak betetzeko orduan prozesu bera errepikatu behar da lehengaien erabilerarekin, hondakinen kudeaketarekin edo hozgarriekin eta fluordun beste gas batzuekin lotutako inbertsioen kasuan.

Deialdiko Excel kalkulu-orrian zerrendatuta ez dauden erregaien, lehengaien, hondakinen kudeaketaren edo hozgarrien eta fluordun beste gas batzuen kasuan, indarrean dagoen iturri normatibo batetik edo onartutako iturri bibliografiko batetik hartuko da kalkulurako erabiliko den isurpen-faktorea. Halaber, eskuz bete beharko da kasu bakoitzean dagokion gelaxka:

  • Erregai berrien erabileraren kasuan, 20. errenkada (5 Zerrendan agertzen ez den erregaia) bete behar da
  • Beste lehengai batzuen erabileraren kasuan, 32. errenkada (4 Zerrendan agertzen ez den lehengaia) bete behar da.
  • Beste hondakin batzuen erabileraren kasuan, 42. errenkada (4 Zerrendan agertzen ez diren hondakinen kudeaketa) bete behar da.
  • Beste hozgarri batzuen erabileraren kasuan, 52. errenkada (4 Zerrendan agertzen ez diren hozgarriak eta beste fluordun gas batzuk) bete behar da.

Errenkada horiek betetzean, D zutabean (“unitatea”) unitatea adierazi behar da; E zutabean (“isurpen-faktorea) isurpen-faktorea, kgCO2eq/unitateko; eta balio hori adierazten duen iturri normatiboaren edo bibliografikoaren erreferentzia.

 

Hondo horia duten gelaxketan prozesuaren balioa txertatu behar da:

  • C3 gelaxka “Instalazio berriaren bizitza baliagarria (urteak)”: bizitza baliagarria 10 urtetik beherakoa bada, bizitza baliagarria adierazi behar da. Bizitza baliagarria 10 urtekoa edo luzeagoa bada, 10 urteko balioa sartu behar da.
  • F zutabea “Inbertsioaren aurreko egoera”: D zutabeko (“unitatea”) neurri-unitatea erabilita, inbertsioa egin aurreko prozesuari dagokion urteko kontsumoa adierazi behar da.
  • G zutabea “Inbertsioaren ondorengo egoera”: D zutabeko (“unitatea”) neurri-unitatea erabilita, inbertsioa egin ondoren prozesuak izatea espero den urteko kontsumoa adierazi behar da.
  • C63 gelaxka “Aurkeztutako inbertsioa”: dirulaguntza eskatu zaion inbertsioaren guztizko balioa adierazi behar da.

Balio guztiak sartu ondoren, saihestutako isurpenen balioa eta kostuen eraginkortasunaren balioa kalkulatzen ditu kalkulu-orriak.

Lehendik ez zeuden establezimendu edo ekoizpen-lerro berrietako inbertsioen kasuan, inbertsio bakoitzaren CO₂eq isurpenen zehaztapena aurkeztu behar da eskaerarekin batera, aurreikusitako amaierako egoeran. Era berean, erreferentziazko oinarrizko proiektu bat aurkeztu behar da, bi egoeren arteko alderaketa bat egin ahal izateko eta proiektuak duen deskarbonizazio-potentziala zehazteko. Hau da, erreferentziazko aktiboei buruzko datuak dira inbertsioaren aurretik sartu beharrekoak. Helburu horietarako, aktibo baliokide baten kostua ulertuko da erreferentziazko inbertsio gisa, hau da, laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin ahal izango zatekeena, ekoizpen maila berarekin, hobekuntza teknologikorik gabe, ingurumen-hobekuntzarik gabe eta energia-aurrezpenik gabe.

Bai, enpresek gutxienez 100.000 €-ko inbertsioa egin beharko dute.

Espediente bakoitzean eskuratutako balioen haztapenaren arabera hautatuko eta ebaluatuko dira aurkeztutako proiektuak. Balio horiek honakoekin daude lotuta:

  1. Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpenen murrizketaren emaitzaren balio garbia (tonCO2eq/unitatea).
  2. Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpenen murrizketaren emaitzaren %, egungo instalazioarekin alderatuta.
  3. Inbertsio hautagarriaren kostuen eraginkortasuna.
  4. Eskatzaileek emandako memoria tekniko xehearen nota.

1), 2) eta 3) atalak kalkulatzeko, laguntza-eskaerarekin batera aurkeztutako Excel orriko formularioan emandako datuak erabiliko dira.

Proiektua finantza-errentamenduaren bitartez finantzatu daiteke; betiere, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartzeko, kontratua amaitutakoan erosteko aukera eta erosketa hori bi aldeek sinatutakoan gauzatzeko konpromisoa barne hartzen baditu.

Eskaerak inbertsioen memoria xehea eta eskatzaileak osatu beharreko kalkulu-orria izan beharko ditu.

Informazio hau izan behar du dokumentuak:

  • Inbertsioaren deskribapena eta egiteko epeak.
  • Produktuaren eta ekoizpen-prozesuaren azalpena, inbertsioa egin aurretik eta ondoren
  • Isurpenen murrizketa kalkulatzeko erabilitako kontsumo-balioen justifikazioa
  • Plan ekonomiko finantzarioaren xehetasuna

Eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orriak aukera ematen die enpresei ekidin dituzten isurpenak kalkulatzeko eta informazio hau jaso behar da bertan:

  • Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpena murriztearekin zuzenean lotuta dagoen inbertsio aukeragarriaren kostuen eraginkortasuna. Efizientzia hori kalkulatzeko, inbertsio aukeragarriaren balioa inbertsioaren bitartez lortutako eta gehienez ere 10 urtetan zehar kalkulatutako CO2aren tona baliokideen murrizketarekin zatitu behar da.
  • Inbertsioaren xede-prozesuan erabilitako erregaiak eta energia-iturriak eta haiei dagozkien kontsumoak, inbertsioa egin aurretik eta ondoren.
  • Dirulaguntza eskatu den inbertsio aukeragarriaren balioa.
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.