Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Ekintzaile + programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

70.000 €-raino eskaintzen dira langileen lan-kontrataziorako, kontuan hartuta gehienez 35.000 euro izango direla enplegu berri bakoitzeko. Gainerako gastuak 70.000 euroraino lagunduko dira diruz. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 €-koa izango da.

Ez, ez dira inola ere finantzatuko inbertsioak, hornidura-gastuak, finantza-gastuak, mantenu-gastuak eta lokomozio- eta bidaia-gastuak, prestakuntza-gastuak, kanonak eta lizentziak, aseguruak eta bestelako gastu eratorriak, ez eta 100 eurotik beherako gastuak, eskudirutan egindako ordainketak eta laguntza lortzeko kudeaketari dagozkion gastuak.

  • Dirulaguntzekin enpresa-proiektu berri bat bultzatzeko gastuak finantzatuko dira, betiere Enpresa Planean sartuta badaude edo hura garatzeko beharrezkoak badira.
  • Laguntza-eskaeraren dataren ondoren eta 24 hilabeteko gehieneko epean sortuak izatea. Proiektua eskabidea aurkeztu ondoren hasi behar da.
  • Fakturan jasanarazitako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.

Bai, diruz lagundu daitezkeen gastuak 70.000 eurokoak izango dira gutxienez.

Ekintzaile + programaren ondorioetarako, ezagutza intentsiboko enpresa-proiektuak dira, enpresaren esperientzia erabiliz, beren ezagutza produktu, zerbitzu, prozesu edo negozio-eredu berriak sortzeko aplikatzen dutenak, berrikuntza eta teknologia bultzatuz.

Lehenik eta behin, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den edo oniritzia jaso duen enpresa-plan bat eduki behar duzu.

BICek aktiboki parte hartzen dute Ekintzaile + programaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa. Jarri harremanetan hurbilen duzun BICarekin, eskaerarekin lagun diezazun:

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Proiektuaren garapenari berariaz lotutako kanpoko lankidetza eta aholkularitza tekniko adituak baino ez dira finantzatuko.

Beraz, diruz lagundu daitezkeen gastu horietan ez dira sartuko, besteak beste, enpresa-kudeaketari berari buruzko kanpo-lankidetzei eta aholkularitza teknikoei dagozkienak, hala nola auditoretza-zerbitzuekin, kontabilitatearekin edo finantza-aholkularitzarekin lotutakoak edo lan-zuzenbidearen edo zerga-zuzenbidearen esparrukoak.

Ez. Ekintzaile + programak 70.000 €-raino eskaintzen ditu langile berriak -talde sustatzailekoak ez direnak-, proiektuaren garapenari lotutakoak, sustatzaileen gaitasunak osatuko dituztenak eta Euskadin lan egiten dutenak kontratatzeko.

Ondorio horietarako, autonomia-, ekimen- eta erantzukizun-maila handiko lanbide-kategorietan sartzen direnak soilik hartuko da kontuan, baldin eta lan konplexuak egiten badituzte, eduki intelektual edo giza harreman espezializatuekin, eta ordainsari-kontzeptu errepikariei dagozkien gastuak badira.

Bestalde, ez dira diruz lagunduko enpresa berriko bazkideak kontratatzeko gastuak, ez eta talde bereko enpresetakoak diren pertsonak lekuz aldatzeko gastuak ere.

Ez. Minimis laguntzatzat ez kalifikatzeko arrazoia da laguntzen erakunde onuradunak ez izatea diruz lagundu daitezkeen gastu berberetarako beste laguntza-programa batzuen onuradun izan direnak.

Bai, Ekintzaile + programak jarraipena ematen dio Ekintzaile eta Barnekintzaile programaren proiektu onuradunei emandako laguntzari.

Gainera, potentzial handiko proiektuak finantzatzeko beste programa batzuekin osatzen da, hala nola Basque Funtsa, AURRERA, Gauzatu Industria, Basque Tek Ventures, Renove Industria 4.0.

  1. Erakundearen legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) zenbakia edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
  2. Sozietatearen eratze-eskritura eta, hala badagokio, haren aldaketak.
  3. Sozietatearen ordezkariaren ahalordea.
  4. Identifikazio fiskaleko txartela.
  5. Emandako kontu korrontearen banku-titulartasunaren ziurtagiria.
  6. Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
  7. Urteko batezbesteko plantillaren egiaztagiria eta amaitutako azken ekitaldiari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren adierazpena.
  8. Datu orokorrak (proiektuaren jatorria, garatu beharreko produktua edo zerbitzua, merkatu objektiboa), diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontu zenbatetsia eta datozen hiru urteetarako inbertsioaren, fakturazioaren eta enpleguaren aurreikuspen-datuak.
  9. 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretarako, erantzukizunpeko adierazpena, KAEOn inskribatutako auditorearen ziurtagiria edo adostutako prozeduren txostena.
  10. Enpresa Planaren ale bat.
  11. Erakunde eskatzailea enpresa txikia dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

SPRIk beste agiri eta/edo informazio osagarri batzuk eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridiko guztiek eska dezakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den Enpresa Plana badute eta hura «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin bada, edo honen oniritzia lortu badu enpresa-proiektu berritzaile bati buruz, oinarri teknologikoa, industriala, produktuari-prozesuari lotutako zerbitzuak dituena, edo ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu bati buruz, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Sortu berriak izatea, hau da, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) eratu eta inskribatutako enpresa guztiak.
  • 3 urteko epean gutxienez 3 enplegu sortzea aurreikustea.
  • Enpresa txikia izatea.
  • EAEko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion enpresa-jardueraren epigrafean alta emanda egotea.
  • Enpresak gutxienez 30.000 euroko kapital soziala –edo kapital soziala gehi jaulkipen- edo onarpen-prima– izatea, guztiz ordainduta eta dagokion erregistroan inskribatuta eskaera aurkeztu aurretik.
  • Enpresak ez kotizatzea balore-burtsa batean.
  • Enpresak mozkinak banatu ez izana, eta ez banatzea, laguntzak kitatu arte.
  • Enpresak beste enpresa baten jarduera bere gain hartu ez izana.
  • Bere enpresa-plana (Ekintzaile eta Barne-Ekintzaile programen bidez «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egindakoa), edo, hala badagokio, BIC horien oniritzia duten enpresa-planak gauzatzeko konpromisoa hartzea.
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.