Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Erronka 2030 programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Erakunde onuradunek gehienez ere proiektu bakoitzeko 10.000 € jasoko dituzte, eta tipologiaren eta tamainaren arabera diruz lagun daitezkeen gastuen ehuneko hauek ezarriko dira:
  • % 90: pertsona fisikoa, elkartea, fundazioa eta unibertsitatea.
  • % 70: ETEa.
  • % 50: Enpresa handia

Pertsona fisikoa:

  • Nortasun-agiri nazionala.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko errolda-ziurtagiria.
  • Sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, EHAAn argitaratutako programaren oinarrien eranskinean ageri den eredu normalizatuko edukiaren arabera.
  • Ordainketak egiteko emandako bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
  • Proiektuaren memoria, honako hauek zehaztuta: proiektuaren jatorria, helburuak, eragile sustatzaileak eta parte-hartzaileak, garatu beharreko jarduerak eta faseak, gauzatze-epeak, xede-publikoa eta espero den inpaktua. Horrez gain, datu sozioekonomikoei dagokienez, ekosisteman neurgarriak diren inpaktuak nabarmendu beharko dira).
  • Proiektuaren aurrekontua, hura deskribatzen eta egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita. Diruz lagunduko diren kontu-sailen banakapena eta justifikazioa.
  • Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzen zerrenda, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
  • Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

Pertsona juridikoa:

  • Erakundeko lege-ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
  • Eratze-eskritura.
  • Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.
  • Erakunde onuradunaren IFZ.
  • Sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, EHAAn argitaratutako programaren oinarrien eranskinean ageri den eredu normalizatuko edukiaren arabera.
  • Ordainketak egiteko emandako bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
  • Proiektuaren memoria, honako hauek zehaztuta: proiektuaren jatorria, helburuak, eragile sustatzaileak eta parte-hartzaileak, garatu beharreko jarduerak eta faseak, gauzatze-epeak, xede-publikoa eta espero den inpaktua. Horrez gain, datu sozioekonomikoei dagokienez, ekosisteman neurgarriak diren inpaktuak nabarmendu beharko dira.
  • Proiektuaren aurrekontua, hura deskribatzen eta egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita. Diruz lagunduko diren kontu-sailen banakapena eta justifikazioa.
  • Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzen zerrenda, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
  • Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
  • Programaren helburu eta gaien araberako proiektuaren egokitzapen maila (gehienez 15 puntu).
  • Proiektuaren argitasuna eta sormena (gehienez 10 puntu).
  • Parte-hartzaileak; kasu horretan, lehentasuna izango du eragile sustatzaileen arteko eta ekintzailetzaren euskal ekosisteman parte hartzen ez duten eragileen arteko aniztasunak (gehienez 15 puntu).
  • Proiektuaren eta garatu beharreko jardueren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta legala (gehienez 25 puntu).
  • Espero den inpaktua, xede-publikoa kontuan hartuta. Kasu horretan, gainera, ekosisteman neur daitezkeen inpaktuak nabarmendu beharko dira honako hauekin lotutako datuei dagokienez: ekonomia, enplegua eta gizartea (gehienez 20 puntu).
  • Bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboetan eragiteko eta emakumeen eta gazteen enplegua hobetzeko ahalmena (gehienez 15 puntu)

Dirulaguntzak SPRIk ordainduko ditu, laguntza esleitu zaion onuradunari ordainketa bakarra eginda, likidazio-eskaera eta araudian eskatzen den justifikaziorako dokumentazioa behar bezala aurkeztu ondoren.

Ez ditu estaliko onuradunaren baitako baliabideei dagozkien gastuak (soldatak, adibidez).

Proiektua gauzatzeko hirugarren batzuek egindako lanak baino ez dira diruz lagunduko, hala nola proiektuaren diseinu- eta plangintza-gastuak, espazioa errentan hartzearekin lotutakoak, aholkularitza, erreminta eta/edo plataforma digitalen diseinua eta prestaketa.

Proiektua aurrera eramateko ezarritako epea gehienez 12 hilabetekoa izango da proiektua hasten denetik zenbatzen hasita. Halaber, laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak ere onartuko dira, proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada.

Eskaeren gaineko ebazpena espresuki emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da eskaera osatuta geratzen den dataren hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Jakinarazpena egin gabe epe hori igarotzen denean, interesdunek eskaera baztertuta geratu dela ulertu ahal izango dute.

Ebazpenen eskatzaileei zuzendutako jakinarazpenean zehaztuko da zenbateko dirulaguntza emango den, zer baldintzatan ematen den eta zer epetan gauzatu behar den diruz lagunduko den jarduera; era berean, jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere adieraziko da.

Ebazpen hau egiten denetik 10 egun balioduneko gehieneko epean eman eta jakinaraziko zaio eskatzaileari.

Likidazio-eskaera proiektua amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta, nolanahi ere, 2025eko abuztuaren 29a baino lehen. Eskabidearekin batera, honako agiri partikular hauek ere aurkeztu beharko dira:

  1. Egikaritutako gastuen justifikazio-memoria eta diruz lagun daitezkeen gastuen fakturak, kostuak banakatuta.
  2. Finantza-erakundearen ordainketako banku-egiaztagiriak, proiektuan diruz lagun daitezkeen gastuena.
  3. Finantza-erakundearen ziurtagiria, onuradunaren titulartasuna eta kontu korrontearen zenbakia (IBAN) egiaztatzen duena, baldin eta aurretik adierazitakoa aldatu egin bada.
  4. Proiektuaren baitan egindako lanak akreditatzen dituen memoria teknikoa (oinarri arautzaileetan informazio zehatza jaso beharko da).
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.