Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Global Training Bekak-ri
buruz jakin behar duzun guztia

  • Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa emateko antolatutako ikastaroetatik eratorritako gastuak: 500 € bekadun bakoitzeko.
  • Beka bakoitzaren zenbatekoa estaltzetik eratorritako gastuak (gehienez 6 hilabetez): 1.715 euro pertsonako. 1.635 € bekadunentzat eta 80 euro Gizarte Segurantzaren kotizazio-kostuei aurre egiteko.
  • Aseguru-polizen gastuak: 600 € bekadun bakoitzeko.
  • Global Training programa abian jartzeak, kudeatzeak, administratzeak, komunikatzeak eta argitaratzeak eragindako gastuak. 1.000 € emandako beka bakoitzeko.
  • Kontingentzietarako kontu-saila, ezinbesteko arrazoiengatik eta aldez aurretik baimenduta bakarrik erabiliko dena: 500 € bekadun bakoitzeko.
  • Nola heldu atzerriko praktikaldiari.
  • Kulturen arteko negoziazioa.
  • Protokoloa, estiloa eta komunikazio-teknikak.
  • Talde-lana
  • Adimen emozionala
  • Berrikuntza
  • Beste batzuk, praktika motaren arabera

Bai, baina laguntzen zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu programaren garapenaren kostu osoa.

Eskabidea www.spri.eus/GlobalTraining webgunearen bidez bidali eta honako dokumentazio hau erantsi beharko da:

  • Eskaera sinatu duen pertsonaren NANa.
  • Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.
  • Erakundearen eraketa-eskriturak eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearenak.
  • Emandako kontuaren banku-titulartasunaren ziurtagiria.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak.
  • Unibertsitateko edo lanbide-heziketako goi mailako proiektuak eta jarduerak egiten gutxienez bi urteko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentazioa. Agiri horretan, garatutako proiektuak, deialdiak edo hitzarmenak identifikatu beharko dira.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Global Training beka-programa garatzeko proiektua, honako hauek barne dituena:
    • Deialdia egitea proposatu den beka kopurua.
    • Eman beharreko prestakuntza-plana.
    • Egin beharreko ekintzen kronograma.
    • Aurrekontu osoa.
    • Erakundeak dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta/edo esperientzia.
    • Proiektuaren garapenean inplikatutako erakundeko pertsonen CVa.
  • Lankidetza-modalitateko hainbat erakundek batera egindako eskaera bada, erakunde guztiek sinatutako lankidetzako barne-akordioa.
  • Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
  • Deialdiaren oinarrien ereduari jarraituz egindako erantzukizunpeko adierazpena.
  • Praktiken argitasuna (gehienez 25 puntu).
    Jarduerari, sektoreari, enpresaren edo erakundearen jatorriari eta tamainari buruzko informazioa, eskatutako profila, praktika egingo den helburu geografikoari buruzko informazioa eta bekadunak egin beharreko zereginen deskribapena.
  • ZTBP 2030 lehentasunezko arloetan kokatutako enpresetan eta erakundeetan egindako praktiken ehunekoa (20 puntu).
  • Atzerriko enpresa eta erakundeen ehunekoa (20 puntu).
    Atzerriko enpresa eta erakundeetan aurkeztutako praktika guztien ehunekoaren arabera puntuatuko da.
  • Praktikaldiaren luzapena erakunde onuradunaren, enpresaren edo erakundearen kontura (gehienez 30 puntu).
    Gutxienez 6 hilabeteko praktika-aldia luzatzea positiboki baloratuko da.
  • Erakundeen arteko lankidetza eraginkorra eta erreala (5 puntu).
    Puntuatu egingo du hainbat erakundek beren proiektua elkarrekin aurkezten dutenean, elkarrekin lankidetzan.
  • Lehen ordainketa, % 10ekoa, laguntza onartzean.
  • Bigarren ordainketa, % 40koa, 2024ko abenduaren 31 baino lehen honako hauek aurkeztean:
    • Bekadunen zerrenda.
    • Banakako bekak emateko sinatutako agiriak.
    • Hautagaiek aurkeztutako ingeleseko titulu baliodunen ziurtagirien kopia.
  • Hirugarren eta azken ordainketa, % 50ekoa, dirulaguntza honen kargura egindako sei hilabeteak amaitzean eta justifikatzean.

Erakunde laguntzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute proiektua amaitu eta hilabeteko epean, eta gehienez ere 2025eko azaroaren 30ean:

  • Bekadun bakoitzak egindako zereginen eta jardueren txosten zehatza.
  • Bekaren garapenari buruzko txosten orokorra, enpresa eta bekadunen zerrendarekin.
  • Erakunde onuradunak bekadunei egindako banku-transferentzien ordainagiriak.
  • Gizarte Segurantzari egindako ordainketen egiaztagiria (langileen zerrenda izenduna edo alten eta bajen agiriak).
  • Kontratatutako aseguruen egiaztagiriak.
  • Prestakuntza-ikastaroak antolatzeko kostuaren egiaztagiriak.
  • Kudeaketa-, administrazio-, komunikazio- eta publizitate-gastuen egiaztagiriak.
  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikulua aplikatuz, erakunde onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak.
  • Praktika bakoitzean (praktikaldiko kontratua edo antzekoa) eskainitako luzapena egin izanaren agiri bidezko froga, eta enpresak eskainitako konpromisoa bete ez badu, enpresak eta erakundeak egindako txostenak, arrazoiak zehaztuta.

Bai, derrigorrezkoa da. Ikastarora joan ezean, emandako beka galduko da.

1.635 euro gordin helmugako herrialdera joateko, mantenurako, ostaturako eta bisen eta txertoen gastuetarako (behar izanez gero).

Ez da derrigorrezkoa titulazio ofiziala izatea, baina ingelesa menderatzea eskatuko da; gutxienez B2 maila unibertsitate-graduko titulazioetarako eta B1 maila goi mailako lanbide-heziketarako.

Hautagaiek ez badute gehienez lau urteko antzinatasuna duen titulurik, ahozko eta idatzizko proba egingo da haien ezagutzak zehazteko.

Ez, bateraezinak dira helburu bera duten beste laguntza batzuk jaso dituzten pertsonentzat, hala nola BEINT, Global Training programaren aurreko edizio bat edo 6 hilabetetik gorako iraupena duen eta atzerrian praktikak egiteko beste laguntza-programa bat.

  • Jaioteguna egiaztatzeko dokumentazioa (NAN, jaiotza-agiria…).
  • Curriculum vitaea.
  • EAEn kokatutako administrazio-egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Graduko edo goi mailako LHko unibertsitate-titulu ofiziala.
  • Ingeleseko titulu ofiziala, gehienez lau urteko antzinatasunarekin, edo ziurtatzeko egingo den ahozko eta idatzizko probaren emaitza.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta.

Ez, ezin da ordaindutako beste jarduerarik egin, dedikazioa bekaren jarduerarako esklusiboa baita.

  • Goi mailako unibertsitateko edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa izatea.
  • 2024ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea gutxienez eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabeteetan, edo aurreko 10 urteetan jarraian 5 urteko antzinatasunarekin gutxienez.
  • Ingelesa menderatzea, gutxienez B2 mailarekin unibertsitate-graduko titulazioetarako eta B1 mailarekin goi mailako lanbide-heziketarako.

Erakunde laguntzaileek honako zeregin hauek dituzte:

  1. Beketarako deialdi-prozesuak eta hautagaien aukeraketa erraztea.
  2. Praktikak egiteko hitzartutako enpresak identifikatzea.
  3. Global Training beka jaso duten pertsonei helmugara iristeko prestakuntza, arreta eta jarraipena ematea.
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.