Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Indartu programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

  • Enpresa eskatzaileak egin beharreko inbertsioen memoria zehatza. Plan industriala, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta gauzatzeko epeak jaso behar dira memorian.
  • Eratze-eskritura (enpresa berria bada), Identifikazio Fiskaleko Txartela eta eskatzailearen ordezkaritza-eskumena.
  • Sozietateen gaineko Zergaren edo, hala dagokionean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak; edo, azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan gordailututako urteko kontuak eta dokumentu gehigarriak.
  • Azken hiru ekitaldi ekonomikoetan enpresako langileek izan duten bilakaeraren gaineko memoria zehatza, kategoria profesionalen eta sexuaren arabera banakatuta; eta GSDNk igorritako dokumentuak: Txostena: “Alta egoeran dauden langileen batez besteko kopurua”, urteko deialdia argitaratu aurreko 12 hilabeteetan eta 36 hilabeteetan.
  • Enpresa eskatzailea ETEa dela ziurtatzen duen dokumentua.
  • Inbertsio berdinetarako laguntzak eskatu eta/edo jaso baditu, adierazi erakundeak eta zenbatekoak.
  • EJZko altarekin lotutako dokumentua.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezarritako ordainketa-epeen betetze mailaren ziurtapena.
  • Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta (deialdiari atxikita dago).

6 hilabete, eskaera aurkezten denetik.

Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

  • Araban: Dulantzi, Artziniega, Asparrena, Bastida, Lagran, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Legutio, Laudio, Oion, Agurain, Gaubea, Gasteiz eta Zanbrana.
  • Bizkaian: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Barrika, Bermeo, Bilbo, Elantxobe, Ermua, Lanestosa, Ondarroa, Urduña, Sukarrieta, Zalla eta Zaratamo.
  • Gipuzkoan: Hernialde, Ikaztegieta, Irun eta Soraluze.

Eskaera aurkezten den egunetik aurrera, eta betiere 2024ko ekitaldiaren barruan hasita.

Dena den, posible izango da argitalpenaren aurretik egiten diren inbertsioak onartzea, baldin eta laguntzaren aurretiazko eskaera bat idatziz aurkezten bada.

Bai, laguntza guztiek batera inbertsioaren zenbateko osoa gainditzen ez badute.

EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko “Nire karpeta” atalaren bidez.

Hasieran, esleitutako zenbatekoaren % 5eko aurretiazko ordainketa egiten da, laguntza onartu ondoren eta emakidaren ebazpena jakinarazten denetik 15 eguneko epean.

Erauzketa, eraldaketa eta ekoizpen arloko enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresek, baita azpiegitura digitalekin eta logistikarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek ere (garraioa izan ezik), ETEak zein enpresa handiak izan.

ETE-ek laguntza eska dezakete Ezkerralde Zabalduan kokatuta badaude edo Euskadiko urteko batez besteko langabezia-tasa baino % 5 tasa handiagoa duen udalerriren batean badaude.

Enpresa handiek Ezkerralde Zabalduan kokatuta badaude bakarrik eska dezakete dirulaguntza.

Enpresaren aktiboari gehituko zaizkion eta kategoria hauetan jasota dauden aktibo finkoak eskuratzea (Kontabilitateko Plan Nagusiak ezarrita):

  • 203 Jabetza industriala eta patenteak
  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lursailak eta ondasun naturalak
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makinak
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.