Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Adimen artifizial aplikatua programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

  • Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).
  • Detektatutako arazoa / premia. Lortu nahi diren helburuak.
  • Egin beharreko aholkularitza- eta/edo garapen-lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
  • Dirulaguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware- eta lizentziainbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
  • Ezarriko den Adimen Artifizial Aplikatuko eta Datuaren Estrategiako soluzioaren azterketa zehatza.
  • Adimen artifizial aplikatuko proiektua bada, adimen artifizialeko algoritmoen erabilera egiaztatzen duten ebidentziak sartu beharko dira.
  • Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta garapeneko kostuak, lizentziak eta hardwarea (hala badagokio).
  • Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
  • Proiektua gauzatzeko egutegia
  • Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak.
  • Eginiko aholkularitza- eta/edo garapen-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
  • Aholkularitza zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora, eta proiektua justifikatzeko eta aurrekoekin lotura duen bestelako edozein datu).
  • Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta lizentzia arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila-argazkiak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
  • Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza- edo/eta garapenkostuak, lizentziak eta hardwarea edo hodeiko zerbitzuak (hala badagokio).
  • Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza eta/edo ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
  • Finantza-erakundearen ordainagirien kopia.
  • Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du, behin proiektua gauzatu ondoren.
  • Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
  • Enpresaren legezko ordezkariak emandako ziurtagiria, parte-hartzaileak, ordutegidedikazioa eta ordutegi-kostua zehaztuta.

Dirulaguntzaren ordainketa aldi bakar batean egingo da, 12. artikuluan eskatutako likidazioeskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

12 hilabete, eskaera aurkezten denetik, eta, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.

Ezin da epea luzatu.

Bai, eta honek erakunde onuradun batek guztira jaso dezakeen minimis laguntza 300.000 eurotik gorakoa ezin izango dela esan nahi du, uneko ekitaldi ekonomikoa eta aurreko bi ekitaldien barruan hartuta.

Tresna euskaraz eskuragarri dagoela justifikatzeko ebidentziak sartu beharko dira memorian.

Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko dirulaguntza 100.000 €-koa da, baina proiektu desberdinen artean bana daitezke. Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskabide berean edo desberdinetan aurkez daitezke.

Bai, proiektua hainbat hornitzailek egin daiteke.

Bai, «Datuaren Estrategiako Aholkularitza» proiektuen tipologiarako, deialdi honetako proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 5.000 eurokoa izango da.

Gainerako tipologietarako, aholkularitza- eta/edo garapen-kontzeptuetarako gehienez onar daitekeen aurrekontua 100.000 €-koa da.

Barne-gastuen kontzeptuak hauek biltzen ditu: enpresa eskatzaileko barneko langileen dedikazioari lotutako gastuak, proiektuari egotzitakoak. Gehienez ere, proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 10 onartuko da, eta gehienez ere 30 euro orduko.

Ez dago maximorik hardware eta lizentzietarako.

Onartutako aurrekontuaren % 50ekoa da, enpresa onuradun bakoitzeko 100.000 €ko mugarekin.

Bai, betiere guztien baturak ez badu proiektuaren kostu osoa gainditzen.

Diruz lagundu daitekeen gastu bakoitzeko proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZik gabe).

Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jardun-eremuetan espezializatutako enpresak izan beharko dira, eta antzeko proiektuetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.