Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Elkartek programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

  • Aurkeztu eta onartutako proiektuen kopurua.
  • Proiektu bakoitzeko subentzio medioa eta konparazioa aurreko urteekin, programa berria ez bada.
  • Subentzionatutako proiektuen tipologia. Tipologien sailkapena subentzionatutako proiektuen ehunekoen arabera.
  • Subentzionatu gabeko proiektuen tipologia. Programa honetan subentzionatu ezinezko proiekturen baten tipologiaren batekin datozen eskaerak aurkitu ditugu programa honetan.

Urteko eskuzko zinadura eskaneatua eta digitala onartzen dira.

Modu telematikoan eskatu behar izango da “I+D+i” aplikazioan, eta dagokion kontseilaritza ordera zuzendu.

Ezingo du 8tik gorakoa izan, salbu eta kontseilaritza ordeak hala zehaztu balu.
(Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza)

Ikerkuntza Fundamental Kolaboratiboko Proiektuek gutxienez 1.000.000 euroko aurrekontua dute proiektu bakoitzeko, eta 50.000 euro entitate partehartzaile/urteko, baita 2 urtera arteko iraupena ere.

Industria-Potentzial Altuko Ikerketa Proiektuek gutxienez 200.000 euroko aurrekontua dute proiektu bakoitzeko, eta 50.000 euro entitate partehartzaile/urteko, baita 2 urtera arteko iraupena ere.

Ekintza Gehigarrien kasuan ez da aurrekonturik ezartzen.

Ez!

Lehenengo urteko subentzioari dagokion %50a erresoluzioaren adierazpenaren ondoren ordainduko da. Lehenengo urterako gainontzeko kopurua eta gainerako urteetakoa, aurretik justifikatutako urteko ekintzen dokumentazioa eman ostean.

  • Ikerketa Fundamental Kolaboratiboko Proiektuek, subentziona daitezkeen gastuen aurrekontuaren %100 izan dezakete.
  • Industria-Potentzial Altuko Ikerketa-Proiektuek subentziona daitezkeen gastuen aurrekontuaren %100 izan dezakete funtsezko ikerketak badira, eta %50a, industria-ikerketako proiektuak badira.
  • Interes Bereziko Ekintza Gehigarriek subentziona daitezkeen gastuen aurrekontuaren %100 izan dezakete funtsezko ikerketari lotutako ekintzak baldin badira, eta %50a, industria-ikerketako proiektuei lotutako ekintzak badira.

Kolaborazio efektiboa gutxienez bi parte independenteren arteko kolaborazioa da, ezagutzak edo teknologia partekatzeko, edota zatitutako lanean helburu amankomun bat lortzeko. Barne dauden parteek proiektuaren esparrua definitzen dute elkarrekin, honen aplikazioan laguntzen dute eta arriskuak eta emaitzak partekatzen dituzte.

Kolaborazio efektiboa gutxienez bi parte independenteren arteko kolaborazioa da, ezagutzak edo teknologia partekatzeko, edota zatitutako lanean helburu amankomun bat lortzeko. Barne dauden parteek proiektuaren esparrua definitzen dute elkarrekin, honen aplikazioan laguntzen dute eta arriskuak eta emaitzak partekatzen dituzte

Subentzioa jaso dezakeen zenbatekoak kontratu txikiaren zenbatekoa gainditzen badu, onuradurak gutxienez hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza gutxienez eskatu behar izango ditu; salbu eta zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikorik ez balego edota gastua subentzioaren aurretik egin izan balitz.

Bai, EBko barne-merkatuko beste laguntzekin bateragarriak dira.

Programa honen laguntzak fondo galdurako subentzioak dira.

Laguntzak itzuli ezinezko subentzioak izango dira, hiru proiektu-motatan zatituak: Ikerketa Fundamental Kolaboratiboko Proiektuak, Industria-Potentzial altuko Ikerketak eta Interes Bereziko Ekintza gehigarriak.

Dirulaguntzen esleipena norgehiagoka bidez ebatziko da aurrekontua agortzearekin.

Laguntzak soilik jaso ahal izango dituzte laguntzaren eskaera aurkeztu eta gero.

Epea 2025eko martxoaren 3ko 24:00ak arte egongo da zabalik.

Eskaera eta beronen betetze egoitza elektronikoaren bidez egingo da, honako esteken bidez:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelera)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

Kanal elektronikotik nola tramitatzeari buruzko zertzeladak eta eskakizunak, deklarazio arduradunak eta gainerako modeloak egoitza elektronikoan izango dira eskuragarri.

Espedienterako sarrera, baldintzak, notifikazioa eta Agindu honen barneko eskaeraz geroztiko gainerako tramiteak hauen bidez egingo dira:

http://www.euskadi.net/misgestiones/

http://www.euskadi.net/nirekudeaketak/

Enpresek eurek eta entitate onuradunek, subentzioa jaso dezaketen ezarritako aktibitateak egin behar izango dituzte, eta laguntza behar omen duten proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu. Honez gain, euren tributuen betebeharrez eta Segurtasun Sozialaz arduratu behar dute.

Agindu honetan erregulatutako laguntzak jaso ahal izango dituzte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean barneratutako agente zientifiko-teknologikoek.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.