Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Enpresentzako 5G programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuak onartuko dira, betiere 12 hilabeteko epean, laguntzak emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.
  1. Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Eskatzailea langile autonomoa bada, foru-aldundiko edo dagokion udaleko Ogasun Departamentuaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzen duena.
  2. Erakunde eskatzailearen IFZ.
  3. Eskatzailearen izenean dagoen kontu korrontearen (IBAN) titulartasuna eta zenbakia egiaztatzen duen finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia.
  4. Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa. Honako puntu hauei buruzko informazio zehatza jaso beharko du:
  • Enpresaren jarduera eta egungo egoera, teknologian oinarrituta.
  • Antzemandako arazoa/beharra. Lortu nahi diren helburuak.
  • Proiektuaren deskribapena eta erabilera-kasua.
  • Proiektuaren maila teknologikoa, 5G teknologiaren ahalmenen erabilera-mailari dagokionez. Ezarri beharreko 5G soluzioaren deskribapen zehatza. Proiektuan erabili beharreko teknologiak.
  • Enpresa onuradunen lehiakortasuna hobetzea, 5G teknologiak ezartzeko proiektua ezartzearen ondorioz.
  • Proiektuak enpresan bertan eragina izateko gaitasuna, zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzeko, fakturazioa handitzeko edo enpresa onuradunetan esportazioa handitzeko.
  • Proiektuak euskal ekonomian duen trakzio-efektua eta proiektua beste enpresa-jarduera batzuetara zabaltzeko aukera
    Egin beharreko ingeniaritza- eta/edo aholkularitza-lanak deskribatzea.
  • Diru-laguntzaren xede den proiektuan hardware eta softwarean egin beharreko inbertsioak deskribatzea. Proiektuarekiko harremana eta proiektuaren beharra argitzea.
  • Aurrekontuaren banakapena, proiektuaren kostu guztiak barne hartuta.
  • Egin beharreko lan bakoitzeko orduen kalkulua (dedikazioak).
  • Proiektua gauzatzeko egutegia.

1. Proiektua gauzatu ondoren erakunde hornitzaileak egindako lanak egiaztatzen dituen memoria teknikoa, honako informazio hau jasotzen duena:

  • Arazoa/premia konponduta. Lortutako helburuak. Lortutako emaitzak.
  • Egindako ingeniaritza- eta/edo aholkularitza-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak deskribatzea.
  • Aholkularitza-/ingeniaritza-zerbitzuaren barruan egindako zereginen deskargu zehatza, ordu-dedikazioak adierazita (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, emandako denbora…).
  • Diru-laguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta softwareko inbertsioen deskribapena eta ebidentziak (pantaila-kapturak, argazkiak…). Lotura eta beharra argitzea.
  • Fakturatutako zenbatekoen banakapena, aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako kostuak, hardware eta/edo softwareko inbertsioak eta 5G proiektuko telekomunikazio-zerbitzuekin lotutako gastuak barne hartuta.

2. Memoria ekonomikoa:

  • Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturak.
  • Finantza-erakundearen ordainagiriak.

Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira EAEko enpresetan 5G teknologiak ezartzeko proiektuak, eredugarriak badira eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko.

Proiektuek tipologia hauetakoren batekoak izan beharko dute:

  • 5G sareak erabiltzea sentsorikan, hari gabeko komunikazioetan eta industria-instalazioetako datuak prozesatzea.
  • 5G sarea erabiltzea 4.0 Industriako teknologiekin lotutako proiektuetan (Zibersegurtasuna, Ikuspegi Artifiziala, Robotika Kolaboratiboa, etab.).
  • 5G sareak erabiltzea mugikortasun-proiektuetan, ibilgailu autonomo-konektatuan, garraio adimenduneko sareetan, logistika-hornidura-katearen optimizazioan, etab.
  • 5G sareak erabiltzea energia- eta ingurumen-trantsizioarekin lotutako proiektuetan (sareen monitorizazioa, kontsumo-murrizketa, energia-eraginkortasuna, ingurumen-kudeaketa, etab.).
  • 5G sarea erabiltzea trantsizio sozio-sanitarioarekin lotutako proiektuetan (Anbulantzia Konektatua, Urruneko interbentzio kirurgikoak, etab.).

Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoak, enpresaren tamaina edozein dela ere, baldin eta EAEn jarduera-zentro bat badute, eta bertan egingo dute diruz lagun daitekeen jarduera.

Ez. Enpresa eta urte bakoitzeko proiektu bakarra lagundu ahal izango da.

Gastu eta/edo inbertsio hautagarritzat hartuko dira:

  • Aholkularitzako eta/edo Ingeniaritzako gastuak.
  • Hardwarea eta/edo softwarea erosteko gastuak eta/edo inbertsioak.
  • 5G proiektuko telekomunikazio-zerbitzuekin lotutako gastuak eta/edo inbertsioak.

Onartutako proiektu bakoitzari emango zaion diru-laguntza gastu eta inbertsio hautagarrien % 90eko laguntzaren gehieneko intentsitatea aplikatzearen emaitza izango da, proiektu bakoitzeko 100.000 euro gehienez ere.

Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, laguntzak emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.