Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Gauzatu Industria programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Deialdi honetan jasotzen diren laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek xede bererako ematen dituztenekin, baldin eta denek batera ez badute gainditzen kasuan kasuko araudiak ezarritako muga.

EZ, proiektuen tipologiak, hasiera batean, bateraezinak egiten baititu bi laguntzetan aldi berean sartu ahal izateko.

Agindu honetan jasotako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde edo administrazio publiko batzuek xede bererako ematen dituztenekin. Hori bai, laguntzaren zenbatekoak, jaso diren beste laguntza edo dirulaguntzen kopuruak gehituta, ezingo du gainditu ezarritako muga.

Deialdia argitaratu aurreko azken 12 edo 36 hilabeteetako batezbesteko aritmetikoaren handiena abiapuntutzat hartuz kalkulatuko da enplegu-sorrera.

Bost urtez, urtean bi itzulketa egingo dira, otsailean eta uztailean. Itzulketa bakoitzaren zenbatekoa laguntzaren hamarrena izango da.

Ez, aurreko likidazioa ebatzi arte itxaron behar da.

Gizarte Segurantzarik ez izatearen Ziurtagiria aurkeztu behar du.

Bigarren eskuko makinak ez dira joko inbertsiotzat.

Leasing-aren kontratua aurkeztu behar duzu, bi alderdiek (finantza-erakundeak eta enpresak) baieztatutako erosketa-aukerarekin.

Onartzen den gutxieneko inbertsioa 120.000 eurokoa da.

Aurrerakin itzulgarriak diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainokoak dira.

Laguntzak gehienez 200.000 eurokoak izango dira sortutako enplegu bakoitzeko, eta gehienez 150.000 eurokoak mantendu den enplegu bakoitzeko. Inolaz ere ezingo da jaso 1.500.000 euro baino gehiago.

Laguntza hauek bereziki zuzentzen zaizkie Oinarri Teknologikoa edo/eta Berritzailea duten enpresei, baldin betetzen badituzte erakunde onuradun izateko baldintzak eta oinarri teknologiko edo/eta berritzaileko enpresatzat hartua izateko irizpideak,  aurkezten badute 120.000,00 euroko gutxieneko inbertsio onartua eta enplegua sortzen edo mantentzen badute gutxienez 24 hilabetez, inbertsioak hasten direnetik kontatzen hasita.

Onuradun izan daitezke ezaugarri hauek dituzten Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak): erauzketa-industriakoak izatea edo eraldatzaileak, produkzio arlokoak edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak, bai eta jarduera nagusitzat izatea BCSC-ren (Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren) zibersegurtasun-katalogoan erregistratutako enpresa industrialen IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneak zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa, baldin oinarri teknologikoa edo/eta berritzailea badute.

ETEek produkzio-zentro bat edo gehiago izan behar dituzte Euskal Autonomi Erkidegoan, zeintzuetan kokatuko baitira laguntza jaso dezaketen inbertsioak, eta gutxienez hiru urtez mantendu beharko dituzte.

Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak) dira 250 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin 50 milioi eurotik gorako urteko negozio-bolumenik ez badute edota 43 milioi eurotik gorako urteko balantze orokorrik ez badute.

Enpresa Txikiak dira 50 langile baino gutxiago dauzkatenak, baldin eta 10 milioi eurotik gorako urteko negozio-bolumenik edo urteko balantze orokorrik ez badute.

Enpresa elkartuen kasuan, pertsona kopuruaren eta fakturazio- eta balantze-mugen zenbaketa EBko araudietan xedatutakoaren arabera egingo da.

  1. Euskal Autonomi Erkidegoko Sektore Publikoko erakundeak.
  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dauden Teknologia Ikerketako erakundeak.

Ezingo dituzte eskuratu deialdi honen xede diren dirulaguntzak:

  • Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, besteak beste:
    • Egunean ez izatea zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
    • Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
    • Galduta izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera administrazio-zehapenen edo zehapen penalen ondorioz, edo laguntza horiek eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpenenen bat izatea.
  • Krisi-egoeran dauden enpresak, betiere krisi-egoeran dauden eta finantza arlokoak ez diren enpresen salbamendurako eta berregituraketarako Estatuko laguntzei buruzko Jarraibideetan azaltzen diren baldintzekin bat etorriz (EO, C249, 2014-07-31).
  • Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe dauden enpresak, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.

Enpresa batek oinarri teknologikorik baduen erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, zeintzuen bidez 70 puntu lortu ahal izango baitira gehienez.

  1. Oinarrizko irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du.
  • 1.1.– Goi-mailako teknologiako sektore industrialetan jardutea (INEren irizpideen arabera). Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Planaren nahiz Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (RIS3) arabera, lehentasuna izango dute sektore hauetan dihardutenek: energia garbiagoak, industria adimenduna eta osasun pertsonalizatua. Kontuan hartuko da zein sektoretan egiten duen lan enpresak eta zein sektorerekin erlazionatzen den (bezeroak eta hornitzaileak).
    • Intentsitate teknologiko handiko sektoreetako enpresak (8-10 puntu).
    • Intentsitate teknologiko ertaineko sektoreetako enpresak (4-7 puntu).
    • Intentsitate teknologiko baxuko sektoreetako enpresak (1-3 puntu).
  • 1.2.– I+G+B-ko inbertsio-maila handia izatea. Kontuan hartuko dira I+G+B-ra eta berrikuntza teknologikora bideratzen diren baliabideak (aurrekontua, lantaldea, esperientzia, ekipo instrumentalak, etab.).
    • Sektoreko batez bestekoarekin alderatuta, enpresak bere salmenta-zifraren portzentaje handi bat bideratzen du I+G-ra (8-10 puntu).
    • Enpresak portzentaje esanguratsu bat bideratzen du I+G-ra (4-7 puntu).
    • Enpresak baliabide gutxi bideratzen ditu I+G-ra, edo ez du bat ere bideratzen (1-3 puntu).
  • 1.3.– Ezagutza teknologikoa produktu edo prozesu berri bilakatzea, produktu edo prozesu horiek merkaturatzeko. Kontuan hartuko da bere sektorearen ezagutza teknologikoa (enpresan lehenago izandako kasuak eta adibideak azalduz).
    • Enpresak badu ezagutza teknologiko “esklusiboa” eta, gainera, modu egokian industrializatzen du (8-10 puntu).
    • Enpresak badu produktu edo prozesu berriei buruzko ezagutza teknologiko berritzailea bere sektoreko batez bestekoarekin alderatuta, eta ezagutza hori merkatuaratzeak bide eman dio gainerakoengandik bereiziz lehiatzeko. (4-7 puntu).
    • Enpresak ez du gainerakoengandik bereizten duen ezagutza teknologikorik sektore barruan (1-3 puntu).

2. Euskarri-irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du

  • 2.1.– I+G+B-ko proiektuak ustiatzea. Kontuan hartuko da bideratzen duen bere I+G-a produktu edo prozesu berrien garapenera.
    • Enpresak merkaturatzen dituen produktu edo prozesu berriak garatzera edo hobetzera bideratzen du bere I+G-a. (8-10 puntu).
    • Enpresak batzuetan lankidetzan ustiatzen ditu barne-garapenak edo I+G arlokoak. (4-7 puntu).
    • Enpresak ez du ustiatzen I+G-a, eta atzean geratu da bere sektoreko produktu edo prozesuen maila teknologikoari dagokionez. (1-3 puntu).
  • 2.2– Gainerakoengandik bereizten duen teknologia propio eta babestua izatea. Kontuan hartuko dira enpresa batek dauzkan patenteak, markak, erregistratutako ereduak eta know-how-a.
    • Enpresak baditu patente propioak edo teknologia-maila handia (8-10 puntu).
    • Enpresak baditu lizentziak edo nolabaiteko teknologia-maila bat (4-7 puntu).
    • Enpresak ez du patente edo lizentziarik, eta bere ezagutzak edo bitarteko teknologikoak ez dira nahikoa sektorean nabarmentzeko. (1-3 puntu).

3. Bigarren mailako irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du.

  • 3.1.– Parke Teknologikoetan edo Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan kokatuta egotea. Enpresaren berrikuntza teknologikoko profila hartuko da kontuan.
    • Enpresa bere berrikuntza teknologikoko profilaren araberako parke teknologiko batean kokatzen da. Edo enpresa berria BIC batean sortu da, zeinarekin parte hartu baitu negozio-planaren garapenean eta exekuzioan (8-10 puntu).
    • Enpresa parke teknologiko edo BIC batean kokatuta egon zen hasieran, eta gero tokiz aldatu zen. Edo nolabaiteko harremana izan du BIC batekin (5-7 puntu).
    • Enpresa edo enpresa berria ez da inoiz egon parke batean kokatuta, eta ez du harremanik izan BIC batekin (punturik ez).
  • 3.2.– Harremana eta irisgarritasuna. Kolaborazioak eskaintza teknologikoarekin, Euskal Autonomi Erkidego barruan eta kanpoan (unibertsitateko sailak, teknologi zentroak, laborategiak, etab.), eta lankidetza teknologikoko edo berrikuntza irekiko bestelako akordioak bezero, hornitzaile, kluster edo berrikuntza sareekin.
    • Enpresak ezagutzen ditu Euskadiko, Estatuko edo nazioarteko unibertsitateak, teknologi zentroak eta laborategiak, eta erregularki kolaboratzen du haiekin. Gainera, hitzarmenak dauzka horietako bat edo gehiagorekin (8-10 puntu).
    • Enpresak eskaintzako zentroren batekin kolaboratzen du edo lankidetza teknologiko eta garapen bateratuko programak egiten ditu bezero, hornitzaile edo sektoreko beste enpresa batzuekin edo klusterrekin (4-7 puntu).
    • Enpresak ez du kolaboratzen eskaintza teknologikoarekin eta ez du lankidetza tekniko edo teknologikorik beste enpresa batzuekin (0-3 puntu).

Ulertuko da enpresak oinarri teknologikoa duela, baldin ebaluazioan lortutako guztizko nota a) ataleko guztizko notaren % 50ekoa edo handiagoa bada, eta irizpide bakoitzean lortutako nota honakoen berdina edo handiagoa bada:

  • 1.1) ataleko irizpideei dagokien gehienezko notaren % 50a.
  • 1.2) eta 1.3) ataletako irizpideei dagokien gehienezko notaren % 40a.

Teknologikotzat jotzen diren proiektuak automatikoko joko dira berritzailetzat, eta 30 puntu lortuko dituzte.

Halaber, Oinarri Teknologikoko enpresatzat edota Enpresa Berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, baldin eta jatorria badute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programen babesean egindako ikerketa edota garapen teknologikoko proiektuetan.

Enpresa batek oinarri berritzailerik baduen erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, zeintzuen bidez 30 puntu lortu ahal izango baitira gehienez.

Irizpide hauetako bakoitzean 3 puntu lortu ahal izango dira, i) irizpidean izan ezik, zeinetan 6 puntu banatuko baitira:

  1. Apustu egitea etengabeko hobekuntzaren, kudeaketako berrikuntzaren eta kalitate ziurtagiriak eskuratzearen alde. Kontuan hartuko da martxan jarritako apustuen azalpena.
  2. Enpleguan, esportazioetan, merkatu-kuotan, produktu berrien merkaturatzean, eta abarretan kudeaketa egokia ezarri izanaren ondoriozko emaitza positiboen analisia.
  3. Inbertsio proiektuaren helburua eta garatu nahi diren produktu berriekin edo landu nahi diren merkatu berriekin duen erlazioa.
  4. Nazioartekotzeko plana izatea, non zehaztuko diren enpresaren produktuak kanpo-merkatuetan sartzeko estrategiak eta egin beharreko ekintzak, eta non adieraziko diren zeintzuk diren enpresari interesatzen zaizkion eremuak eta horien periodifikazioa.
  5. Berdintasun Plan bat edo emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako erakunde kolaboratzaile baten ziurtagiriak edukitzea, eta baita ere jazarpen sexistaren aurkako protokoloak, laneko eta familiako bizitzak bateratzeko neurriak, e.a., salbu eta ez bada derrigorrezkoa enpresaren berezko ezaugarriengatik.
  6. Bere jarduera Enpresa eta Berrikuntza Zentro (EBZ) hauetakoren batean hasitakoa izatea eta/edo haren tutoretzapean egotea: Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa (BIC Araba), Ezkerraldeko Enpresen Garapenerako Zentroa (BIC Bizkaia Ezkerraldea), Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa (BEAZ), Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa (BIC Gipuzkoa).
  7. Kontuan hartzea enpresa-berrikuntzaren dimentsio globala nazioarteko kate globaletako berrikuntzari dagokionez.
  8. Lerrokatuta egotea ingurumenaren aldeko apustuarekin, eraginkortasun energetikoarekin, emisioak murriztearekin eta Garapen Jasangarriari buruzko 2030 Agendan onartutako Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) betepenarekin.
  9. Estrategia bat eta ezarpen-maila jakin bat izatea IKTen arloan (informazio, komunikazio eta Interneteko teknologiak), digitalizazioan, IoT-n, 4.0 Industrian, eta abarretan, jarduera eta negozio-eredua garatzeko.

Ulertuko da enpresak izaera berritzailea duela, baldin eta gutxienez % 50eko puntuazioa lortu badu berrikuntzari buruzko irizpideetan.

Halaber, Oinarri Teknologikoko enpresatzat edota Enpresa Berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, baldin eta jatorria badute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programen babesean egindako ikerketa edota garapen teknologikoko proiektuetan.

Aurrerakin itzulgarriak.

Aurrerakin itzulgarriak diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainokoak dira.

Aurrerakinak gehienez 200.000,00 eurokoak izango dira sortutako enplegu bakoitzeko, eta gehienez 150.000,00 eurokoak mantendu den enplegu bakoitzeko. Inolaz ere ezingo da jaso 1.500.000,00 euro baino gehiago.

Kontuan izanik enpresaren tamaina eta Oinarri Teknologikokoa edo/eta Berritzailekoa den, itzuli beharreko laguntza izango da diruz lagundu daitekeen inbertsioari intentsitate hauek aplikatzearen emaitza:

Enpresaren kategoriaTeknologikoaBerritzailea
Txikia% 35% 30
Ertaina% 30% 25

Deialdi honetan jasotzen diren laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek xede bererako ematen dituztenekin, baldin eta denek batera ez badute gainditzen ezarritako muga.

Diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartuko da enpresaren aktiboan sartuko diren aktibo finkoen erosketa, baldin aktibo horiek baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan bildutako Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako definizioaren arabera kategoria edo epigrafe hauetan dauden aktiboak izatea:

  1. Industri Jabetza eta Patenteak.
  2. Aplikazio informatikoak.
  3. Lurrak eta Ondasun naturalak.
  4. Eraikuntzak.
  5. Instalakuntza teknikoak.
  6. Makinak.
  7. Tresnak.
  8. Beste instalazio batzuk.
  9. Informazio prozesuetarako ekipoak.

«Lurrak eta Ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» epigrafeetako inbertsioaren gehienezko zenbatekoa laguntza jaso dezaketen gainerako aktiboen berdina izango da. Gehienezko zenbateko hori gaindituz gero, gehiegizko inbertsioa ez da joko diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat, baina bai inbertsio onartutzat, Aginduan ezarritako baldintzak betetzeko.

Nolanahi ere, aktiboek zuzeneko lotura izan beharko dute enpresak xede sozialtzat duen jarduerarekin.

b) Lehen aldiz erabiliko direnak edo lehenbizikoz martxan jarriko direnak izatea, salbu eta lehendik erabilitako eraikinak eta bestelako eraikuntzak erosten badira; kasu horretan, berriak balira bezala hartuko dira.

Era berean, ulertuko da diruz laguntzeko moduko gastua dela aktiboak erostea konkurtso-prozedura batean sartuta dagoen establezimendu bati, edo aktiboak erosi izan ez balira konkurtso-prozeduran sartua legokeenari. Aktiboak erlaziorik ez duten hirugarren pertsonei erosiko zaizkie, eta operazioa merkatuko baldintzetan egingo da.

c) Gutxienez hiru urteko amortizazio epea izatea, eta gutxienez hiru urtez egotea enpresaren aktiboan.

d) Finantza-errentamendu bidez finantzatutako inbertsioak -dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartua izan dadin- esplizituki jasotzea hura erosteko aukera kontratua amaitzean, bai eta kontratua gauzatzeko konpromisoa, bi alderdiek sinatua.

e) Aktiboak, oro har, hirugarreni lagata ez egotea, kontuan izan gabe lagatzearen truke kontraprestaziorik badagoen.

f) Oro har, enpresa eskatzaileak edo harekin elkartu nahiz lotutako enpresek fabrikatua ez izatea.

g) Dirulaguntza jaso dezaketen aktibo ez-materialak, oro har, enpresa onuradunaren establezimenduan ustiatuko dira, aktiboaren elementu amortizagarritzat joko dira, hirugarrenei merkatuko baldintzetan erosiak izango dira, eta enpresaren aktiboan mantenduko dira gutxienez hiru urtez.

Sailari espresuki jakinaraziko zaio zeintzuk diren elkartutako edo lotutako enpresei aktiboak erosi izanaren ondoriozko inbertsioak, eta kanpo kontrolerako auditoretzen bidez baloratuko dira.

Ez dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat joko:

  1. Bazkideren batek kapitalari espezietan egindako ekarpenak.
  2. Ordezkapen-inbertsioak.
  3. Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik hasitako inbertsioak.
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.