Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Hazitek programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Eskaerak 2025eko martxoaren 17ra arte bidal daitezke.

Programa honen onuradunak ENPRESAK (handiak zein ETTak), enpresa-erakundeak eta taldeak. 

Fondo galdurako laguntza da.

Jendaurrean zabaltzeko prestatzen diren dokumentuetan, karteletan, propagandan eta argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta esaldi hau jaso beharko dira: “Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua”. Gainera, diruz lagundutako jarduerei buruzko informazioa emateko eta komunikazioak bidaltzeko garaian, EGEFen bidez komunitate mailako kofinantzaketa jaso duela aipatu beharko da hedapen horretarako sortzen diren material/euskarrietan. Kasu horretan, gainera, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunarekiko erreferentzia gehitu beharko dira eta, ekintzak bideratzeko garaian, horri buruzko deskribapen laburra gehitu beharko da Interneteko webgunean. Horrekin lotuta, Batasunarengandik finantzaketa-laguntza jaso dela nabarmendu eta/edo gutxienez proiektuari buruzko informazioa jasotzen duen kartel bat jarri beharko da (gutxienez A3 neurrikoa). Kartel horretan, Batasunarengandik finantzaketa-laguntza jaso dela zehaztu beharko da jendeak ondo ikus dezakeen tokian.

Modu telematikoan eskatu behar izango da “I+D+i” aplikazioan, eta dagokion kontseilaritza ordera zuzendu.

Oraingo deialdian, proiektuaren urte bakoitzean egindakoaren likidazio-eskaera amaitutako urtearen ondorengo lehen bi hilabeteetan aurkeztu beharko da (proiektu lehiakorretarako zein estrategikoetarako). Horretarako, dirulaguntzaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko da, proiektuaren kostuen auditoretza-txostena eta gainerako dokumentazioa barne, laguntza emateko ebazpenarekin batera erakunde onuradun bakoitzari bidaliko zaizkion jarraibideen arabera.

Proiektu lehiakorretan ez da beharrezkoa.

Proiektu estrategikoetan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente bat edo batzuk azpikontratatu beharra dago, aurkeztutako aurrekontu totalaren %20az gutxienez.

Urteko eskuzko zinadura eskaneatua eta digitala onartzen dira.

Lehiakorrak diren Industria Ikerketako Proiektuek laguntzaren %30a jasoko dute.

Garapen Teknologikoko Proiektu estrategikoek %25a jasoko dute.

Bestalde, Industria Ikerketako Proiektu lehiakorrek %40a jaso ahal izango dute, eta Garapen Teknologikoko proiektu estrategikoek %25eko laguntza.

Aukera daitezke soilik proiektuaren ikerketa-aktibitatearekin harreman zuzena duten bidaiak.

Ez!

Laguntzak bi ordainketan egiten dira, modu honetan:

Proiektu lehiakorrentzat:

  1. Subentzioaren %70a eskainia, eskaintza bermatzen duen notifikazioaren ostean.
  2. Gainontzeko %30a subentzioa justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da, subentzionatutako aktibitateak eta lortutako helburuen neurria frogatu ondoren.

Proiektu estrategikoentzat:

  1. Lehenengo urterako subentzioari dagokion kantitatearen %50a ordainduko da erresoluzioaren notifikazioaren ostean.
  2. Lehenengo urterako gainontzeko kopurua eta gainerako urteetakoa, urtean egindako aktibitatearen, finkatutako helburuen eta izan duen gastuaren justifikazioa eman ostean.

Justifikazioa adierazi bezala egin ondoren, justifikatutako urteko ordainketaren partearen eta hurrengo urteko kopuruaren %50aren aldibereko libramendua egingo da.

Lehiatuko duten ikerketa eta garapenerako proiektuen urteko aurrekontua gutxienez 100.000 eurokoa izan beharko da. Kooperazio-proiektua izatekotan, enpresa partehartzaile bakoitzeko kantitatea urteko 50.000 eurokoa izango da.

Bestalde, Industria-Ikerketa eta Garapen Esperimentaleko Proiektu Estrategikoek, gutxienez 4 milioi euroko aurrekontua eta gehienez 3 urteko iraupena izango dute. Gainera, enpresa bakoitzeko aurrekontua urteko 50.000 eurokoa izango da.

Subentzioa jasotzen duen enpresak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 euro (BEZ gabe) baino gehiagokoa bada. Subentzionatu beharreko kontzeptu bera hainbat fakturatan banaturik balego, zenbatekoak metatuko lirateke.

Hiru eskaintzen eskaera hau obrarako konpromezua hartu, zerbitzua aurkeztu edota ondasuna eman aurretik egin beharko da.

Hiru eskaintzak aurkeztu beharko dira justifikazioko unean, eta ekonomia-abantaila gehienekoa hautatzen ez bada, aukeraketa hau justifikatzen duen memoria bat aurkeztu behar da.

Era berean, zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikoa ez balego, zerbitzu edo ondasuna ohiz kanpokoa delakoan, hiru eskaintzak ezin aurkeztearen justifikatzen duen memoria eman beharko da.

Proiektu lehiakorrek euren aktibitatea hasi ahal izango dute eskaera aurkeztu ondoren, aurtengo abenduaren 31 arte (Urterokoa). Bestalde, proiektu Estrategikoak hasi ahal izango dira eskaera egitean, eta gehienez 3 urteren buruan amaitu (Urte anitzekoak).

Proiektuak eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.

Norgehiagoka bidez egiten da, fase bakarrean. Dirulaguntza emateko ebazpenean:

  • Diruz lagundutako proiektuen zerrenda, erakunde onuraduna, onartutako aurrekontua eta emandako dirulaguntza jakinaraziko dira.
  • Ezetsitako edo baztertutako proiektuen zerrenda jakinaraziko da.
  • Halaber, erakunde onuradunari jakinaraziko zaizkio espedientea amaitu arte egin beharreko urratsak eta justifikazio-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Telematikoki aurkezten da, egoitza elektronikoaren bidez:

https://app5.spri.net/IDI/HomeHazitek.aspx

Eskaeraz gain, errekerimendu, jakinarazpen, zuzenketa eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketa guztiak baliabide elektronikoen bidez egingo dira.

Enpresaren legezko ordezkariaren ziurtagiri aitortua beharko da digitalki sinatzeko eta txartel-irakurgailu bat (ziurtagiriak). Baliozko ziurtagiriak erakunde hauek emandakoak dira: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT, Camerfirma.

Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da lege-ordezkariaren notarioaren boterearen kopia bat aurkeztu behar da, proiektuaren memoria teknikoarekin batera.

Bai. Enpresen erakundeek eta taldeek jaso dezakete, haien horma juridiko-legala gorabehera.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.