Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Zabaldu programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Eskaeran gutxienez ekintza 2 adierazi behar dira, edozein dela ere herrialdea.

Eskatzaileek eskabide bakarra eta gutxienez 3. eranskinean jasotakoen arteko bi ekintza desberdin aurkeztu beharko dituzte Zabaldu programaren deialdi honetan.

Enpresa bakoitzak gehienez 4 bidaia-poltsa izango ditu. Sortzen ari diren enpresen kasuan (startup), gehienez 6 bidaia egin ahal izango dira.

Enpresa bakoitzak gehienez ere 4 gonbidapen jaso ditzake gastu gisa, eta 6, sortzen ari diren enpresen kasuan (startup), 1.000 euroko gehienezko zenbatekoa garraioan eta ostatuan bezero potentzialentzako gonbidapen bakoitzeko.

Ez dago gehieneko kopururik, enpresek edozein herrialdetarako eskaerak aurkeztu ditzakete.

Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50erainokoak izan daitezke, eta dirulaguntza gehienez 45.000 eurokoa izango da enpresako.

Zabaldu laguntza eskatzeko dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  1. Eskaera telematikoa, behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen behar besteko ahala duen legezko ordezkariak sinatuta. Eskaeran erakundeari nahiz proiektuari buruzko datuak jasoko dira, eta azken horiek proiektua egoki baloratzeko oinarria izango dira.
  2. Enpresaren eskriturak eta ordezkaritza ahalordea.
  3. Emandako kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
  4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta erakunde emaileari ez bazaio eman egiaztagiri hori zuzenean lortzeko baimenik.
  5. ETEa dela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an eman zuen 2003/361/EE Gomendioan (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2003-05-20ko L 124 zk., 0036-0041 orr.) esandakoaren arabera. Baldintza hori, hala badagokio, horretarako egindako bisitan egiaztatu ahal izango da.
  6. Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzen zerrenda, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
  7. Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
  8. Enpresaren tamaina zehazteko datuak, hau da, enpleguaren urteko datuak, negozioaren bolumena eta negozioaren balantze orokorra, baita enpresari lotutako edo bazkidetutako gainerako enpresena eta talde osoarena ere. Horren barruan, talde osoaren antolakuntza-eskema gehitu beharko da, parte-hartzeekin eta enplegu-datuekin, ustiapen- eta balantze-kopuruekin, eta hori guztia dirulaguntzak eskatu aurreko ekitaldiei dagokienez.
  9. Startupen kasuan, araudian aipatutako baldintzak betetzen dituztela justifikatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.
  10. Kanpoko instalazio komertzialekin eta/edo produktiboekin lotutako gastuak gastuetarako eskatzen bada eta ezarpena 2024. urtean egin behar bada, ezarpen hori egin izana ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  11. Soilik enpresei emandako 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzeko abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordaintzeko epeak betetzen direla ziurtatzen duen egiaztagiria; erantzukizunpeko adierazpena edo auditorearen ziurtagiria izan daiteke.
  12. Enpresa emergenteen kasuan (startup enpresak), egoera hori egiaztatzen duen justifikazio memoria eta erantzukizunpeko adierazpena, Gorabidean diren enpresen ekosistema sustatzeko abenduaren 21eko 28/2022 Legean ezarritakoari jarraikiz, enpresa horiek 2013ko abenduaren 31 eta gero eratu badira. Baldintza hori, hala badagokio, horretarako egindako bisitan egiaztatu ahal izango da.

Era berean, enpresa nazioartekotzeko proiektuaren balorazio egokia egiteko, honako hauek atxiki behar dira:

  1. 2030 Agendarekiko eta Giza Eskubideekiko konpromisoen arloan izandako inpaktuaren (jatorrian eta/edo jomugan) justifikazioa; horretarako, ingurumen jasangarritasuna, genero berdintasuna, euskararen sustapena eta, hala badagokio, erantzukizun sozial korporatiboa bezalako arloetako ziurtagiriak aurkeztuko dira (5. eranskina).

Dokumentu hauek aurkeztu behar dira likidazio-eskaerarekin batera:

  1. Dirulaguntzaren bidez finantzatu diren jarduerak gauzatu izanaren justifikazio memoria.
  2. Enpresa emergenteen kasuan (startup enpresak), langileen kostu zuzena justifikatzeko, enpresak 10T eredua eta langileen izenen zerrenda aurkeztu beharko ditu, baita proiektuan lan egiten duten langileen laneko parteak ere, horretan emandako ordu kopuru zehatza adierazita. Nazioartekotzeko estrategia, nazioarteko marketin planak eta/edo proiektuak kanpoan ezartzeko aukeren bideragarritasuna aztertzeko lanetan parte hartzen duten pertsonak soilik hartuko dira kontuan.
  3. Ekintza bakoitzaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua.
  4. Onartutako gastuen fakturak, kostuak banakatuta, jaulkipen data eta hornitzailea adierazita, baita ordainagiriak ere, bakoitza bere zenbatekoarekin eta ordainketa datarekin. Gastuak auditoretza bidez ere egiaztatu ahal izango dira.
  5. Egindako bidaiak justifikatzeko, bidaiaren egiaztagiri gisa, garraio txartelak edo ostatuaren fakturak –benetako kostua egiaztatzen dutenak– aurkeztu beharko dira. Ibilgailu propioaren edo taxiaren erabilera ez da kontuan hartuko.
  6. Bigarrengo eranskinean aipatzen diren azterketei dagokienez (aholkularitza estrategikoko eta operazionaleko azterketak), azterketaren kopia osoa aurkeztu beharko da.
  7. Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DEALen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeei dagokienez, ez dira kontuan hartuko DLOren 31.3 artikulua betetzen ez duten gastuak.

Justifikazio-agiriak bide telematikoz aurkeztu behar dira, enpresa onuradunaren legezko ordezkariaren sinadurarekin, laguntza emateko ebazpena jasotzen denetik 2025ko otsailaren 28ra arteko epean.

Ez, deialdi honetan ezin da eskatu luzapenik.

Dirulaguntza bi zatitan ordaintzen da, honela:

  1. Dirulaguntzaren % 35 emandako laguntza onartu ostean edo, hala badagokio, Zabaldu laguntzen programaren oinarrietako 15. artikuluan zehaztutako hamabost eguneko epea igaro ostean.
  2. Gainerako % 65aren likidazioa, dirulaguntzaren xede diren ekintzak burutzean egindako gastuak justifikatu ostean.

Bai, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuetarako laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.