Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalak Programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Proiektuak behar bezainbeste pertsona jaso ditzake, baina dirulaguntza enpresako lantaldeko 27 kidetara mugatuta dago gehienez.
Edozein neurri eta sektoretako enpresak, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Eskaera aurkezteko unean legez eratuta egotea.
- Lan-zentroak Euskadin izatea.
- Enpresa osatzen duten pertsonen zibersegurtasuneko gaitasun digitalak hobetzera bideratutako proiektuak garatzea.
Ezin daitezke sartu honako hauek:
- Pertsona fisikoak (kontratatutako langilerik gabeko autonomoak).
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
- Administrazio publikoak eta mendeko erakundeak.
- Aldi baterako enpresa-elkarteak.
- Krisian dauden enpresak, komunitateko definizioaren arabera.
Bai. Zerbitzu hori eskaintzeko SPRIk gaitutako erakunde esleipendunen artean, aholkularitza-enpresa espezializatu bat aukeratu beharko duzu.
Aholkularitza-enpresa horrek egingo du zure langileen zibersegurtasun arloko gaitasun digitalen diagnostikoa eta bera arduratuko da eskaerarekin batera aurkeztu beharko duzun laneko plan pertsonalizatua prestatzeaz.
“Zibersegurtasuneko gaitasun digital profesionalak·programan, ez dago ohiko laguntza ekonomikoetakoaren moduko likidazio-eskaerarik; izan ere, ez da diruz lagunduko enpresak egindako gastua. Hori beharrean, zuzenean SPRIk eskaintzen duen doako zerbitzua eskaintzen da.
Ez duzu gastuak justifikatu, fakturak aurkeztu edo inbertsioren baten itzulketa eskatu beharrik.
Hala ere, aholkularitza-zerbitzua amaitutakoan, laguntza erabat gauzatu dela ulertuko da, eta espedientea formalki itxi beharko da likidazio-eskaera baten bidez, honako elementu hauekin:
Likidazio-eskaera SPRIren webgunean aurkeztu beharko duzu, zerbitzua amaitu eta gehienez 90 egun naturaleko epean.
Enpresa ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsonak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea.
Honako hauek jaso beharko ditu eskaerak:
- Enpresaren eta legezko ordezkariaren identifikazio-datuak.
- Proiektuan parte hartu duen langile kopurua.
- Jasotako zerbitzuari buruzko balorazio laburra.
Gainera, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu, aholkularitza behar bezala jaso duzula eta programaren eraginaren jarraipena egiten laguntzeko prest zaudela baieztatzeko.
Proiektua gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, emakidaren ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.
Epe horretan prozesu osoa egin beharko da: diagnostikoa, aholkularitza eta hobekuntza-plana.
Epe hori handitzeko aukera egongo da justifikatutako kausak daudenean, baina beharrezkoa izango da SPRIk espresuki baimentzea.
- Erantzukizunpeko adierazpena, legezko ordezkariak digitalki sinatutakoa. Honako hauek ziurtatu beharko ditu:
- Enpresak onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela.
- Ez dagoela laguntzak jasotzeko debekuetan sartuta.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela.
- Programaren jarraipena egiten laguntzeko konpromisoa hartu duela bere gain.
- Datu fiskalak eta Gizarte Segurantzakoak kontsultatzeko baimena edo, bestela, dagozkion ziurtagiriak.
- Enpresaren eta legezko ordezkariaren identifikazio-datuak.
- Diagnostikoan parte hartuko duen lantaldearen behin-behineko zerrenda (gerora alda daiteke).
Bai, baina beherantz bakarrik. Aurrez ikusitakoa baino pertsona gutxiagok parte hartuko balu, laguntza modu proportzionalean egokituko da.
Inola ere ez da onartuko emakida-ebazpenean onartutakoa baino kopuru handiagorik.
Horregatik, garrantzitsua da behar bezala aurreikustea taldeko zenbat pertsonak hartuko duten parte diagnostikoan, eta laguntza aurreikuspen horren arabera eskatzea.