Filtra tu búsqueda



Finantzaketa

Zure enpresarentzako finantzaketa-laguntzak

Hemen duzu adituen laguntza eta aholkularitza.

Berebiziko arreta ematen diogu enpresen finantzaketari, suspertu daitezen, beren lehiakortasuna hobetu dezaten balio erantsiaren zein merkatuaren ikuspegitik, eta gauza izan daitezen enpresa proiektu berriei ekiteko.

Hona hemen eskaintzen ditugunak: Arrisku Kapitalelako tresnak, kreditu parte-hartzaileak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak; eta lanean jarraitzen dugu enpresek eskura dituzten finantzaketa-iturriak handitzeko eta hobetzeko.

Produktu berri bat garatu behar baduzu, berehalako likidezia behar baduzu edo merkatu berrietan inbertitu nahi baduzu, badauzkagu zuretzako tresnak.

 

Jarri harremanetan gure finantza-aholkulariarekin, laguntza irmoa emango dio zure proiektuari

 

Laguntzak

Zure enpresan inbertitzen laguntzen dizuten finantzaketa-laguntzak eskaintzen ditugu

Basque Funtsa programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan

Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Baskeep
Adituen aholkularitza

Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak

Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Nazioarteko Gauzatu programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa

Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Bideratu Berria programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Krisi-egoeran dauden industria arloko enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak

0,6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. Laster
Gauzatu Industria programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Industria-instalazio berriak erosteko, ekipatzeko eta abian jartzeko finantzaketa

Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). Laster
Renove Smart Industry programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza

75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Lortu programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Enpresaren jarraipena eta bideragarritasuna bermatuko duten birfinantzaketa-proiektuentzako laguntza

Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen ekintza-plan bat prestatzeko. Epea itxita
Indartu programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Ekoizpen-instalazio berriak erosi, berritu eta ekipatzeko programa

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Ezkerraldea handitutan eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioentzat. Epea itxita
Arrisku Kapitala

Euskadiko Arrisku Kapitala

Euskal enpresen suspertzea eta hazkundea azkartuz

Eskura jartzen dizkizugu zure enpresarentzako finantza-baliabideak eta balio erantsiko tresnak. Ez dugu euskarri finantzarioa bakarrik ematen, horrezaz gain, aldi baterako partaidetzak hartzen ditugu euskal enpresen kapitalean eta sozietatearen kudeaketan ere kolaboratzen dugu. Aliatu estrategikoa gara, eta badugu gaitasuna zurea bezalako proiektuei baliabideak eta finantzaketa esleitzeko.

 

Jar zaitez harremanetan zure finantza-aholkulariarekin

Inbertsio funtsak

Inbertsio funtsak

01. FUNTS GENERALISTAK

  • Inbertsioak egiten dituzte enpresa industrialetan eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan.
  • Hazteko potentzial handia duten enpresa berritzaileetan.
  • Negozio / merkatu berrietan inbertitzeko edo halakoak garatzeko proiektuak dituzten enpresetan.

02. LANPAR FUNTSA

Funts honen helburua da langileek enpresako esparru guztietan parte har dezatela.

Enpresaren finantzaketa hobetzen du proiektuak sustatzeko, mantentzeko eta garatzeko, kapitala, lana eta ezagutza uztartuz modu konprometitu batean.

03. EKINTZAILETZA FUNTSAK

  • Enpresa berritzaileetan.
  • Fabrikazio Aurreratuaren arloko enpresetan.
  • Bio-zientzien sektoreko enpresetan.