Finantzaketa
Zure enpresarentzako finantzaketa-laguntzak
Hemen duzu adituen laguntza eta aholkularitza.
Berebiziko arreta ematen diogu enpresen finantzaketari, suspertu daitezen, beren lehiakortasuna hobetu dezaten balio erantsiaren zein merkatuaren ikuspegitik, eta gauza izan daitezen enpresa proiektu berriei ekiteko.
Hona hemen eskaintzen ditugunak: Arrisku Kapitalelako tresnak, kreditu parte-hartzaileak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak; eta lanean jarraitzen dugu enpresek eskura dituzten finantzaketa-iturriak handitzeko eta hobetzeko.
Produktu berri bat garatu behar baduzu, berehalako likidezia behar baduzu edo merkatu berrietan inbertitu nahi baduzu, badauzkagu zuretzako tresnak.
Jarri harremanetan gure finantza-aholkulariarekin, laguntza irmoa emango dio zure proiektuari
Zure enpresan inbertitzen laguntzen dizuten finantzaketa-laguntzak eskaintzen ditugu

Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Atzerrian instalazioak irekitzeko, handitzeko edo berritzeko finantzaketa
Kreditu-ildo bat ezarpena egitean edo atzerriko sozietateak erostean eginiko inbertsiorako; atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko… Laster
Krisi-egoeran dauden industria arloko enpresak berregituratzeko eta berrindartzeko laguntzak
0,6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. Laster
Ekoizpen-instalazio berriak erosi, berritu eta ekipatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Ezkerraldea handitutan eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioentzat. Aurreeskaera irekita
Industria-instalazio berriak erosteko, ekipatzeko eta abian jartzeko finantzaketa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). Aurreskaera irekita
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Enpresaren jarraipena eta bideragarritasuna bermatuko duten birfinantzaketa-proiektuentzako laguntza
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-rainoko dirulaguntzak kanpoko profesionalak kontratatzeko, eta haien laguntzarekin abiapuntuko egoeraren diagnostiko bat egin eta negozioaren bideragarritasuna ahalbidetuko duen ekintza-plan bat prestatzeko. Epea itxitaEuskadiko Arrisku Kapitala
Euskal enpresen suspertzea eta hazkundea azkartuz
Eskura jartzen dizkizugu zure enpresarentzako finantza-baliabideak eta balio erantsiko tresnak. Ez dugu euskarri finantzarioa bakarrik ematen, horrezaz gain, aldi baterako partaidetzak hartzen ditugu euskal enpresen kapitalean eta sozietatearen kudeaketan ere kolaboratzen dugu. Aliatu estrategikoa gara, eta badugu gaitasuna zurea bezalako proiektuei baliabideak eta finantzaketa esleitzeko.
Inbertsio funtsak
01. FUNTS GENERALISTAK
- Inbertsioak egiten dituzte enpresa industrialetan eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan.
- Hazteko potentzial handia duten enpresa berritzaileetan.
- Negozio / merkatu berrietan inbertitzeko edo halakoak garatzeko proiektuak dituzten enpresetan.
02. LANPAR FUNTSA
Funts honen helburua da langileek enpresako esparru guztietan parte har dezatela.
Enpresaren finantzaketa hobetzen du proiektuak sustatzeko, mantentzeko eta garatzeko, kapitala, lana eta ezagutza uztartuz modu konprometitu batean.
03. EKINTZAILETZA FUNTSAK
- Enpresa berritzaileetan.
- Fabrikazio Aurreratuaren arloko enpresetan.
- Bio-zientzien sektoreko enpresetan.