Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 18 ekaina, 2021

2021eko Indartu programa: hamabi milioi euro egoera ahulean dauden eskualdeetako industriaren eta langabezia-tasa handiena duten udalerrien laguntzetarako

  • Laguntza horiek 2020-2024 “Euskadi martxan” gobernu-programaren helburua partekatzen dute: suspertze ekonomikoa sustatzea

  • Nerbioi ibaiaren Ezkerraldera eta Oiartzualdera eta EAEko urteko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietara bideratzen dira

  • Eskabideak aurkezteko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak sustatzen du Indartu programa. Programaren helburua da enpresei Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean lehiakortasuna hobetzea eta garapen ekonomikoa ekarriko dituen ekoizpen-inbertsioa egiten laguntzea. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten udalerriak ere jasotzen dira. Gaur argitaratu da EHAAn aurtengo urterako deialdia, eta, bihartik aurrera, eskabideak aurkez daitezke.

 

Indartu programaren dirulaguntzetara erauzketako, eraldaketako, ekoizpeneko eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) jo ahalko dute, bai eta  zerbitzu logistikoetako enpresek ere, garraioak izan ezik, baldin eta laguntzaren helburu diren inbertsioak Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean kokatzen badira. Halaber, oraindik eskualde ahul gisa katalogatu ez badira ere, Euskadiko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan inbertitzen duten enpresek ere jo ahalko dute. 

 

Enplegua sortzen duen ekoizpen-inbertsioaren sustapena Eusko Jaurlaritzaren jarduketa orientatzen duten ardatz estrategikoetako bat da. Zentzu horretan, Indartu programak lurralde-edukiko diskriminazio positiboa ezartzen du langabezia-egoera larrienean dauden eskualde jakinen alde. 2018ko deialditik, EAEko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa zuten udalerriak izaten ziren kontuan; izan ere, EBk eskualde ahuletan aitortutako udalerrien antzeko egoeran daudela ulertzen da. Ekitaldi honetarako, COVID-19ak eragindako egoera oinarri hartuta, batez bestekotik gorako langabezia-tasa % 15ekoa izatea erabaki da. Ehuneko horrek jarraitzen du Europar Batasuneko irizpideekin bat etorriz.

 

Udalerrien zerrenda

Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean laguntza horien ondorioetarako sartzen diren udalerriak honako hauek dira:

  1. a) Oiartzualdea (Gipuzkoa): Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.
  2. b) Nerbioi ibaia (Bizkaia): Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.

 

Eskualde ahultzat jo ez, baina Euskal Autonomia Erkidegoaren urteko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten udalerriak (EUSTATek ezarritako azken kalkuluaren arabera) honako hauek dira: Agurain, Asparrena, Labastida, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Laudio, Oion eta Zanbrana Araban; Atzentales, Balmaseda, Barrika, Basauri, Bermeo, Bilbo, Elantxobe, Galdames, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Ondarroa, Sukarrieta, Trutzioz, Urduña, Zalla eta Zaratamo Bizkaian, eta Soraluze Gipuzkoan.

 

Dirulaguntzetara jotzeko irizpideak

 

Laguntzetara jotzeko, enpresa handiek gutxienez 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute; ETEek gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute. Halaber, aurretik aipatutako onartutako gutxieneko inbertsioetara iritsi ez, baina, enpresa handien kasuan, gutxienez 25 enplegu sortzen dituzten enpresen eta, ETEen kasuan, gutxienez 5 enplegu garbi sortzen dituzten enpresen inbertsioak ere kontuan izango dira.

 

Gainera, enpresaren berezko baliabideak, dirulaguntzak kanpo utzita, gutxienez diruz lagundu daitekeela uste den inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iritsi behar dira. Kontuan hartuko diren inbertsioak entitate juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, zenbait ekoizpen-zentro dituzten enpresa-taldeen kasuan –% 100eko akziodunen partaidetzarekin–, soilik arau honen eskakizunak bete eta inbertsioen helburu diren ekoizpen-zentroan edo -zentroetan. Eta, azkenik, entitate eskatzaileek inbertsioen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa oinarritu beharko dute.

 

Gehieneko dirulaguntza 3 milioi eurokoa izango da, enpresako, eta, enpresa handien kasuan, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10 lagunduko da diruz eta, ETEen kasuan, % 15.

Lotutako albisteak

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik  tamaina  bikoiztu  du,  enpresa  txiki-  ertainen  finantza  erakunde  gisa  finkatuaz
20/02/2025 Finantziazioa

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz

2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel  Jauregi:  “Nazioarteko  ziurgabetasunaren  aurrean,  baikortasunez  eta  ilusioz  ari  gara  lanean  Euskadiko  industria  Europako  berrindustrializazioaren  buru  izan  dadin”

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”

Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik  apustu  industriala  indartu  du  talde  estrategiko  batekin,  Europan  kokatzeko,  erronka  global  handiei  aurre  egiteko  eta  nazioarteko  jokalekuaren  aldaketei  aurrea  hartzeko

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko

Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko  Jaurlaritzaren  industriari  laguntzeko  plan  berriaren  bidez,  500  milioira  arte  jarriko  dira  industria-sektorea  indartzeko,  arreta  berezia  eskainiko  zaie  ETEei
11/02/2025 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei

Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian  web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.