Atlas Molecular Pharmak 3 milioi lortu ditu gaixotasun arraroen aurkako sendagaien garapenean aurrera egiteko
Atlas Molecular Pharma farmazeutikoak, BRTAko kide den CIC bioGUNE ikerketa zentroaren ‘spin-off ‘-ak, hiru milioi euro jaso ditu EZTEN, SPRI Taldeko Arrisku Kapitalaren Funtsa, CDTI, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa eta Inveready kudeatzaile donostiarra izan diren inbertsio erronda batean.
Atlaseko hautagai nagusia ATL-001 da, sortzetiko porfiria eritropoyetikoaren aurkako farmakoa. Patologia ultra-arraroa, larria eta ahulgarria da hori, gaur egun merkatuan alternatiba terapeutikorik ez duena, ezta garatzen ari den sendagairik ere. Farmazeutiko bizkaitarrak planteatzen duen irtenbidea “botika umezurtz” gisa izendatzen dena da. “Finantza-arrazoiak direla medio, farmazia-industriaren interesik piztu ez duten sendagaiak dira horiek, paziente-talde txiki batentzat baitira. Hala ere, osasun publikoko premia oso garrantzitsuei erantzuten diete”, nabarmendu dute Atlasetik.
Sortzetiko porfiria eritropoyetikoa, zehazki, milioi bat biztanleko pertsona bati baino gutxiagori eragiten dion gaixotasun arraroa da. “Oso gaixotasun arraroa da, baina baita oso ahulgarria ere, eta sendatzeko tratamenduen eskaera handia dago. Pazienteentzako onura zuzen potentzialaz gain, Atlasen gaixotasun horrentzako garatutako estrategia beste gaixotasun arraro batzuetara estrapolatu ahal izango da”, azaldu du Óscar Millet, Atlaseko CEOak. ATL-001ek, bestalde, UROIIIS proteinaren funtzioa egonkortu eta berreskuratzen du. Proteina horrek, herentzian jasotako mutazioen ondorioz akastuna denean, porfirina toxikoak metatzea eragiten du, eta, ondorioz, sortzetiko porfiria eritropoyetikoa.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak gaixotasun arraroen azterketa sartu du Eusko Jaurlaritzaren RIS3 espezializazio adimenduneko programaren arlo estrategikoetako bat bezala, Europar Batasunak sustatua; eta orain, SPRI taldearen bitartez, Bizkaiko konpainiaren akziodunen artean sartzen da. Kapital-injekzio horri esker, farmazeutikoak I. faseko azterketa eta II. faseko saiakuntza kliniko bat hasiko ditu, farmakoak sortzetiko porfiria eritropoyetikoa duten pazienteengan duen eraginkortasuna ebaluatzeko, animalia-eredu adierazgarrietan “emaitza oparoak” lortu ondoren. Bi azterlan horiek Estatu Batuetan egingo dira, eta, amaitu ondoren, FDA azkar onartzeko programan sartu nahi da, pazienteei ATL-001 eramateko eta merkaturatzen hasteko.
SPRI Taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketaren sozietatearen bidez, aldi baterako bazkide estrategikoa bihurtzea eskaintzen du, etorkizuneko proiektu bat duten eta proiektu hori gauzatzeko laguntza sendoa behar duten euskal enpresentzat.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan
Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin
Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”
"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan
Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin