Aurten SPRI Taldeak %8 handituko du euskal enpresentzat eta industriarentzat bideratutako aurrekontua
2020an 254 milioi euro banatuko dira arlo hauetan: teknologia, berrikuntza, 4.0 Industria, zibersegurtasun industriala, ekintzailetza, enpresen sustapena eta nazioartekotzea
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldeak 254 milioi euro inguru banatuko ditu ETE, startup, euskal industria eta teknologi zentroentzat. Helburua da aurrera eraman ditzatela teknologiako, zibersegurtasun industrialeko, ekintzailetzako, enpresen sustapen eta nazioartekotzeko, berrikuntzako eta 4.0 Industriako proiektuak, horretarako beraizik sortutako hainbat laguntza- eta finantzaketa-programaren bitartez. 254 milioi euroko kopuru hori iazkoa baino ia %8 gehiago da.
Zenbateko horretatik, 199 milioi bideratuko dira teknologiara (I+G) (190), berrikuntzara (3), 4.0 Industriara (5) eta zibersegurtasun industrialera (2), 49 milioi ekintzailetza eta enpresen sustapenera, eta 5,6 milioi enpresen nazioartekotzera. Horrez gain, BEINT eta Global Training programek eta talentua erakartzeko programak beste 8 milioi euro jasoko dituzte.
Iaz SPRI Taldeak 235 milioi euro inguruko laguntzak banatu zituen 2.000 enpresa-proiekturen artean; horietatik, 189 teknologia, berrikuntza eta 4.0 Industria arloetako ekimenentzat izan ziren, 43 ekintzailetza eta enpresen sustapeneko proiektuentzat, eta nazioartekotzen laguntzeko programek 2 milioi jaso zituzten, kontuan hartu gabe talentua erakartzeko programen eta nazioartekotze beken 8 milioiak.
Zerrendatik kentzen baditugu enpresentzat ez diren programak (adibidez, Emaitek, teknologi zentroei zuzendutako programa baita), laguntzen % 47 Gipuzkoako enpresentzat izan ziren (74 milioi euro eta 1.047 proiektu onartu), % 43,1 Bizkaiko enpresentzat (67 milioi eta 674 proiektu) eta % 9,5 Arabako enpresentzat (15 milioi eta 275 proiektu). Lurralde bakoitzeko enpresen tipologia da kopuru horien eta laguntzen lurraldekako banaketaren atzean dagoen arrazoia, industria arloko ETEak gehiengoa baitira Gipuzkoan.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko