Bellota Herramientas enpresak 4 milioi euro inbertitu ditu fabrikazio-linea berri batean Legazpin
Bellota Herramientas enpresak 4 milioi euro inguruko inbertsioa egin du Legazpiko lantegian aitzurren fabrikaziorako linea berri bat abiarazteko. Linea horrek aukera emango dio konpainiari aitzur eta mailuen produkzioa bikoizteko, produktu horiexek fabrikatuko baitira linea automatizatu berri horretan. Arantxa Tapia, Ekonomi Garapeneko sailburua eta Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia instalazioetara hurbildu dira inaugurazio-ekitaldian parte hartzeko.
Linea berri horri esker, 250 erreferentzia baino gehiago fabrikatuko dituzte; hala, Legazpin gaur egun 4.000 aitzur fabrikatzen badituzte, urtearen amaieran, instalazio berriak produktibitatearen ehuneko ehuna iristen duenean, gai izango dira mota eta modelo desberdinetako 7.200 aitzur ekoizteko. Zehazki, txanda bat gehiago egingo dute tresna horiek fabrikatzeko, hala, lehen bi txanda egiten baziren aurrerantzean hiru egingo dira. Gainera, mailuen fabrikazioa ere bikoiztuko da, egunean fabrikatzen diren 2.000 mailuetatik 4.000 mailuraino igaroz
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”
"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan
Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.