Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 17 Marzo, 2020

COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun larrialdi adierazpenarekin erlazionatutako aurrekontu neurriak

Gobernu Kontseiluak premiazko zenbait neurri onetsi ditu gaur, Covid-19aren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko izugarriak ahal den neurrian arintzeko. Xedea berehala erantzutea da, Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ekonomia eta giza baliabide guztiak krisi hau gainditzeko mahai gainean jarriko dituela bermatuz

Gobernu Kontseiluak premiazko zenbait neurri onetsi ditu gaur, Covid-19aren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko izugarriak ahal den neurrian arintzeko. Xedea berehala erantzutea da, Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ekonomia eta giza baliabide guztiak krisi hau gainditzeko mahai gainean jarriko dituela bermatuz.

Eusko Jaurlaritzak berehala aplikatu behar dituen neurriak hauek dira:

  1. Covid-19 programa: Hasieran 300M/€-ko aurrekontua duen eta, beharrezkoa izanez gero 500M/€-ra arte handitu daitekeen aurrekontu-programa berria. Diru-kopuru horiek diruzaintzako gerakinetatik eta aurrekontu-kredituen soberakinetatik etorriko dira.
  2. Finantzen Euskal Institutuaren finantzaketa lerroa: aste honetan aktibatuko da, 25M/€-ko kopuruarekin, Euskadiko produkzio-sareari behar duen likidezia emateko, enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei, batez ere.
  3. Zirkulatzaile lerro berria: aurrekoarekin erlazionatuta, ahalik eta epe laburrenean, EAEren abalak izango dituen zirkulatzailearen 500M/€-ko finantzaketa-lerroak egituratuko dira, zero kostuan, bost urterako, urtebeteko gabealdearekin, Euskadin jarduten duten banku erakundeekin eta Elkargirekin lankidetzan.
  4. Aurrerakin itzulgarrietan, maileguetan edo abaletan oinarritutako Finantza-baldintzak malgutzea, birfinantzatzea eta egokitzeaGAUZATU, BIDERATU, INDARTU programetan eta beste batzuetan.

Horrela, helburua, ekonomia arloan jarduteko hiru lehentasun ezartzea da, horietako bakoitzean neurri jakin batzuk hartuta, aurretik aipatutako baliabideak erabilita:

EUSKAL OSASUN SISTEMA INDARTZEA

  • Sendagaiak hornitzea eta ekoiztea, eta osasun-materiala eskuratzea.
  • Prebentziozko arreta eta telefono bidezko aholkularitza indartzea.
  • Ez ohiko neurriak etxeko laguntza-arretan aritzen diren osasun arloko langileak indartzeko.
  • Osasun-zentroetan arreta emateko gune berriak egokitzea.

ENPRESEI ZUZENDUTAKO NEURRIAK

  • Zirkulatzailea finantzatzeko 500 milioi euroko lerroa, enpresa txikiei eta ertainei, profesionalei eta autonomoei zuzenduta.
  • Laguntzak enpresentzat, erakundeetan koronabirusa zabal ez dadin.
  • Ekipo eta erreminta teknologikoak eskuratzeko laguntzak.
  • Zailtasunak dituzten enpresentzako programa-zuzkidurak zabaltzea.

 PERTSONEI ETA FAMILIEI ZUZENDUTAKO NEURRIAK

    • Laneko eta familiako bizitzaren kontziliaziorako Programaren aplikazio zabala, jardunaldi murrizketarako laguntzekin, honetarako:
      1. Adingabeen eta koronabirusak kutsatutako edo horren ondorioz isolatutako pertsonen zainketarako.
      2. Ikastetxeen eta eguneko egoitzen itxieraren ondorioak jasaten ari diren adingabeen eta adinekoen zainketarako.
    • Lan jardunaldiaren malgutasuna bultzatzea, laguntza publikoekin.

Neurri horiek guztiak gainerako erakundeek aplikatzen dituztenen osagarri dira, ezin bestela izan, koronabirusaren aurka osasunaren eta ekonomiaren aldetik egiten ari garen borrokari aurre egiteko. Laguntza fiskalei, hau da, atzerapenei, salbuespenei eta luzapenei dagokienez, bai enpresen eta autonomoen betebehar fiskalei, bai tokiko tributuei dagokienez, Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Eudelek koordinatuta jardungo dute.

 

Lotutako albisteak

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik  tamaina  bikoiztu  du,  enpresa  txiki-  ertainen  finantza  erakunde  gisa  finkatuaz
20/02/2025 Finantziazioa

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz

2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel  Jauregi:  “Nazioarteko  ziurgabetasunaren  aurrean,  baikortasunez  eta  ilusioz  ari  gara  lanean  Euskadiko  industria  Europako  berrindustrializazioaren  buru  izan  dadin”

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”

Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik  apustu  industriala  indartu  du  talde  estrategiko  batekin,  Europan  kokatzeko,  erronka  global  handiei  aurre  egiteko  eta  nazioarteko  jokalekuaren  aldaketei  aurrea  hartzeko

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko

Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko  Jaurlaritzaren  industriari  laguntzeko  plan  berriaren  bidez,  500  milioira  arte  jarriko  dira  industria-sektorea  indartzeko,  arreta  berezia  eskainiko  zaie  ETEei
11/02/2025 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei

Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian  web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.