Arantxa Tapia sailburua eta SPRI Taldeko zuzendaria Aitor Urzelai.
Albisteak 29 apirila, 2022

Durango, Eusko Jaurlaritzaren ETEentzako Laguntza Plana aurkezteko eskualdeko birako lehen udalerria

Ekonomiaren Garapen Saileko eta SPRI Taldea, EEE, Ihobe, URA eta Elika sozietateetako ordezkariek hiru lurraldeetako eskualdeak zeharkatuko dituzte astero, 600 milioi eurotik gorako aurrekontua duten 74 laguntza-programak aurrez aurre azaltzeko.

Datorren maiatzaren 5ean Durangaldeko enpresek aurrez aurre ezagutu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-plana. Plan horrek 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du, eta laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean, aurkezpena Durangoko Landako Elkartegian egingo da (Landako etorbidea, 4), goizeko 9:30etik 11:30era.  Ekitaldian izango dira Aitor Urzelai SPRI taldearen zuzendari nagusia; Leyre Madariaga Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Ana Camacho Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria; Ainhoa Ondarzabal, BTI- Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilaria; Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria; Alex Boto Ihobeko zuzendaria;  eta Raul Perez Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, eta bakoitzak bere arloko programen xehetasunak azalduko ditu. Enpresek, beraz, laguntza-lerro bakoitzaren xehetasunak jakin ahal izango dituzte eta euren premietara ongien egokitzen dena aurkitu ahal izango dute. Ekitaldian Mireia Elkoroiribek ere parte hartuko du, Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak.  Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egin dezaten tartea egongo da.

Aurkezpenera joan nahi duten enpresek aldez aurretik izena eman behar dute behargintza@dma.eus helbide elektronikoan edo 94 623 25 22 telefono-zenbakian.

 2022ko laguntza-lerro aipagarriak

ETEentzako laguntza-planak 2021ean 8.096 proiektu bultzatu zituen eta inbertsioa guztira 2.059 milioi eurokoa izan zen. Abiapuntua 68 laguntza-programa izan ziren, eta 430 milioi euroko inbertsioa.

Ekitaldi honetan laguntza hauen funtzio nagusia da sortzen ari diren aukerak aprobetxatzeko gai diren proiektuak babestea, proiektu eraldatzaileak gehienak, eta 590 milioietatik % 70etik gora I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratuko dira. Laguntzak osatzeko, ekarpen garrantzitsuak egingo dira industrian, nazioartekotzean eta landako eta itsasertzeko ekonomia eta enplegua sustatzeko inbertsioetan.

Zehazki, ikerketarako, berrikuntzarako, eraldaketa digitalerako eta ekintzailetzarako laguntza-lerroaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa Europako berrikuntza gune gisa indartzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa kokatzea tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startupen ekosistema eragile gisa.

Teknologiak eta I+Gak 219.482.500,00 euroko laguntzak batzen dituzte, eta Eraldaketa Digitalerako 26.515.000,00 euroei, Berrikuntzarako 6.801.000,00 euroei eta Ekintzailetzarako 4.800.000,00 euroei batuta, guztira 257,5 milioitik gora izango dira I+G+b proiektuak sustatzeko.

Bestalde, industriaren garapenerako, nazioartekotzerako, energia-efizientziarako eta berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzen helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGren % 40ra iristea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea. Gainera, berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztu nahi da, eta hondakin gutxiago sortu eta horien balorizazioa eta berrerabilera areagotu, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezarri eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetu, biodibertsitatearen defentsa eta errespetu handiagoa lortzeko.

Enpresa txiki eta ertainentzako Eraldaketa Energetikorako laguntzak aurten 150.190.724,04 eurokoak dira, eta Ekonomia Zirkularrerako programetako 7 milioiak eta Bioekonomiarako 3,1 milioiak gehituta, Trantsizio Energetikorako, guztira, 160,2 milioi izango dira.

Lehen sektorerako laguntza-programei dagokienez, elikagaien industriak eta jasangarritasunak elikagaien ekoizpena handitu nahi dute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta lurralde-oreka handiagoa bermatu, landako eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskainiz. Arlo honek 66.790.000 euro izango ditu laguntza-lerro ezberdinetan.

Enpresa txiki eta ertainentzako 2022ko laguntza-planak industriako inbertsioetarako pentsatutako programa garrantzitsuak aurreikusten ditu, eta 85 milioi izango dira industria-garapenerako eta 19.950.000 euro nazioartekotzerako.

Aurkezpenak eskualdeetan

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatuta, sozietate publiko guztiak (SPRI taldea, EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA) elkarlanean ari dira laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta enpresek laguntza horiek eskuratu ahal izan ditzaten. Horrela, Jaurlaritzak eskualdeetan informazio-jardunaldi batzuk antolatu ditu eta maiatzean eta ekainean egingo dira. Lehenengoa maiatzaren 5ean egingo da Durangon, eta beste zortzi herritan ere egingo da, besteak beste, hauetan: Barakaldo, Amurrio, Tolosa edo Azpeitia. Jardunaldi guztiak aurrez aurre egingo dira, eta aldez aurretik izena eman behar da.

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.