EIT Manufacturing Call for Proposals 2023
Albisteak 11 otsaila, 2022

EIT Manufacturing-en laguntzak, 1,5 milioi artekoak, Europako industrian berrikuntza bermatzeko

Enpresek, zentro teknologikoek edo unibertsitateek osatutako partzuergoak martxoaren 11ra arte aurkez daitezke Europako erakundearen deialdira , bere bazkideen artean Aernnova, Mondragon Corporation, Manufacturing Alliance eta Tecnalia dituena. Xehetasunak Adegik (hilaren 16an) antolatutako saioan ezagutu ahal izango dira.

‘Call for Proposals 2023’ laguntzen bidez, Europako mendebaldean (Frantzia, Espainia eta Portugal) egoitza Donostiako Miramar Jauregian duen EIT Manufacturing erakunde europarrak tamaina guztietako enpresei (korporazio handiak, enpresa txiki eta ertainak edo startup-ak), zentro teknologikoei eta unibertsitateei deialdi irekia egin die. Martxoaren 11ra arteko epea dute Europako industrian berrikuntza bermatzeko proposamenak aurkezteko. Parte hartzen duten erakundeek urtero 1,5 milioi eurorainoko finantza-laguntza jaso dezakete.

Proposamenek lau arlo hauetako batekin lotuta egon behar dute:

  • Adimen artifiziala (AI) eta biki digitalak fabrikazio-sistemetarako
  • Industria zirkular eta berdearentzako teknologia adimendunak
  • Elkarlaneko robotak eta fabrikazioa malgutzeko soluzioak
  • Pertsonengan zentratutako fabriketarako automatizazioa

EIT Manufacturing fabrikazio-berrikuntzako elkarte handiena da Europa mailan, eta Europar Batasuneko Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) barruan dago. Europako mendebaldeko dibisioan euskal bazkideak ditu, hala nola Aernnova, Mondragon Corporation, Manufacturing Alliance eta Tecnalia, BRTAko kidea. 2020ko maiatzean bere jarduera hasi zenetik, EIT Manufacturing West-ek 50 proiektu baino gehiago lagundu ditu, 20 milioi euroko aurrekonturekin, eta horietatik 6 milioi inguruk eragin zuzena izan dute euskal enpresetan. Bere jarduerak Euskadin hedatzeko, Eusko Jaurlaritzaren laguntza du ELKARTEK Tipo 3 proiektuaren bidez ‘EIT Manufacturing Basque Hub’ (2021eko deialdia).

Deialdi berri honek “soluzio berritzaileak eta prestakuntza-soluzioak bilatzen ditu, Europan fabrikazio digitala bermatzeko, lehiakorragoa izanez eta jasangarria gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik”. Berrikuntza gisa, hemendik aurrera, bi urteko iraupena duten proiektuak aurkeztu ahal izango dira, hurrengo urtean beste proposamen bat aurkeztu beharrik gabe. “Aurtengo parte-hartzeak aurreko urteetako parte-hartzeen kopurua gaindituko duela uste dugu”, nabarmendu du Antoni Pijoanek, EIT Manufacturing West-eko zuzendariak.

Aurreko deialdian 290 proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik 81 hautatu ziren Europa osoan. Horietatik, euskal erakundeek gidatutako proiektu batzuk aukeratu ziren, hala nola Ecosystem, Tecnalia buru duena. Proiektu horren helburua fabrikazioan erabakiak hartzeko laguntza-irtenbide global bat garatzea da, on line mantentze prediktiboa eta kalitate-kontrola integratzeko, eta, horrez gain, informazio-plataforma bat ematea, fabrikazio-funtzioak optimizatzeko Adimen Artifiziala erabiliz. Beste adibide bat Sófocles proiektua da, Tecnalia eta Aernnova buru dituena. Roboten sistema kolaboratiboa, adimentsua eta malgua garatzen du osagai aeronautiko handiak eta konplexuak hainbat prozesutan maneiatzeko.

Jardunaldia Adegin

Deialdi honetan parte hartzeko, proposamenek industriako erakundeek, teknologia- eta hezkuntza-zentroek Europan osatutako partzuergoak izan behar dira, EIT Manufacturing-eko kideak edo kanpoko eragileak direnak. Parte hartu nahi dutenek EIT Manufacturing webgunean aurkituko dute informazio gehiago. Edonola ere, asteazkenean, hilak 16, Adegik webinar bat antolatu du ‘Call for Proposals 2023’-en xehetasunak azaltzeko.

Deialdia 2022ko martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, lehenengo fasean, eta apirilaren 29ra arte, bigarrenean. Ondoren, proiektuak berrikusi eta ebaluatu ondoren, partzuergoei jakinaraziko zaie beren proposamenak uztailaren 11 baino lehen hautatu diren.

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.