Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Arantxa Tapia sailburua eta Josu Erkoreka bozeramailea.
Albisteak 16 apirila, 2019

Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euro bideratuko ditu egoera ahuleko eskualdeetan eta langabezia tasa handiena duten udalerrietan industria-enplegua sortzeko

INDARTU 2019k zuzkidura gehigarri bat aurreikusten du, egoera ahuleko eskualdeetarako talka-planean adostua; beraz, 8 milioitik 12ra handitu da 

 

INDARTU 2019k zuzkidura gehigarri bat aurreikusten du, egoera ahuleko eskualdeetarako talka-planean adostua; beraz, 8 milioitik 12ra handitu da

Iaz, 27 enpresak programa honen dirulaguntzak jaso zituzten (13 Gipuzkoatik eta 14 Bizkaitik), eta 421 lanpostu sortu ziren

 

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren INDARTU 2019 programaren 12 milioi euroko  finantzaketa; hartara, Talka Planean  egoera ahuleko eskualdeetarako adostutako zuzkidura gehigarria betetzen du.

 

Indartu programaren helburua da enpresei produkzio-inbertsioa egin dezaten laguntzea, era horretan hobe lehiatu eta ekonomia-garapen hobea izan dezaten (Nerbioi) Itsasadarreko Ezkerraldean eta Oiartzualdean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino % 20az gorako langabezia tasa duten udalerriak ere sartzen dira, orain arte eraginpean izan ez diren udalerriak kontuan hartuz eta, lehendabiziko aldiz sartzen dira: Laudio, Nabaridas, Erribera Beitia eta Ubide.

 

Halaber, joan den urtean laguntzak eskatzeko beharra izan zuten hogei udal inguruk aurten gainditu dute behar-egoera hori. INDARTU 2018 laguntzak jaso zituzten 27 enpresek 421 enplegu berri sortu zituzten (147 Gipuzkoan eta 274 Bizkaian); era horretan, industria-berreskurapena sendotzen laguntzeko eta aberastasuna sortzen enpresa-ehundurari babesteko programaren helburua betetzen da.

 

Bereziki kaltetutako eskualdeetarako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza forma duten laguntzak dira, enplegua sortzen duten industria-inbertsioak, enpresa berriek eta dagoeneko badauden enpresek egindakoak, bultzatzeko. Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 25erainoko diru-laguntza emango da, eta gehienezko diru-laguntza 3 milioi euro izango da.

 

INDARTU Programaren diru-laguntzak jaso ahal izateko, Enpresa Handiek eta Enpresa Ertain eta Txikiek (ETEek) industriari erantsitako industria- eta zerbitzu-enpresak izatearen ezaugarria bete behar dute.

 

Gipuzkoako Oiartzualdea eta Bizkaiko Ezkerraldeko eskualdeetako herriez gain, aurten egoera ahuleko eskualde gisa katalogatuta egon gabe Euskadiko batez bestekoa baino % 20tik gorako langabezia tasa duten udalerrietan inbertitzen duten enpresak ere onartuko dira.

 

Industrializazio Plana 2017-2020

Dirulaguntza hauek Industrializazio Plana 2017-2020an kokatzen dira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak bultzatuta. Industrializazio Plana 2017-2020ak industria-garapenaren eta gizarte-desparekotasuna gutxitzearen aldeko apustu irmotzat hartzen du aberastasun-sorrera. Alde horretatik, bitarteko eta programa egokiak egituratzen ditu enpresa-inbertsioak hauspotzeko eta enplegu-aukera berriak sustatu eta sortzen dituzten enpresei laguntza integral bat emateko. Gainera, diskriminazio positiboa ezartzen du ondorengoak bultzatzeko: (Nerbioi) Itsasadarreko Ezkerraldean eta Oiartzualdean kokatutako inbertsioak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoa baino % 20az gorako langabezia tasa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehenetsitzat jotako inbertsioak.

 

Aipatutako plan hori aplikatuz, INDARTU Programak:

  • Enpresa berriek zein existitzen direnek egiten duten produkziorako inbertsioa bultzatzen du, produktua eraldatzeko prozesuko hobekuntzei, ahalmenen hazkundeari eta ekintza berrien garapenari zuzenean lotutako inbertsioak.
  • Langabeziaren egoera larrien sufritzen duten eremuak ditu jomuga.
  • Inbertsioak behar bezala finantzatuak izatearen beharra nabarmentzen du, eta eskatzen du hala enpresa berriek nola dagoeneko existitzen direnek, zati batean gutxienez, hasieran, inbertsioari Berezko Baliabideen bidez aurre egin ahal izatea: guztira laguntza jaso dezaketen inbertsioen % 25, harentzako laguntza publikoak kenduta.
  • Gehienez hiru milioi euroko diru-laguntza ezartzen du enpresa bakoitzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsioaren arabera, sortuko duen enplegu kopurua edozein dela ere.

 

Erakunde eta eremu onuradunak

INDARTU Programako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, Enpresa Handiek eta Txikiek eta Ertainek (ETEek) erauzketa, eraldaketa, produkzio eta haiei lotutako zerbitzu tekniko aurreratuetako enpresak izatearen ezaugarria beteko dute; izan daitezke ere zerbitzu logistikoetako enpresak, kanpoan utzita garraioa, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko (Nerbioi) Itsasadarreko Ezkerraldean edo Oiartzualdean kokatzen badira. EAEko urteko batez bestekoa baino % 20az gorako langabezia tasa duten udalerrietan, bakarrik Enpresa Txiki eta Ertainek (ETEek) egiten dituzten inbertsioak lagunduko dira diruz.

 

INDARTU laguntzak eskatzeko orduan, ondorengoak hartzen dira (Nerbioi) Itsasadarreko Ezkerraldetzat eta Oiartzualdetzat:

Oiartzualdea (Gipuzkoa), ondorengo udalerriek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

(Nerbioi) Itsasadarra (Bizkaia), ondorengo udalerriek osatua: Sestao, Urtuella, Valle de Trápaga-Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbana, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.

 

Halaber, deialdi honetan ezarritako ondorioetarako, gainerako udalerritzat hartuko dira, egoera ahuleko eskualdeetan egon gabe Euskal Autonomia Erkidegoko urteko langabezia tasa baino % 20az gora dutenak, EUSTATek ezarri eta eskueran jarritako azken kalkuluaren arabera:

  1. a) Araba: Agurain, Berantevilla, Labastida, Laudio, Nabaridas, Oion, Erribera Beitia, eta Zanbrana.
  2. b) Bizkaia: Artzentales, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Busturia, Elantxobe, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Orduña, Sukarrieta, Turtzioz, Ubide eta Zalla.
  3. c) Gipuzkoa: Soraluze-Placencia de las Armas.

 

Dokumentazioa aurkeztu

Eskaerak eta haren dokumentazioa, errekerimenduak eta gainerako kudeaketak, bitarteko elektrikoen bidez aurkeztuko dira ondorengo Internet helbidean: www.euskadi.eus. Eskaerak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2019ko irailaren 30ean amaitzen da, edo eskueran dauden funtsak agortzen direnean.

Lotutako albisteak

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik  tamaina  bikoiztu  du,  enpresa  txiki-  ertainen  finantza  erakunde  gisa  finkatuaz
20/02/2025 Finantziazioa

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz

2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel  Jauregi:  “Nazioarteko  ziurgabetasunaren  aurrean,  baikortasunez  eta  ilusioz  ari  gara  lanean  Euskadiko  industria  Europako  berrindustrializazioaren  buru  izan  dadin”

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”

Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik  apustu  industriala  indartu  du  talde  estrategiko  batekin,  Europan  kokatzeko,  erronka  global  handiei  aurre  egiteko  eta  nazioarteko  jokalekuaren  aldaketei  aurrea  hartzeko

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko

Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko  Jaurlaritzaren  industriari  laguntzeko  plan  berriaren  bidez,  500  milioira  arte  jarriko  dira  industria-sektorea  indartzeko,  arreta  berezia  eskainiko  zaie  ETEei
11/02/2025 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei

Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian  web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.