ELKARGIK eta EASO VENTURES sozietateak euskal ETEen ahalmen handiko enpresa-proiektuen finantzaketa bultzatuko dute
Elkargik eta Easo Venturesek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Easo Venturesek (hots, Euskadiko inbertsio pribatuko lehen Venture Capital sozietateak) babestutako proiektuei finantza-egonkortasuna ahalbidetuko dieten finantza-tresna berriak garatzeko. Bi erakundeek elkarrekin jardungo dute enplegua sortuko duten, inbertsioan oinarrituta egongo diren edo hazkunde-ahalmen handia duten enpresa eraginkorrak eta efizienteak bultzatzeko.
Hitzarmen horren bidez, Easo Venturesek kapital bihur daitezkeen partaidetza-maileguak emango ditu hazkunde-ahalmen handiko proiektuetarako. Mailegu horiek Elkargiren abala izango dute % 100ean. Hitzarmena 20 milioi euroko finantzaketa-oinarri batez hornituta eta ETE eta enpresa sortu berriei zuzenduta egongo da. Horren bidez, aktibo finkoak eta zirkulatzailea finantzatu ahal izango dira, 100.000 eurotik 300.000 eurora bitarteko zenbateko batez, 10 urteko gehieneko epearekin eta 2 urteko gabealdiarekin, aukeran.
Hitzarmena Easo Ventures SCR, SAko kontseilari delegatu Pedro Muñoz-Barojak eta Elkargi SGRko zuzendari nagusi Pío Aguirrek sinatu dute. Azken horrek azpimarratu duenez, “Easo Venturesek babestutako hazkunde-ahalmen handiko proiektu orok merezi du Elkargiren konfiantza haren garapena bermatzeko”.
Bestalde, Pedro Muñoz-Barojak adierazi duenez, “hazteko asmoa duten enpresek finantzaketa-iturri osagarriak behar dituzte, eta Easo Venturesek eskari horri erantzun nahi dio. Elkargirekin egindako hitzarmen honek are neurri handiagoan sendotuko du beren hazkunde-proiektuei ekiteko finantzaketa gehigarria eta laguntza profesionala bilatzen duten ETE horien alde egin dugun apustua”.
+info: www.elkargi.es
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.