Elkargik jardunaldi bat antolatu du dibisen merkatu arautuari buruz
Bilboko Burtsak BME taldearen jardunaldi bat ostatatuko du urriaren 6an, azaltzeko zertan datzan dibisen merkatu arautua. Ekitaldian ezagutzera emango zaie enpresei Espainiako dibisa merkatuetara sartzeko beste eredu bat, ohikoa ez dena. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.
Jardunaldian hizpide hartuko dira zeintzuk diren merkatuan kotizatutako dibisen gaineko gerokoak ongi kudeatzearen abantailak eta arrisku-kudeatzaileek izaten dituzten arazoak.
Ekitaldia bereziki zuzentzen zaie 15 milioi eurotik gorako fakturazioa duten enpresa nazioartekotuei, ezagutu ditzaten dibisen merkatuetan izan ditzaketen alternatiba guztiak eta arriskuaren kudeaketarako konponbide berriak.
Hona hemen parte-hartzaileak: Enrique Castellanos, BMEko zuzendaria; José Manuel Pazos, Metix-Omega IGFko zuzendari nagusia; Amaia Jugo, Elkargiko lurralde zuzendaria; Héctor Rico Pérez, Banca March-eko Metodologia eta Analisi Kuantitatiboko zuzendaria; eta Irene Errasti, Angulas Aguinaga enpresako Diruzaintzako arduraduna.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko