Albisteak 13 otsaila, 2025

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko

Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko
    • Talde berriaren egitekoa izango da euskal industrian duen eragina aztertzea, laguntza-neurriak proposatzea eta lehiakortasuna indartzea
    • “Euskadik partida azkar jokatu behar du, eta taula europarrean kokatu. Gaitasunak eta aukerak ditugu. Babestu egin behar gara, eta gure Industria Plana Europako Industria Planarekin lotu”, defendatu du lehendakariak

    Imanol Pradales lehendakaria buru izan da gaur arratsaldean Kursaalen Defentsa Industrialerako Taldearen lehen bileran, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera. Foro horrek mugarri bat ezartzen du Euskadiko industriaren gobernantza kolaboratiboan, eta erakunde arteko eta faktore anitzeko partaidetzarako gune egonkor gisa eratzen da, euskal industriak gaur egungo nazioarteko testuinguruan dituen erronkei erantzutea ahalbidetuko duten politika berritzaileak aztertu, adostu eta proposatzeko.

    Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-ganberek, foru aldundiek, Confebaskek eta Euskadiko klusterren eta ekoizpen-sarearen ordezkariek hartuko dute parte Industriaren Defentsarako Taldean. Eginkizun hirukoitza izango du: muga-zergen errealitate berriari buruzko diagnostikoa partekatzea eta eragindako sektoreen jarraipena egitea; enpresei laguntzeko erabilgarri dauden tresnak, baliabideak eta politikak identifikatzea; eta testuinguru global berriaren aurrean euskal industriaren gaitasunak eta aukerak indartzea.

    Hain zuzen ere, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak iragarritako muga-zergen politika berria eta politika horrek euskal industrian duen eragin zuzena lantalde berriak partekatzen duen kezka da. Horrela, Lehendakariak azpimarratu duenez, “berriro ere blokeen politika baten aurrean gaude, duela hamarkada batzuk ikusi ez zena. Zuzenean baldintzatzen gaituen politika protekzionista eta arantzelarioa. Adibide nabarmenak, hala nola automobilgintzaren, siderurgia eta metalurgiaren edo elikaduraren sektorea”. Ildo horretan, Europako erakundeetan dagoen presazko zentzua aipatu du, eta nabarmendu duenez, “mundua merkataritzari eta segurtasunari dagokienez ixten ari da. Europa babestu egin behar da. Bere merkatua babesteko neurriak aktibatuko ditu. Hainbat familia politikok partekatzen duten erabakia da“.

    Euskadirako Industria Plan berria

    Eusko Jaurlaritzak industriarekiko konpromisoari eusten dio, eta lehentasuna ematen dio jarduera ekonomikoa, enplegua eta familien ongizatea bermatuko duten proiektu berrien garapenari. Horretarako lehen urratsa 500 milioiko pakete bat da, industria-jarduera sustatzeko, atzo Mikel Jauregi sailburuak aurkeztu zuen 2025eko Industriari Laguntzeko Planaren bidez. Helburua da sare ekonomikoa indartzea, enpresen lehiakortasuna handitzea (batez ere enpresa txiki eta ertainena), apustu teknologikoa eta berritzailea areagotzea eta deskarbonizazio-prozesuak arintzea.

    Gainera, ildo horretan, Eusko Jaurlaritza lanean ari da Euskadiko Industria Plan berria definitzeko eta garatzeko. Plan honek taldearen ekarpenak bilduko ditu, eta bat egingo du Europako Batzordeak datorren otsailaren 26an aurkeztuko duen industria-estrategiarekin.

    Lehendakariaren hitzetan, plan horrek aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu Estatuko Laguntzen kontzepzioan, interes komuneko Europako industria-proiektu handiak aktibatuko ditu – adibidez, mikroelektronikarekin edo energia-segurtasunarekin, mendekoak ez izateko–, eta lehengai kritikoak biltegiratzeko gordailuak sortuko ditu, hornidurarik eza saihesteko.

    “Euskadik partida azkar jokatu behar du, eta taula europarrean kokatu. Gaitasunak eta aukerak ditugu. Gure Industria Plana babestu eta Europako Industria Planarekin lotu behar dugu”, azpimarratu du Lehendakariak eta Herriak sektore estrategikoetan industria-muskulatura aitortua duela gogorarazi du, hala nola oinarrizko industrian eta etorkizuneko sektoreetako espezializazioan.

    Imanol Pradales lehendakariak talde berriari eskatu dio “gure antenak munduan” izatea. “Ezin dugu dena Euskaditik bakarrik egin. Lankidetzaren eta batasunaren bidez bakarrik egin ahal izango diegu aurre erronkei, eta sortuko diren aukerak aprobetxatu”.

Lotutako albisteak

Mikel  Jauregi:  “Mundu  mailan  zabaltzen  ari  den  ziurgabetasunaren  aurrean,  Euskaditik  multilateralismoaren  aldeko  apustua  egiten  dugu”

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”

"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik  eta  Kataluniak  indarrak  batu  dituzte  Europar  Batasunaren  berrindustrializazio  prozesuan

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokio  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Mikel  Jauregi:  “Nazioarteko  ziurgabetasunaren  aurrean,  baikortasunez  eta  ilusioz  ari  gara  lanean  Euskadiko  industria  Europako  berrindustrializazioaren  buru  izan  dadin”

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”

Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Mikel  Jauregi:  “Euskadi  Europako  berreindustrializazioaren  liderra  izan  dadin  lanean  ari  gara”

Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”

Euskadik Europako industrian kontsolidatutako egoeran ekin dio 2025. urte honi eta erronka garrantzitsuak ditu aurrean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean onartutako eta berrikuntzaren eta trantsizio energetikoan aurrera egitearen aldeko aurrekontu hedakorrak ditu, ikuspegia betiere lehiakortasunean aurrera egitean jarrita. Mikel Jauregi sailburuak 2025 honetan Jaurlaritzak bideratuko duen politika industrialari buruzko funtsezko gakoak...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.