Enpresen berrabiarazpena
Albisteak 14 otsaila, 2025

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”

Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aste honetan azpimarratu du “gure iritziz, munduko testuinguru berrian aukerak sor daitezke Euskadiko industriarentzat”, adierazi du Industriako sailburuak. “Europak berrindustrializazioaren alde egingo du, eta hor Euskadik zeregin garrantzitsua izan dezake. Europar Batasuneko gunerik industrializatuenetako bat gara, eta etorkizuneko industrian inbertsio berriak egiteko eremu emankor bihur gaitezke eta industria suspertzeko prozesu horren buruan kokatu. Baikortasunetik eta ilusiotik abiatuta, horixe izan daiteke Euskadik Europa eraikitzeko proiektuari egin diezaiokeen ekarpena”.

Talgo

Sailburuak baloratu du ere Sidenorreko presidente José Jainaga buru duen eta Eusko Jaurlaritza -Finkatuz Funtsaren bitartez-, Caja Vital Kutxa Fundazioa eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa kide dituen euskal partzuergoak Talgo enpresaren akziodun izateko Trilantic funtsarekin lortutako aurre-akordioa —funts hori Talgo enpresaren % 29,7aren jabe da—. Adierazi duenez, “albiste bikaina da Arabarentzat eta Euskadirentzat, enpresaren errotzea eta etorkizuneko industria-proiektua bultzatzen baititu eta enpleguari eusten baitio. Munduan nagusi den ziurgabetasuneko une honetan, Eusko Jaurlaritzak gure enpresei eta herritarrei segurtasuna eta ziurtasuna ematearen aldeko apustua egin du”.

Jauregik azpimarratu duenez, operazioa “gure herriaren industria-garapena indartzeko modurik onenean burutu da. Izan ere, industria-proiektu sendoa duen eta etorkizuna duen Euskadiko trakzio-enpresa baten errotzea bermatzen du. Enpresaren jarduera gure lurraldean geratuko da eta 700 familia baino gehiagoren lanpostuak bermatuko dira, baita haren jarduerak gure lurraldean sortzen dituen zeharkako beste 5.000 lanpostuak ere. Akordio horren bidez, operazio honekin hasi ginenean Talgoren kapitalean sartzeko baldintza gisa planteatutako helburu guztiak bete dira, José Jainagak gidatutako proposamenak helburu horiek islatzen baititu”.

Sailburuak aditzera eman duenez, “pribilegio handia izan da gure herrialdeko enpresa-munduko erreferente batekin, Sidenorreko presidentearekin, batera lan egitea”, eta balioetsi du “industriaren arloko enpresaburu bat modu pertsonalean inplikatzea, gure herriarentzat estrategikoa den proiektu hori Euskadin manten dadin. Herrialde-konpromisoa eta industria-bokazioa dituen enpresaburu handia da. Prozesuan erabat inplikatu izan ez balitz, operazio hori ez zatekeen posible izango”.

Jauregik azpimarratu duenez, operazio hau “lankidetza publiko-pribatuaren adibiderik onena da, Euskadiko industria indartzeko eta, hartara, euskal gizarte osoaren ongizatea indartzeko bide gisa. Argi dugu industria dela Euskadiren motorra eta indarra, eta gure bizi-maila handia bermatu eta aberastasuna eta enplegua sortzen duena. Gaur gauzatu den operazio arrakastatsua industria gehiago eta hobearen aldeko apustua da”.

Azkenik, sailburuak eskerrak eman nahi izan dizkie Caja Vital Kutxa Fundazioari eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioari, indarrak batzearen alde azaldutako prestasunagatik eta “industriaren eta errotzearen aldeko apustu garbian” izandako jarreragatik.

Talgo Euskadiko trakzio-konpainia bat da. Gaur egun, 700 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan zuzenean enpresan, eta Euskadiko 400 hornitzaile inguru trakzionatzen ditu industria osagarrian. Hortaz, 5.000 pertsona inguruko zeharkako enplegua sortzen du. Une honetan, enpresaren eskaera-zorroa 4.000 milioi eurotik gorakoa da.

“Talgoren operazioaren arrakastari esker, Euskadi mugikortasun jasangarriaren munduko erreferente gisa finkatu da”, adierazi du Mikel Jauregik.

Estatu Batuen muga-zergen politika

Estatu Batuen muga-zergen politikari dagokionez, “ia erabateko ziurgabetasuneko une batean sartzen ari da munduko merkataritza. Euskadi nazio esportatzailea da, Estatua edo Europar Batasuna baino askoz gehiago; hartara, esportatzeko gaitasunean eragina duen edozerk kalte egin diezaguke. Hala ere, gure esportazioen bi heren Europara doaz, Frantziara eta Alemaniara batik bat. Nolabaiteko kezka dago, baina nahiko neurrizkoa. Euskadiko enpresa batzuk Mexikon eta Kanadan ere finkatuta daude, eta horiek bai jasan dezaketela muga-zergen eragina. Antza denez, Europak ere arlo komertzialean ixteko erreakzioa izango du, eta behar bezala ebaluatu behar ditugu hurrengo urratsak”.

Aste honetan, Industriari Laguntzeko 2025eko Plana aurkeztu da eta 500 milioi euroko aurrekontua izango du. Jauregik adierazi duenez, “garrantzi handiko tresna da enpresek, zalantzazko egoera honetan, inbertsioak egiten jarrai dezaten. Asmoa da inbertsio publikoaren eta pribatuaren artean 2.000 milioi euro mobilizatzea, industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago lortzera begira”.

Lehendakaria buru den Industriaren Defentsarako Taldea ere aste honetan eratu da. “Gure lana da denbora errealean jarraipena egitea, betiere enpresekin, industria-klusterrekin eta erakundeekin batera. Une honetan muga-zergen gaian zentratuta gaude, baina beste urrats batzuk egingo ditugu egoera ebaluatzeko eta kalteak izan ditzaketen enpresa eta sektoreentzako laguntzak planteatzeko”.

Automozioa

Automozioaren sektorearen kasuan, “egia da erronka handiak daudela, hala nola ibilgailu elektrikoarekiko eskari txikia. Baina aukerak ere badaude, agertoki berri horretan gure enpresak eta gure fabrikazio-gaitasuna zabal ditzakegu Europan barrena. Euskadin 40.000 enplegu sortzen dituzten puntako enpresak ditugu, eta horiek sendotzeko eta Europar Batasun osoan bultzatzeko aukera paregabea da”.

“Gure iritziz, munduko testuinguru berrian aukerak sor daitezke Euskadiko industriarentzat”, adierazi du Industriako sailburuak. “Europak berrindustrializazioaren alde egingo du, eta hor Euskadik zeregin garrantzitsua izan dezake. Europar Batasuneko gunerik industrializatuenetako bat gara, eta etorkizuneko industrian inbertsio berriak egiteko eremu emankor bihur gaitezke eta industria suspertzeko prozesu horren buruan kokatu. Baikortasunetik eta ilusiotik abiatuta, horixe izan daiteke Euskadik Europa eraikitzeko proiektuari egin diezaiokeen ekarpena”.

Azkenik, Mikel Jauregi sailburuak energia berriztagarriak sortzeko parke berrien ezarpenari buruzko eztabaida serio, lasai eta arrazionalaren aldeko deia egin du. “Euskadi nazioarteko potentzia da parke eolikoak fabrikatu eta operatzeko garaian, eta horiek etxean eraikitzeko jauzia ere egin behar da. Ia bi hamarkadatan bakar bat ere abian jarri gabe egon ondoren, Labrazako parke eoliko berriarekin jauzi handia egingo dugu. Ez da 5Mw-ko 8 sortzaile instalatzea besterik gabe; gure subiranotasun energetikoaren aldeko apustua eta klima-aldaketaren aurrean egindako ekarpena ere bada. Herrialde aurreratu gisa, Euskadik ezin du soilik % 8ko sorkuntza berriztagarria izan”.

Lotutako albisteak

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel  Jauregi:  “Mundu  mailan  zabaltzen  ari  den  ziurgabetasunaren  aurrean,  Euskaditik  multilateralismoaren  aldeko  apustua  egiten  dugu”

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”

"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik  eta  Kataluniak  indarrak  batu  dituzte  Europar  Batasunaren  berrindustrializazio  prozesuan

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.