Aurre-eskaera aurkeztuz gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak
Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) kudeatzen dituen Gauzatu Industria eta Indartu programetako (Eusko Jaurlaritza) inbertsioetarako laguntzak. Tramite hori eginez gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen abiarazitako inbertsioak.
Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.
Kasuan kasuko deialdietarako dokumentazioa aurkeztean, agirien artean sartu beharko dira aurre-eskaera eta bere sarrera-erregistroa.
Gauzatu programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikodun edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.
Indartu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie enpresei (handiak eta ETEak), inbertsioak egin ditzaten Euskal Autonomi Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten eremu eta udalerrietako aktiboetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?