Euskal enpresek zuzeneko informazioa jasoko dute Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021erako emango dituen laguntzei buruz
Izen-emateak datozen egunetan irekiko dira
Euskal enpresek Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021ean eskainiko dituen laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute otsailaren 24, 25 eta 26an egingo diren hiru jardunaldi telematikoren bitartez. Aurkezpen horietan, kasuan kasuko sailburuordeek programa hauen xehetasun guztiak emango dituzte: I+G, Teknologia, Ekintzailetza, Energia, Industria, Nazioartekotzea, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena, Lehen Sektorea, Elikadurako Industria eta Jasangarritasuna.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek hilaren 24ko lehen jardunaldian parte hartuko du bere saileko hainbat zuzendarirekin batera, non hizpide hartuko dituen ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema bihurtzea.
Hilaren 25ean Javier Zarraonandia Industria sailburuordearen txanda izango da, zeinak garapen industrial, nazioartekotze, eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrientzako laguntzak aurkeztuko baititu beste arduradun batzuekin batera. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40 izan daitezela, enpresen nazioartekotzea Covid-ak eragin duen egungo nazioarteko testuingurura egokitzea, eta energiaren amaierako kontsumoaren % 20 energia berriztagarrien bidez asetzea.
Azkenik, hilaren 26an, Nekazaritza sailburuorde Bittor Orozek eta Ingurumen sailburuorde Amaia Barredok hizpide hartuko dituzte lehen sektorerako, elikadura industriarako eta jasangarritasun eta ingurumenerako laguntzak. Programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin, berotegi efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorkuntza gutxitzea eta horien balorizazioa eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia politika transbertsal gisa inplementatzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen adierazleak hobetzea, bioaniztasuna hobeto defendatu eta errespetatzeko.
Eusko Jaurlaritzak 654,1 milioi euroko aurrekontua du Euskadiren ekonomia berraktibatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko. Aurrekontu horren % 40 (268,1 milioi) I+G+B-ko politiketara bideratuko da. Bestalde, “Azpitek” izeneko programa berri bat sortuko da azpiegitura teknologikoetan inbertsioak egiteko eta Basque Artificial Intelligence Center izango denari bultzada bat emateko.
Gainera, 65 laguntza-programa eskainiko dira euskal ETEen lehiakortasuna hobetzeko 432,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta aipatzekoa da, Covid-19aren ondorioz, programa berri bat abiaraziko dela industriaren dibertsifikaziorako eta reshoringerako.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko