Euskal industria finantzatzeko programei buruzko jardunaldi birtuala
Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak bideo-dei bidezko ekitaldi bat antolatu dute uztailaren 1erako
Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu dute datorren uztailaren 1erako, euskal enpresei proiektu industrialentzako finantzaketa-programa berriak azaltzeko . Ekitaldia bideo-dei bidez egingo da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute aldebiko bilerak egiteko Ministerioko kargu batekin.
Jardunaldi honetan informazioa emango da Gobernu Zentralak SPRI Taldearen (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren) laguntzaz bultzatutako Reindus programari buruz. Euskal enpresei zuzendutako ekimen bat da, zeinaren bidez 400 milioi euroko maileguak eskuratu ahal izango baitituzte euren proiektuentzat. Reindus programak 20 urtetik gorako ibilbidea du, eta helburutzat du berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea.
Jardunaldian hizpide hartuko dira Industria Ministerioak urte honetarako antolatu dituen finantzaketa-programa berriak, hala nola, Reindus 2020 eta Covid 2020. Hala, enpresek aukera izango dute jakiteko nolako berritasunak txertatu diren Reindus 2020 programaren aurreko deialdietako enpresa onuradunek birfinantzaketak eta atzerapenak negoziatu ditzaten. Gainera, inbertsio berriak nola finantzatu azalduko da.
Jardunaldi hau bereziki zuzentzen zaie enpresa industrialei, aholkularitzei, kontsultoretzei eta finantzaketa-tresnetan interesatutako agente edo pertsonei.
Industria Ministerioko Programen Kudeaketa eta Exekuzioko zuzendariorde nagusi Juan Ignacio Moratinos Alonsok emango dio hasiera bideo-dei bidez (Zoom plataforman) egingo den ekitaldi horri. Aldebiko elkarrizketak Programen Kudeaketa eta Exekuzioko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzu-buru Elena Alazar Rodriguezekin izango dira. Aldebiko bilerak eskatzeko, ezinbestekoa da jardunaldian erregistratzeko inprimakiko galderei erantzutea ekainaren 29a baino lehen.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”
Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei
Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua