Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro jarriko ditu Errusiak Ukrainari eraso egitearen inpaktua jasan duten enpresei laguntzeko
Errusiak Ukraina eraso izanaren eraginpean dauden enpresei zuzendutako Bultzatu dirulaguntza-programa abian jartzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Enpresen berrezarpen ekonomikora zuzendutako 20 milioi euro jarriko dira itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen bideragarritasuna eta jarraitutasuna babeste aldera.
Helburua da berehalako likidezia ematea, gerrak eragindako kostu gehigarrien gehikuntzari, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien.
Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta Errusiaren eraso militarraren eraginpean badaude eta/edo Errusiari ezarritako zigor ekonomikoen eta hartutako errepresaliazko kontraneurrien ondorioen eraginpean badaude, eta industria-prozesuarekin lotutako industria- eta zerbitzu-sektorekoak badira.
Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta irailaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte izango da indarrean. Laguntzaren zenbatekoa honako hauen % 50era artekoa izan daiteke:
- Dirulaguntza jaso dezaketen kostuen igoera (lehengaiak eta garraioa).
- Egindako eskaeren kostua eta azken produktuengatik eta aribideko produktuengatik jaulkitako fakturen kostua, baldin eta ezin badira helmugara iritsi eta/edo ezeztatu badira.
Laguntzak ez dira inola ere enpresako 400.000 eurotik gorakoak izango.
Testuinguru ekonomikoa
Errusiak Ukrainari eraso egitearen eragina oztopo izan daiteke ekonomiaren susperraldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinari erreparatuta. Ekonomiaren hazkundea beherantz berrikusi behar izan da, eta inbertsioa murriztea espero da, aurreikuspenen arabera % 6,7tik % 5era.
Epe luzeko ondorioek hornidura-kate globalizatuen eta finantza-merkatuen sistema ahultzea eragin dezakete. Europako Batzordearen iritziz, Errusiak Ukrainari egindako erasoak, Europar Batasunak edo nazioarteko aliatuek Errusiari ezarritako zigorrek eta hartutako gainerako kontraneurriek ziurgabetasun ugari sortu dituzte Europar Batasuneko kideen ekonomian: hornidura-kateak eta merkataritza-fluxuak eten dira eta prezioek igoera handiak eta ustekabekoak izan dituzte, bereziki gas naturalaren eta elektrizitatearen kostuak, baina baita beste askotariko intsumo eta lehengaien kostuak eta produktu primarioen kostuak ere, nekazaritzako elikagaien sektorea barne. Ondorio horiek guztiak osotasunean kontuan izanik, nahasmendu larria sortu da Europa osoko ekonomian, baita Euskadikoan ere.
Testuinguru horretan, Europako Batzordeak erabaki du krisialdiko denbora-esparrua ezartzea, berehalako ondorio ekonomiko eta sozial negatiboak arin daitezen, jarduera ekonomikoak eta enplegua babes daitezen eta Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarrak sortutako egoera ekonomiko berriari aurre egiteko beharrezkoak diren egiturazko doikuntzak erraztu daitezen.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari funtsezkoa iruditzen zaio lehengaien eta garraioaren kostuen igoera handiaren eragina minimizatzen saiatzea, baita etendako eskarien ondorioz enpresek izan ditzaketen galerak arintzen laguntzea ere, egungo krisialdian euskal enpresen lehiakortasunari laguntzeko eta eusteko.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”
Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei
Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua