Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro bideratu ditu aurten krisian dauden enpresei laguntzeko
Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro bideratu ditu aurten krisian dauden enpresei laguntzeko Bideratu Berria programaren bidez. Ekimena zabalik dago, eta milioi bat eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa ematen du.
Programa honen bidez sendotzen laguntzen zaie krisiak kolpatutako konpainiei euren jarduerak berrantolatuz, helburua baita errentagarri izan daitezela. Gainera, jarduera defizitarioen azterketa egiten zaie, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
Hala, krisian dauden enpresen planetan jasotako industria eta finantza arloko berregituratze- eta berrabiarazte-neurriak sustatzen dira, zeintzuek helburutzat izango baitute enpresa horien bideragarritasuna berreskuratzea epe ertain eta luzera.
Programa honen helburu nagusia da ez dadila desagertu euskal enpresa bat bera ere edo ez dakiola kalterik egin bere lehiakortasunari, honelako ekimenik ez egoteagatik. Egungo atzeraldiaren testuinguruan, iragan hurbilean ez bezala, finantzaketa lehiakortasun faktore erabakigarri bilakatu da. Batez ere ETEek, euren osasun ekonomikoa gorabehera, zailtasun handiak dituzte euren operatiba nahiz hazkunde- eta inbertsio-planak finantzatzeko. Asmoa da finantzaketa eskaintzea proiektu bideragarriei, biziraun dezaten eta sendotu daitezen.
Programa honen onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten enpresa handiak eta ETEak: erauzketa, ekoizpen eta eraldaketa arloetako eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako industri arlokoak izatea, eta laguntzaren xede izango diren inbertsioak Euskadin egotea.
Finantzatuko diren planek xeheki azaldu behar dituzte aplikatuko diren neurriak, eta enpresako akziodunen inbertsio arloko konpromisoak ere jaso behar dituzte.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin
Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”
"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan
Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako
Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz