Eusko Jaurlaritzak mikroete-ei eta autonomoei finantza laguntza emateko 500 M/€-ko programa aktibatzea onetsi du
Euskadin ari diren 15 finantza erakundeekin eta Elkargirekin batera
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza programaren aktibazioari. Programak 500M/€ bideratuko ditu gauzatu beharreko maileguetara, eta 6 hilabeteko likidezia eta finantzaketa beharrei erantzutea izango du helburu. Gaur onartu eta astean zehar EHAAn argitaratu ondoren, Eusko Jaurlaritzak datorren astean sinatuko ditu hitzarmenak ELKARGIrekin eta Euskadin diharduten 15 finantza erakundeekin. Horrela, ABANCA, BANKIA, BANKINTER, BBVA, CAIXABANK, CAJA RURAL DE NAVARRA, TARGOBANK, FIARE, IBERCAJA, LABORAL KUTXA, SABADELL, BANKOA, KUTXABANK, ARQUIA eta BANCO SANTANDER, buru-belarri ari dira lanean Eusko Jaurlaritzarekin batera, Covid-19ak euskal enpresa sarean eragingo dituen kalteak arintzen laguntzeko, jarduera ekonomikoko sektore guztientzat zabalik dagoen finantzaketa lerro honen bitartez.
Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.
Onuradunak:
1. Baldintza hauek betetzen dituzten Euskadiko ETEak:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren %25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea.
- Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak:
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea.
- PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea.
Maileguen zenbatekoak:
- 5.000€-1.000.000€ ETEentzat.
- 5.000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.
Finantza eragiketak:
- Tresna: mailegu amortizagarria.
- Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baititu.
- Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezia, nahi izanez gero)
- Euribor aplikagarriarekiko diferentziala: %0,50
- Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.
- Komisioak: 0€. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du, inolako kosturik gabe.
Abalen kostua eta baldintzak:
- Gauzatze komisioa eta azterketa komisioa: gauzatutako abalaren %0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa.
- Abalaren komisioa: %0,75 urtean. Komisio horrek Eusko Jaurlaritzaren %50eko diru-laguntza izango du.
- ELKARGIk ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.
Informazio gehiago eta eskari inprimakiak helbide honetan:
www.euskadi.eus – Ogasun eta Ekonomia Saila- Finantza Politika Zuzendaritza- Finantzaketa Lerroak
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Mikel Jauregi: “Nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, baikortasunez eta ilusioz ari gara lanean Euskadiko industria Europako berrindustrializazioaren buru izan dadin”
Mikel Jauregi sailburuak modu positiboan baloratu du Sidenorreko presidente José Jainaga enpresaria buru duen euskal partzuergoak Trilantic funtsari Talgoren % 29,7 erosteko aurre-akordioa. Partzuergo horrek Eusko Jaurlaritzaren -Finkatuz Funtsaren bitartez- eta Caja Vital Kutxa eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioen babesa du

Euskadik apustu industriala indartu du talde estrategiko batekin, Europan kokatzeko, erronka global handiei aurre egiteko eta nazioarteko jokalekuaren aldaketei aurrea hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria buru izan da Defentsa Industrialerako Taldean. Foro honetan, erakundeak eta produkzio-sektoreak biltzen dira, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean estrategiak diseinatzeko eta lerrokatzeko

Eusko Jaurlaritzaren industriari laguntzeko plan berriaren bidez, 500 milioira arte jarriko dira industria-sektorea indartzeko, arreta berezia eskainiko zaie ETEei
Katalogo digital bat egin da, SPRIren web-orrian web-orrian kontsulta daitekeena. Katalogo horretan deskribatzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, laguntza norentzat den, argitalpen-data eta eskatzeko modua