Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 maiatza, 2019 Azpiegiturak Finantziazioa Araudia Sprilur

Eusko Jaurlaritzak Renove Industrialdeak Plana berritu du 3,1 milioi euro gehiagorekin eta ekarpen berezi bat esleitu du eremu ahulentzat

2019rako berritasun bezala, Renove Industrialdeak Planak 1,2 milioi euro bideratuko ditu Talka Planeko eremuetarako: Oarsoaldea eta Ezkerraldea
Arantxa Tapia sailburua, industralde batetan.

 

2019rako berritasun bezala, Renove Industrialdeak Planak 1,2 milioi euro bideratuko ditu Talka Planeko eremuetarako: Oarsoaldea eta Ezkerraldea.

Programa indarrean egongo da urriaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte.

 

Eusko Jaurlaritzak 3,1 milioi euroko laguntza-ildo berri bat ireki du SPRI Taldearen bitartez (Sprilur) Industrialdeetarako Renove Planaren barruan. Laguntza-ildo horren helburua da aurrera jarraitzea neurri zuzentzaileak detektatu eta aplikatzen Euskadiko industrialde eta enpresa parke gehienetako egoera ahula hobetzeko.

 

Ikusirik zenbat eskaera jaso ziren aurreko deialdian (101 espediente, 64k aldeko ebazpena izan dutelarik) eta zein azkar agortu zen aurrekontua (2018ko abenduan amaitu zen), Eusko Jaurlaritzak beste zuzkidura bat onartu du Renove Industrialdeak Planarentzat, EAEko espazio eta azpiegitura industrialen sarea modernizatzeko eta berritzeko.

 

2019ko deialdiaren nobedadea da laguntza gehiago bideratu direla eremu ahulenetara (Talka-eremuak) eta orobat handitu egin direla Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako Eremu Ahuletarako Talka Planaren laguntzen gehienezko zenbatekoak eta portzentajeak. Eskainiko diren baliabide ekonomikoetatik (3,1 milioi euro), 1,2 milioi bideratuko dira Talka Planean jasotako eremu industrialetara: Muskiz, Trapagaran, Abanto eta Zierbena, Santurtzi, Sestao, Portugalete, Ortuella, Erandio eta Barakaldo Bizkaian, eta, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Errenteria, Irun eta Hondarribia Gipuzkoan.

 

Laguntza-ildoen helburua da jarduera ekonomikoko guneetako lursail, urbanizazio, ekipazio, zuzkidura eta jabari publikoak Berrurbanizatu, Zaharberritu eta Birgaitzeko Proiektuak idatzi nahiz gauzatzea. Era berean, diruz lagunduko dira espazio horien gaineko Diagnostiko Azterketen erredakzioa eta euren kudeaketa integrala hobetzeko ekintzak, helburu honekin: administrazioen eta enpresen arteko erantzukidetasuna, lankidetza eta kudeaketa partekatua bultzatzea, jarduera ekonomikoetarako guneak egoki mantendu eta hobetu daitezen.

 

Renove Industrialdeak Plana beraizik zuzentzen zaie tokiko administrazioei, mankomunitateei, kontserbazioko hirigintza-erakundeei, jabe-komunitateei, enpresa elkarteei, enpresa pribatuei, partikularrei… Laguntzen onuradun izateko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta egotea eta jasoko den dirulaguntza espreski erabiltzea Euskadiko enpresa-guneren batean garatuko diren proiektu eta ekintzetara.

 

Gainera, Talka Planean integratutako eremuen kasuan, laguntza gehigarriak emango dira eraikinak eraisteko eta lurrak deskontaminatzeko proiektuentzat, enpresek eta erabiltzaileek berritu, zaharberritu eta balioan jar ditzaten espazio horiek.

 

 

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzak onartutako gastu eta inbertsioen %50ekoak izango dira, gehienezko muga hauekin:

  • 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Enpresarien Elkartea sortzea.
  • 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Diagnostiko eta Premien Azterketak eta Mugikortasun Planak egitea.
  • 50.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua idaztea.
  • 150.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua gauzatzea.
  • 200.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada proiektua idaztea eta gauzatzea.

 

Talka Planaren barruko eremuetako eskaeren kasuan, goitik jota diruz lagundu daitezkeen jardueren %60 finantzatuko da, gehienez 300.000 euro emango direlarik laguntzako. Eusko Jaurlaritzak uste du aurtengo deialdian 50 eskaera inguru jasoko dituztela, horien artean daudelarik aurreko deialdian laguntzarik jaso ez zutenak kreditua agortu zelako. 2019an Renove Industrialdeak Plana berritzearen helburua da gure erkidegoko enpresa-guneetan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzea, eurek sortzen dutelako ekonomia.

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak