Albisteak 14 maiatza, 2024

Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Spri Taldearen laguntzarekin, Indartu programaren 2024ko deialdia jarri du martxan. Programa honek 20 milioi euroko aurrekontua du enpresen ekoizpen arloko inbertsioari laguntzeko eta, hala, hazteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra.

Indartu 2024 programak bultzada bat eman nahi dio Euskadiko behar handieneko eremuetako jarduera ekonomikoari. Zehazki, Bizkaiko Ezkerralde Zabalduan kokatuta dauden enpresek eta Euskadiko batez besteko langabezia-tasa baino % 5 handiagoa duten udalerrietako enpresek eska ditzakete laguntzak.

Enpresa batek, gehienez, 3 milioi euroko dirulaguntza jaso dezake. Enpresa handiek, gutxienez, 1,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute eta, ETE-ek, 200.000 eurokoa.

Laguntzak emateko orduan, enpleguaren sorrera da kontuan hartuko den beste faktore bat. Gutxieneko inbertsiora iritsi ezean, enpresa handiek gutxienez 25 lanpostu sortu beharko dituzte eta, ETE-ek, gutxienez 5 lanpostu. Horiek izango dira laguntzak jaso ahal izateko kontuan hartuko diren adierazleak.

 

Industria arloko inbertsioa, garapen ekonomiko eta sozialerako motor gisa

Industria-sektoreko ekoizpen arloko inbertsioa sustatzea funtsezko ardatz estrategikoa da euskal ekonomiaren hazkunderako.

Agerikoa da enpleguaren sortzaile garrantzitsua dela industria. Industria-sektorean egiten diren inbertsio publikoek lanpostuak sortzea bultzatzen dute, eta horrek gizarteko desberdintasunak murrizten ditu.

Gainera, eremuen arteko garapena orekatua izan dadin lagun dezake industrian inbertitzeak. Kasu honetan, laguntzak Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko udalerrietara eta Euskadiko batez besteko langabezia-tasa baino handiagoa dutenetara mugatuta, bultzada bat ematen zaie aukera ekonomiko berriak sor ditzaketen enpresei.

Industria-sektoreko inbertsioak, gainera, berrikuntza teknologikoa eta produktu eta prozesu berrien garapena ahalbidetzen ditu. Enpresei mesede egiteaz gain, horrek efektu positiboak izan ditzake beste sektore ekonomiko batzuetan ere, eta Euskadiren lehiakortasuna eta posizionamendua hobetu ditzake mundu mailan.

Euskal industria sektore giltzarria da hazkunde ekonomikorako. Hortaz, azpiegiturak garatzeak eta modernizatzeak eta enpresa industrialen merkatuko produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeak Euskadiren hazkunde ekonomikoari laguntzen diote.

 

Hazteko eta zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko aukera

Indartu 2024 programak inbertsioak finantzatzen laguntzen du, enpresek aurrera egin dezaten eta sendotu daitezen.

Finantzaketa ez da faktore bakarra, baina baldintzatzaile bat da enpresak (batez ere, ETEak) hazi ahal izateko eta haien lehiakortasuna hobetzeko jarduketak martxan jartzeko.

Enpresa txikiek, ertainek eta handiek jaso ditzakete Indartu 2024 laguntza-programaren onurak. Enpresen neurriaren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa ezberdina izango da. Hala, ETE-ek egiten duten inbertsioaren % 15 jasoko dute gehienez, eta enpresa handiek % 10. Gainera, laguntza % 5 handiagoa izango da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduan dauden udalerrietan inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.

Enpresaren aktiboari gehituko zaizkion eta honakoekin lotuta dauden aktibo finkoen erosketa finantzatzen lagunduko du Indartu 2024 programak:

  • Jabetza industriala eta patenteak: berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa eta ekonomikoa babesteko funtsezko inbertsioak.
  • Aplikazio informatikoak eta informazio-prozesuetarako ekipoak. Erosketagatik edo erabilera-eskubideengatik egindako inbertsioak.
  • Eraikinak, lursailak eta ondasun naturalak: enpresa handitzeko espazioak erostea, hala nola hiriko orubeak edo hirikoak ez diren lursailak.
  • Instalazio teknikoak, makinak eta tresneria: ekoizpen-prozesura gehitzeko ondasunak eta tresnak.
  • Beste instalazio batzuk, adibidez, biltegi logistikoak.

 

Zure enpresa kokatuta dagoen udalerriak laguntza eska dezakeen jakin nahi duzu?

Bi irizpide hartu behar dira kontuan Indartu 2024 laguntza eskatu ahal izateko.

Lehenik eta behin, Bizkaiko Ezkerralde Zabalduan kokatuta egon behar du enpresak. Honako udalerriak hartzen ditu barne eremu horrek: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

Hauek dira gainerako udalerriak, beharra duten eremuan ez daudenak baina EAEko urteko batez besteko langabezia-tasa baino % 5 handiagoa dutenak:

  • Araban: Dulantzi, Artziniega, Asparrena, Bastida, Lagran, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Legutio, Laudio, Oion, Agurain, Gaubea, Gasteiz eta Zanbrana.
  • Bizkaian: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Barrika, Bermeo, Bilbo, Elantxobe, Ermua, Lanestosa, Ondarroa, Urduña, Sukarrieta, Zalla eta Zaratamo.
  • Gipuzkoan: Hernialde, Ikaztegieta, Irun eta Soraluze.

 

Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra. Eskatu orain Indartu 2024 laguntzak!

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  bi  mila  milioi  euro  baino  gehiago  aktibatu  ditu  muga-zergen  eta  merkataritzaren  gerrari  aurre  egiteko  neurrien  lehen  sortan

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Mikel  Jauregi:  “Mundu  mailan  zabaltzen  ari  den  ziurgabetasunaren  aurrean,  Euskaditik  multilateralismoaren  aldeko  apustua  egiten  dugu”

Mikel Jauregi: “Mundu mailan zabaltzen ari den ziurgabetasunaren aurrean, Euskaditik multilateralismoaren aldeko apustua egiten dugu”

"Euskadi herri esportatzailea da, beraz muga-zergek eragina izango dute gure esportazioetan. Baina eragin hori nahiko txikia izango da"

Euskadik  eta  Kataluniak  indarrak  batu  dituzte  Europar  Batasunaren  berrindustrializazio  prozesuan

Euskadik eta Kataluniak indarrak batu dituzte Europar Batasunaren berrindustrializazio prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak aldebiko topaketa egin dute, Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmentzeko, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude

Eusko  Jaurlaritzak  Euskal  Finantza  Aliantza  sustatuko  du,  lankidetza  publiko-pribatuak  4.000  milioi  mobiliza  ditzan  Euskadiren  eraldaketa  ekonomiko  eta  industrialerako
03/03/2025 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantza sustatuko du, lankidetza publiko-pribatuak 4.000 milioi mobiliza ditzan Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialerako

Lehendakaria buru dela egin da, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi toki-erakundek “funtsak, tresnak eta finantza-ahalmenak batzeko” protokoloaren sinadura-ekitaldia. Finantzen Euskal Institutuarentzako 1.000 M€-ko zuzkidurarekin hasten da, haren inbertsio-ahalmena indartu dadin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.