Iñigo Urkullu lehendakariak 20 milioi euroko Renove programak iragarri ditu
Guztira, 25 milioi euro bideratuko dira energia eraginkortasun, makina-erreminta, 4.0 industria eta ibilgailu-erosketa programetara (azken honek 5 milioi euro zituen esleituak alarma-egoera baino lehen)
Mahai Sozioekonomikoaren bileraren ostean Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du, ibilgailuak erosteko programetara lehendik bideratuta zeuden 5 milioi euroez gain, 20 milioi euroko hainbat Renove programa jarriko direla martxan, “lanean jarraituko dugulako uneko lehentasunei aurre egiteko eta hauxe delako kontsumoa eta inbertsioa sustatzeko garaia, bizirik mantentzeko horrela ekonomiaren eta enpleguaren dinamismoa”, esan du.
Zehazki, lehendakariak programa hauek aipatu ditu:
- Bonu-programa bat merkataritza berraktibatzeko, Foru Aldundiekin batera.
- Renove etxetresna elektrikoak, 2,5 milioi euroko inbertsioarekin, eta Renove leihoak, 2,5 milioiko inbertsioarekin. Biak energia eraginkortasunarekin lotuta.
- Enpresa txiki eta ertainentzako Renove makina-erreminta eta Renove Industria, 5na milioirekin, lehiakortasuna eta digitalizazio industriala hobetzeko.
- Ibilgailuentzako Renove programa, indarrean dagoen deialdiko 5 milioiei beste 5 milioi euro gehitzeko.
Esan du programa horiek familiei eta enpresei lagunduko dietela kontsumoa eta inbertsioa sustatzen, eta helburutzat dutela ez bakarrik ekonomia dinamizatzea, baizik eta baita ere aurrera egitea energia eraginkortasunaren arloan eta ibilgailu parkea berritzea CO2 isuriak murrizteko.
Era berean, Urkulluk adierazi du “osasun larrialditik irteten ari garela eta larrialdi ekonomikoari erantzuten ari garela. Mikro-enpresa, autonomo eta familien egoera arintzeko laguntza-programa eta aurrekontu gehien bideratu duen erkidegoa gara. Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Covid funtsa, 1.550 milioi eurorekin; eta Foru Aldundiek zergen ordainketa atzeratu eta salbuesteko neurriak hartu dituzte. Programa osagarriak ere jarri dituzte martxan: Bizkaia Aurrera; Gipuzkoako suspertze ekonomiko eta sozialeko programa; eta Arabaren suspertze ekonomikorako “A Plana”, atzo bertan aurkeztua.
Orobat aipatu ditu ABEEak, esanez, Alemaniako eredua aplikatzeko eskatzeaz gain, baita ere erreklamatu duela luza dadila ezinbesteko ABEEn iraupena. Adierazi du komeni dela trantsizio arin eta malgu bat eskaintzea ABEE berriei ekonomia eta antolakuntzarekin lotutako arrazoiengatik. “Gaur konpromiso bat proposatzen dut, Mahai honetatik Espainiako Gobernuari eskatzeko zabaldu dezala neurri hori, iraupena luzatuz eta sektore gehiagotara zuzenduz. Espainiako Gobernuak 100.000 milioi euroko laguntzak jasoko ditu Europatik Sure funtsaren bitartez -esan du–. Euskadin programa hori osa dezakegu, horretan ere Alemaniako eredua aplikatuz. Horrek esan nahi du “hiru aldetako ahalegin bat” egin behar dugula Eusko Jaurlaritza, enpresak eta langileak elkar hartuta.
Azkenik, azpimarratu du Jaurlaritza etorkizun ekonomiko bat diseinatzen ari dela enplegua berreskuratu eta finkatzeko, eta esan du ahaldun nagusiekin bildu nahi duela Enplegu eta Suspertze Ekonomikoko Programa berri baten ildo estrategikoak taxutzeko, oinarrizko helburutzat izango duena galdutako enplegua berreskuratzea eta langabezia-tasa %10etik behera jaitsaraztea berriro.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du
Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko