Albisteak 19 maiatza, 2020

Jarduera utzi duten autonomoentzako laguntzak 16 milioi eurora handitu dira

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, gaurko Gobernu kontseiluak zera aprobatu du: Lanbidek martxan duen Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotzea. Hala, hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi […]

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, gaurko Gobernu kontseiluak zera aprobatu du: Lanbidek martxan duen Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotzea. Hala, hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak guztira 35,5 milioi euro bideratuko ditu pandemiak eragindako kalteak pairatu behar dituzten autonomo eta mikroenpresentzat.

Lanbidek, deialdi hau 16 milioira arte areagotu izanari esker, jaso dituen eta eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabide-kopuru handiari erantzun ahalko diola uste du. Izan ere, aparteko deialdi hau publiko oso zehatzari zuzentzen zaio: jarduera eten behar izan duten autonomoak, negozio-lokal baten errentariak direnak, esklusiboki etendako jarduera ogibide dutenak, kontzeptu beragatik beste laguntzarik jaso ez dutenak edo COVID- 19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren eragina jasan duten pertsonentzako jarduera eteteagatiko aparteko prestazioaren titularrak direnak (prestazioa martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan arautzen da).

Ezohiko laguntzak

Ezohiko laguntzen deialdia da; gehienez 3.000 eurokoa onuradun bakoitzeko, eta Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma- egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileei edo autonomoei zuzentzen zaizkie.

Laguntza horien bidez, jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileen edo autonomoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arindu nahi da eta, hala, beren jarduerari eusten lagundu.

Egoki irizten dutenek oraindik beren eskabidea aurkez dezakete; izan ere, epea zabalik dago oraindik, baina laguntzen eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.